Debagoiena

Dokumentu Akzioak

Albisteak

Ulmak eta Lasercellek diru laguntza jasoko du lanpostuak sortzeko
Irati Agirreazaldegi 2008/11/19

Ulmak eta Lasercellek diru laguntza jasoko du lanpostuak sortzeko

Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek hamar industria proiekturi 31 milioi euroko diru laguntzak emango dizkiete. Proiektu horien artean daude Ulmarena eta Lasercellena. Hala, Ulmak 2,96 milioi euro jasoko ditu eta Lasercellek 1,91.

Gehiago Irakurri…

Jon Berezibar 2008/11/18 17:30

Juan Mari Arrizabalaga (LAB): "Krisiak are gogorrago jotzen die pentsiodunei" eta "karitatera jo behar dute"

Euskal Herriko pentsiodunen erdiak pobrezia egoeran bizi dira hala utzi du agerian Ipar-Hegoa ikerketa sindikaletarako fundazioak, LAB sindikatuarentzako egin duen txostenak. Era berean, sindikatu horrek beharrezkoa ikusten du 65 urtetik gorakoen eta pentsiodunen errealitatea ezagutu eta gertutik jarraitzea, eta horretarako taldeak osatu guran dabil herriz herri. Dagoeneko Bergaran izan dira. LAB sindikatuko Juan Mari Arrizabalak eskaini ditu xehetasun guztiak.

Gehiago Irakurri…

Arritxu Barruso 2008/11/18 16:28

Konposta ikastaroek arrakasta izan dute. BIDEOA

Debagoieneko Mankomunitateak antolatutako konposta ikastaroek sekulako arrakasta izan dute. Zazpi ikastaro egin dituzte ibarreko herri desberdinetan eta, guztira, 170 konpostagailu banatu dituzte. Teoria jasota, orain, ikasitako praktikan jarri beharko dute parte-hartzaileek.

Gehiago Irakurri…

'Korrika 16' apirilaren 5ean iritsiko da Debagoienera
Arantzazu Ezkibel 2008/11/17 12:14

'Korrika 16' apirilaren 5ean iritsiko da Debagoienera

Dagoeneko aurkeztu dute 'Korrika 16'. Bi urtean behin AEKk antolatzen duen ekitaldia Tuteran hasiko da martxoaren 26an eta Gasteizen amaituko da apirilaren 5ean. Hain zuzen, Korrika azkeneko egun horretan pasako da guretik, apirilaren 5ean. Aurtengo leloa 'Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira' izango da, eta urtetan zehar Euskal Herrira etorri eta gure hizkuntza transmititu duten familiak omenduko dituzte.

Gehiago Irakurri…

Bergarako helduen bertso eskola gorako bidean da berriz ere
Goiatz Arana 2008/11/16 19:00

Bergarako helduen bertso eskola gorako bidean da berriz ere

Asteroko hitzordura hutsik ez egiteko konpromisoa hartu dute taldekideek.

Gehiago Irakurri…

Mailak gora eta gora jarraitzen du Danbakan eta gauzak zailtzen doaz
Jon Berezibar 2008/11/15 02:47

Mailak gora eta gora jarraitzen du Danbakan eta gauzak zailtzen doaz

Izotza Los Viernes al Ronen kupel amerikarrean ondutako folkak pitzatu du Danbakako hirugarren saioan. Izotz puska apurtzeaz Arrasatetik Bitter Honeykoak arduratu dira, ezti mikatz eta indartsuarekin. Guztiz txiki-txiki utzi dutenak Army-Armakoak izan dira, rap metalarekin, bestelako doinuak ekarrita, scratch eta guzti. Eta amaitzeko, Brankanekoen abesti zauritu eta indartsuak. Gau borobila berriz ere. Kronika Danbaka.com webgunean, ohi bezala, eta kontakizun guztia: Asteleneko Goienkarian.

Gehiago Irakurri…

Mireia Bikuña 2008/11/14 13:14

Hilaren 30era arte luzatu dute gripearen kontrako kanpaina

Euskal Herriko osasun zentro guztietan; tartean, Debagoieneko anbulatorioetan jarriko dituzte txertoak; hain zuzen ere, 65 urtetik gorako pertsonei, ospitaletako langileei eta gaixotasun kronikoak dituztenei –diabetikoei eta bihotzeko gaitzen bat dutenei– jartzen diete gripearen aukerako txertoa. Aurrez mediku kontsultatik pasa beharko dute ordua hartzeko.

Gehiago Irakurri…

"Ligak inoiz ez dira abenduan irabazten"
Xabi Urzelai 2008/11/14 12:57

"Ligak inoiz ez dira abenduan irabazten"

Ligako lehenengo laurdena janda, ibarreko taldeak Gabonetako oporraldia baino lehen geratzen diren jardunaldiak aprobetxatzeko ahaleginean dabiltza –zazpi jardunaldi dira, 21 puntu–. Hala ere, UDAko entrenatzaile Gordobilek ondo esan du: "Abenduan inork ez du txapelketarik irabazten", asko geratzen den seinale. Baina, Gabonak arteko lanak ondo erakusten du talde bakoitzak denboraldi horretan ze bide jarraituko duen, sorpresei dagokien tartea utzita.

Gehiago Irakurri…

Aste bukaerako kultura agenda
Maider Arregi 2008/11/14 11:34

Aste bukaerako kultura agenda

Aste bukaera iritsi da eta ekintza ugarirekin gozatzeko aukera dago gure ibarrena. Gaur, barikua, Danbakako hirugarren kontzertua egingo da Espaloian, 22:30ean. Zapatuan eta domekan ere musika eta makina bat kultura ekintza izango dira. Hona hemen aste bukaerako kultura agenda:

Gehiago Irakurri…

S.L.G bergarar gaztea hil zen atzo saihesbideko istripuan
Maider Arregi 2008/11/14 09:44

S.L.G bergarar gaztea hil zen atzo saihesbideko istripuan

24 urte zituen emakumezko gazteak. 18:20 inguruan gertatu zen ezbeharra eta Ertzaintzak adierazi duenez ikertzen ari dira istripua zerk eragin duen. Peugeot 206 auto batek eta Volvo markako kamioi batek elkar jo zuten. Ondorioz, autoa kamioiaren azpian geratu eta bertako gidaria hil egin zen.

Gehiago Irakurri…


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak