Arrasate
1.500 lagun gerturatu dira Txikilandiara
Tabernariek krisiari aurre egiteko ekimena jarriko dute abian
Pintxo bat eta ardo ondua euro baten truke. Horixe da eguenero Arrasateko hainbat tabernek eskainiko duten eskaintza. Krisiari aurre egiteko asmoz antolatu duten ekimena da. Gabonen ostean, urtarrilaren 8an, jarriko da martxan. Hala, eguenero 18:00etatik 21:00era bitartean pintxo bat eta ardo ondua euro baten truke izango da ondorengo tabernatan: Monte, Hilarion, Amets, Itzala, Lorategi, Dublin, Txoko, Hotel Mondragon eta Hemen kafetegian.
Aretxabaletak ezin hobeto amaitu du urtea, Mondra 1-2 mendean hartuta
Mondraren eta Aretxabaletaren arteko derbiak izoztuta utzi ditu Arrasateko zaleak, UDAko jokalari Arkaitz Garaik azken minutuetan egin duelako garaipenaren gola, faltaz. Lehenengo zatia Mondrak hasi du agintzen, eta UDAk amaitu. Eta bigarren zatian ere gauzak bide beretik joan dira, baina aretxabaletarrak argiago ibili dira ate aurrean.
Mondraren eta UDAren arteko derbia bihar, Mojategin
Andoni Azkargortaren eta Igor Gordobilen taldeek urteko azken partiduan neurtuko dituzte indarrak 16:00etan. Derbia elkartearen egun erdia izendatu dute eta taberna jarriko dute Mojategin.
ELAk deituta, Moldcam enpresaren etorkizuna salatu dute hainbat langilek
ELAk deituta 20 lagun inguru batu dira gaur goizean Arrasateko plazan Moldcam enpresaren etorkizuna salatzeko. Salatu dute egun lantokia dagoen tokian Udalak etxeak egiteko asmoa daukala. Enpresako zuzendaritzak gezurtatu egin ditu ELAren adierazpenak.
Arrasaten albiste
- Gabonei ongi-etorria emateko Santamas feria gaur Arrasaten
- ELAk kontzentrazioa deitu du biharko, astelehena
- Katuak Ondo Bizi elkartea (Kaonbi) elkartea aurkeztuko diote udal gobernuari
- Otsaila baino lehen hasiko dituzte Ferixalekuko igogailuaren obrak
- 'La disciplina de la innovacion', berrikuntzaren gaineko liburua aurkeztu dute Garaian
- Doke tabernan eta Kanpantzar jatetxean sartu dira lapurrak
- Sekulako partaidetzarik handiena izan da aurten Txinatoko mus txapelketan
- Dagoeneko salgai dago 'Malbe' zenaren gaineko liburua
- Herritar guztiek izango dute 87 ortu ekologikoetarako aukera
- Jostailuen truke merkatua egin zuten zapatuan Txatxilipurdik antolatuta
