- Elgetako Udalak 200 mezutik gora jaso dittu azken egunotan Internet bidez Leo Bassik abenduaren 1ian Espaloian egingo daben ikuskizuna bertan behera lagatzeko neurrixak hartzeko eskatzen.
- Bigarren aldixa da Bassi Elgetara datorrela eta iaz be antzerako mezuak jaso zittuan Elgetako Udalak.
- "Ez dot neurririk hartuko Leo Bassik Espaloia Kafe Antzokixan egingo daben ikuskizuna dela-eta".
- "Ez Leo Bassik, ez beste iñork, ez dau merezi bere ideia, iritzi edo pentsakerak libre azaltzeko eragozpenak izatia".
- Herritarrak animatu gura dittu aurtenguan Instintos Ocultos ikustera fateko: "Herritarrek erabakiko dabe ikuskizunak merezi daben edo ez . Bakoitzak bere iritzixa euko dau. Hoixe dauka oiñarri adierazpen askatasunak, danon askatasuna".
Zer uste dabe dirala eskuma muturrekuok holako mezuekin spameatziaz gain artista baten jarduna eragozteko?
Leo Bassiren webgunia
Iaz be egon zan Espaloian hau bufoiau eta esan zoskunez bere armarik haudixena antzeztokixak badira be, oso gertutik jarraitzen dotsa Internetek. Sarri idazten dau leobassi.com webgunian eta danetik topauko dozu han: Bassibussaren barri, Leo Bassiren gaiñeko kontuak, apostasia egitteko pausuak, agendia ... Bassi Elgetatik pasau ostian fango da nora eta Toledora, Ateuen lehenengo kontziliora.
Erantzunak
"Ez Leo Bassik, ez beste iñork, ez dau merezi bere ideia, iritzi edo pentsakerak libre azaltzeko eragozpenak izatia".
Uff!!! Falangekoak eta Ynestrillas honetaz enteratzen badira Abenduaren 6an Elgetan izango ditugu! Ez dago eskubide mugagaberik, ezta bizitza eskubidearena ere, bestela begiratu zuzenbide internazionala, zenbait kasutan, gerra egitea ere legala da.
Elgetako herritarrei izorratzen die Leo Bassiren antzezlanak? gehiengoari seguru ezetz, beraz, aurrera Leo!
Nork: Gorria.2007/11/21 11:26:40.008 GMT+1
Nork: .2007/11/21 11:41:26.465 GMT+1
DNI: 25752342R
Estimado Sr. Alcalde
He visto en la agenda de futuras actuaciones de Leo Bassi, que se ha
programado \"La Revelación\", en la localidad cuyo Ayuntamiento preside Vd.
Como sabe, esta representación contiene \"condones consagrados\", crucifijos
de neón, parodias litúrgicas e insultos a la Biblia. Todo ello, en torno a
dos palabras: \"intolerancia y odio\". En el espectáculo se hacen alusiones
ofensivas al islamismo, al cristianismo y al judaísmo.
Considero que dicha obra es una ofensa a los sentimientos más íntimos y una
provocación gratuita. Por otra parte, no aporta nada a la cultura; al
contrario, ataca directamente a valores socio-culturales tan importantes
como el respeto mutuo y la libertad religiosa.
Creo que ni el Ayuntamiento ni ninguna otra institución pública pueden
considerarse autorizados a utilizar nuestro dinero o permitir el uso de
espacios públicos de forma tan negativa y dañina.
Por todo ello, le pido tome las medidas oportunas, en cuanto esté dentro de
sus responsabilidades, para la inmediata suspensión de dicho espectáculo en
su municipio.
Le saludo muy atentamente
Nork: Iban Arantzabal.2007/11/21 13:08:30.821 GMT+1
http://www.arantzabal.com
Argitu beharreko kontu bat: Elgetako Udalak ez dio inoiz esan Espaloia Kooperatibari zer antolatu eta zer ez. Hori horrela izaten jarraitzea ezinbestekoa da kultura programatzen dugunondako. Kudeaketa zeharo independientea da Kafe Antzokikoa eta hurrengo urtetan ere halaxe izango da.
"Gorri" eta "izen barik": Animoak eman gura dizkizuet izen-abizenak erabiltzeko. Iritziak beti dira sendoago eta eraginkorrago sinatuta doazenean. Edukian ez naiz sartuko, anonimoekin eztabaidatzea ez da ohiko jarduna dakizuen moduan.
Ni joango naiz emanaldira. Iazko lana asko gustatu zitzaidan. Bufoi gutxi daude Bassi modukoak.
Nork: Iban Arantzabal.2007/11/21 16:13:32.945 GMT+1
http://www.arantzabal.com