Gure herrixa posturazalia da, auzua be bai

Gustoren ikusi eta gogokuen doten posturetako bat bonboniana izan zan. Seguruenik barru-barrutik bizi izan giñualako kuadrilla guztiak. GOITBko lankidiek erreskatauta ordukua irudittan. Kazetari lanetan zein eta… 🙂 Ia animatzen dan besteren bat bonboniakin.

Gure kuadrillan egon dira gehixago: “ezetz Urbixara 35 minutuan” edo “baietz zuen kuadrillakuak baiño lehenago asto karreran”, edo “trontzan baietz zuek baiño bizkorrau moztu enborrok”, edo baietz ezer jan barik egon astebete, siropiakin bakarrik”, edo asko ez dala egin zeben mendi-antxitxiketaldixa: “Elgeta-Intxorta-Udalatx-Elgeta ibilbidia zeiñek lehenau”. Boteprontuan akordatzen jatazen batzuk baiño ez dira.

Gure herrixa eta baitta auzo izandakua be

Oin, barriz, 20 urte dala eginddako postura bat berriz egingo da, iraillak 6 betetzen dittuanian. Oingo astian betetzen dira 20 urte Uberako Kaxkajuai posturia irabazi zotsala Juan Martín Elexpuru Aiako erregiak (Uberatik Elgetara hiru aldiz ordubetian baietz eta ezetz). Eguenian, 19:00etan egin bihar dau berriz saiuoi. Oinguan postura barik, baiña Uberatarrren bat izango da epaille eta denpora-hartzaile. Ur-trago bat emotera gerturatu biharko dot, gutxienez.

Elexpuruk esaten daben moduan, “Badakik, hemen zoratuta eztagona, eztabelako nahi.”

Zelako inddarra daken posturek herrixa bizirik eusteko. Ezetz?

2 comments on “Gure herrixa posturazalia da, auzua be bai

  1. iñigo(e)k dio:

    uberako sugandilia fin ibili zan atzo be: 54 minutu ta 11 segundu!
    20 urte beranduau minutu ta erdi gehixago bihar izan zittuan… ia beste 20 urte barru 56 minutu azpittik eitten daben…

  2. Juanmartin(e)k dio:

    Hogei urte barru ixotziakin konformatzen nok, bizikletia eskuan dala, besteik ez bada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude