Maala Guraso elkarteak indartu egin nahi du abenduaren 24an kantura irteteko tradizioa. Horretarako antolatu dituen entseguetan parte hartzeko deia egin die ikasle eta guraso guztiei.
Zerbitzuko udal langileen aspaldiko eskaera da; lokal bat aldagelekin eta dutxarekin. Udalak aukera bat ikusi du Domingo Iturbe kaleko 13. atarian dagoen lokalean; etxebizitza tasatuen eraikinean, hain zuzen ere.
Joan den zapatuan, azaroaren 15ean, egin zen aurtengo Karaketako igoera. Elgoibarren.net-en irakurri dugunez, inoizko igoerarik jendetsuena izan zen. Emakumeen artean, Oihana Kortazarrek egin zuen lehenengo eta errekorra ezarri zuen, gainera.
Azaroaren 24an zabalduko du Udalak ludoteka zerbitzua. 2-10 urte bitarteko umeendako zerbitzua da, astelehenetik barikura bitartean 16:00etatik 19:00etara zabalik egongo dena. Izena emateko udaletxera jo behar da. Prezioak hauek: ume bakoitzeko hilean 16 euro. bi anai-arreba badira, bakoitzak 11 euro; eta hiru badira, 9 euro.
Espaloia Kafe Antzokiak antolatuta Paternina upategia ezagutzeko aukera egongo da azaroaren 22an, zapatua. Interesatuek izena eman behar dute hilaren 19a baino lehen. Autobusa, upategira bisita eta bazkaria 50 euro dira. Ez badira gutxienez 30 lagun apuntatzen bertan behera geratuko da.
Egokik umeendako bizikleta irteera antolatu du azaroaren 23rako. Izena eman beharra dago. Interesatuek udaletxera jo behar dute hilaren 17tik aurrera. Zortzi urtetik gorako umeendako ekintza da. Ibilbidea: San Roman, Santa Marina, Areitio eta Eitza.
Esne beltza taldeak emanaldia egingo du Espaloia Kafe Antzokian. Musikari ezagun asko dituen taldea da: XABIER SOLANO (Fermin Muguruza,The solanos, Etzakit), SERGIO "PATXUKO" (Joxe ripiau, The solanos), JONTROMBON eta HARITZ LONBIDE (Fermin Muguruza, Ttak), IBAN ZUGARRAMURDI (Baldin Bada, Su ta gar), PELLO GORROTXATEGI (Izotz, Karidadeko bentak), JON MARI BEASAIN (Etzakit, Mal de ojo), AITOR ZABALETA (Etzakit, Izotz)
DZ - Dj Zigor (Fermin Muguruza, Selekta kolektiboa).