Olatuak
/ Jose Ramon Txintxurreta
Zumaiako Itzurun hondartzan ateratako argazki eder hau bidali zigun
Jose Ramon Txintxurreta oñatiarrak. Olatuak gora eta behera
eta surf taulak hain zain. Udako argazki dotorea.
2. Saria
Txalupa
/ Xabier Arabaolaza
Egunsenti ederra harrapatu zuen kamerarekin Xabier Arabaolaza
oñatiarrak. Islan atera zuen goiko argazkia, abuztuan.
Merezi izan zuen han egoteak, kolore ederrez eta lasaitasunaz gozatzeko.
3. Saria
Karakola
/ Mireia Lizarralde
Ilunabarren irudi bitxia eta polita osatu zuen Mireia Lizarralde
bergararrak. Pontevedran atera zuen argazkia eta hara etxea bizkarrean
hartuta joan omen zen, karakolen antzera...
Lehiaketan 135 lagunek hartu dute parte. Guztira, baina, 447 argazki jaso ditugu, (irudi dotoreak asko eta asko) lehiakide bakoitzak bost argazki bidali ahal zituelako. Azkeneko egunean bertan 18 lagunek bidali zizkiguten erretratuak. Epaimahaiarena gustura egindako lana izan da, baina ez duzue batere erraztasunik eman; buelta mordoa eman dizkiogu argazki bakoitzari, asko dira-eta saria merezi dutenak. Batzuk freskoak direlako, besteak barrea eragiten dutelako... Saridunak aukeratzea zaila izan da; teknika aldetik zainduta daudenak jaso ditugu, eta baita erretratua ateratzean ederto zebiltzala erakusten dutenak ere. Argazki horiek guztiek dute gurean lekua, horrenbestez, datorren urtean ere animatu!
Epaimahaia
Goienako kideek eta Bergarako Kiñu argazki dendakoek osatu dute epaimahaia eta ez da erraza izan hiru saridunak aukeratzea. Saridunek asteon jasoko dute saria. Egubakoitzeko Goienkarian izango duzue irabazleok ezagutzeko aukera.
Harrizko monastegira joan ginenetik urtebete pasa. Monasterio ondoko lakua oso ederra da, ikusgarria benetan. Zuhaitza erortzeko zorian zegoela zirudien. /Argazkia: Josu Zubia
Udan Landetan lagunekin izan naiz, eta surfa egiteaz gain, inguruak ezagutzen ere ibili gara. Arcachon inguruan izugarrizko duna bat zegoen. /Argazkia: Olatz Gerrikagoitia