2008/11/09 15:52:35.463 GMT+1
Ta zer ez da berdin
ta zer ez da berdin...
Nork: asel.2008/11/09 15:52:35.463 GMT+1
Etiketak:
gandorra
obama
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/11/05 16:03:43.834 GMT+1
Zirriborro baten hastapena
Aspaldian daukat buruan beste ideia bat, hasieran non gauzatu ez nekiena eta une batean bideratzeko tresna blog hauxe izan zitekeela ikusi nuena. Baina orain arte, nagiaz gain, beste kontu batzuek ere galarazi didate ekitea. Beharbada, hau ere bete gabeko agindu bihurtuko da hasi eta lasterrera, baina bide guztiak lehen urrats batekin hasten dira, urratsa txikia zein handia izan. Hel diezaiogun bideari, beraz, Sumo talde argentinarra entzun/deskubritu bitartean.
Aspaldiko ideia hori nire ideia anarkista batzuk biltzen eta egituratzen joatea izan da. Zeren, zertarako balio du buruan hainbat ideia sakabanatu izatea horiei irtenbiderik ematen ez bazaie? Batez ere, gizartearen norabidea, munduaren egoera eta nik neuk horri guztiari egiten diodan (edo hobe esanda, egiten ez diodan) ekarpena nire kezka nagusietakoak izanda.
Agian azken egunotan Malatesta irakurtzen hasteak eman dit azken bultzada. Hobe lukete eskola guztietan haren testu batzuk irakastea, irakatsi ohi den hainbeste zaborren ordez...
Anarkismoa lilura beste nahasmen sortzen duen ideologia da. Utopikoa izatea da egotzi ohi zaion "kritika" nagusia. Inork gutxik esango dizu berez anarkiaren ideia txarra denik. Beste barik, ezinezkoa dela entzungo diezu gehienei. Polita, baina ezinezkoa. Eta nire galdera: ezinezkoa ez dela frogatuko balitz, zerk galaraziko liguke hain eder aitortzen dugun ideiarantz abiatzea? Zer kaltek ekarriko liguke saiatzeak?
Ezagutzen dugun mundua, ordea, ez da utopikoa, benetakoa da. Egiten du horrek on? Estatuak frogatuta daude, eta zelan gainera... Izan da inor gai frogatzeko mundu guztiarentzat ondo dabilen estatua posible dela? Ez dago frogatuta munduko estatu guztiek gizarte desberdintasunak eta etengabeko biolentzia sortzen dituztela? Estatuaren beraren barruan ez ezik, estatuen arteko desberdintasunak eta biolentzia. Eta hala ere irentsi egiten dugu, ez gustuko dugulako, etsipenez baizik. Edo batzuei joko politikoak eragiten dien plazer morbosoagatik, agian. Edo egoera horretako pribilegiatuek euren biolentzia polizial, dialektiko, moral eta ekonomikoa darabiltelako uneoro gauzek horrela "behar" dutela konbentzitzeko.
Hemen zirriborratuko ditudan ideien bidez ez dut frogatu nahi anarkia posible ez ezik, biolentziarik gabeko sistema aske bakarra dela. Are gutxiago beste inorentzat baliogarria behar lukeen teoria bat eman. Beti pentsatu dut anarkista beste anarkismo egon behar dela, ezinezkoa delako, eta osasungarria ere ez delako, lagun bik dena guztiz berdin ikustea, klonak ez badira. Anarkismoaren funtsa, hain zuzen ere, desberdin pentsatzen dutenen arteko akordioa da ezer bada. Ulertzea gura askatasunak muga bi baino ez dituela behar: geure muga fisiko-psikikoak eta gure ondokoaren askatasuna bera. Sortuko dugun edozein komunitate, beraz, beti izango da desberdinen artekoen adostasunetik, bakoitzaren amore emate txiki batzuetatik etorriko. Eta hori ulertuta baino ez gaude prest bizimodu anarkista besarkatzeko. Okerra da, beraz, jende askok anarkismoari egozten dion ideia: anarkia nork nahi duena egitea dela, alegia. Baina kaosa eta anarkia nahasteko ideia setati hori ez da debaldekoa ez kasualitatezkoa. Azken boladan oso argi ikus dezakegu zelan erabiltzen duten estatuek, boteretsuek, beldurra euren "ordena" ezartzeko aitzakia izateko. Denoi euren bortxa eta gure askatasunen murrizketa etengabea onarrarazteko.
Hau sarreratxoa baino ez da eta berton utziko dut momentuz. Aurrerantzean, eta gauzak apur bat sistematizatze aldera, buruan dauzkadan ideia eraikitzaileen eta suntsitzaileen arabera banatuko dira edukiak. Ez dut uste beharrezkoa izango denik testu bakoitza sailkatzea nahi duenak behar den lekuan kokatzeko. Ezer berririk sortzeko, zorionez zein zoritxarrez, lehen zeuden gauza kaltegarriak suntsitzea ere beharrezkoa izaten delako. Suntsipen ideologikoa, morala, ekonomikoa, fisikoa... Askotan goitik ezarritako terrorismoek beheko terrorismoen erantzuna behar dute eta ez dut nik premia hori ukatuko.
Nork: asel.2008/11/05 16:03:43.834 GMT+1
Etiketak:
gandorra
anarkismoa
anarkia
paperak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/10/11 22:25:03.530 GMT+2
Argentina, protestaren herria
Ikusi dudanagatik, argentinarrek dohain asko dauzkate, eta haien artean, interesgarrienetakoa protestarako gaitasuna da. Hemen inor ez da isilik geratzen, eta usoak dira manifak antolatzeko falta diren bakarrak.
Hura izan zen nire ongietorritako bat. Sergio iruindarrarekin Eusketxerantz joan, han barikuero egiten duten afarietara, eta Plaza de Mayon polizia mugimendu ikaragarria ikusi nuen. Benetan ikustekoa da zelan inguratzen duten dena burdinezko hesiz, atzean armada oso bat babesteko, Casa Rosadaren aurrean. Ur-kanoiak prest, eta telebista guztietako kamioiak inguruan dena jasotzeko pronto.
Berez, egun normal batean, Casa Rosadarantz hurbildu, eta lehen irudia honen modukoa izan daiteke...

Leku lasaia, etzateko ederra, boterearen eta ordenaren ikurra... Baina aurrera eginda berehala hasiko dira bestelako banderak, aldarrikapenak, bozgorailuetatik datozen ahotsak... lekua hartzen. Egun hartakoa ikasleen protesta zen, diru-laguntzak moztu behar dituztela-eta. Manifa itzela eta ondo antolatua, baina aldi berean, hemen ezkerrak bizi duen zatiketa itzelaren lekuko. Ikasle talde bakoitza bere alderdiaren banderatxoen gerizpean. Gorriak, gorri-beltzak, beltzak... Denak batera baina... nahastu gabe.
Atzokoa bezalako egun lasai batean ere, manifestazio handirik egon ez arren, Plaza de Mayon gora apur bat egin eta han topatuko dugu lehen protesta. Kasu honetan, Paraguayko preso politiko batzuen estradizioaren aurkakoa. Hego Amerikan, argi dago, lehen sektorean, nekazaritzan, dago lehen borroka frontea. Lurraren jabetza eta aberatsek mendeetan ezarritako sistema dira zalantzan ipini beharreko lehenak. Mikrofonoa hartu, pankartak nonahi jarri, eta itxurazko lasaitasuna beste kolore bat hartzen hasi da. Bandera ofizialen eta oroigarrien artean bestelako herria ageri da...




Ez dira giroan sumatzen diren kexu bakarrak. Hemen jubilatuak ere ikus daitezke Kongresuaren kontra harriak botatzen, eta atsekabea gutxitan gordetzen da norberaren baitarako. Denek daukate zer aldarrikatu eta leku sinboliko batzuetan egunero daude pankartak zabalik biltzen direnak. Bestela, espaloia bera izan daiteke bozeramailea...


Izan ere, Buenos Aires pintaden hiria ere bada, baina hormetako arteaz beste batean idatziko dut. Kioskoek itxita daudenean ere dakite mintzatzen, eta askotan umorea ere ez da falta.


Beharbada matea da hainbeste mugimenduren pizgailua...

Nork: asel.2008/10/11 22:25:03.530 GMT+2
Etiketak:
gandorra
argentina
munduan
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/09/08 14:36:20.925 GMT+2
Sex Pistols uste baino sasoikoago

Aho bete hortz geratu nintzen Rottenen amorru eta indarrarekin. Haren sen zirikatzaileak bizi-bizirik dirau. Horren erakusgarri kontzertuari ekiteko modua: "Goodnight, arriba España" edo antzeko zerbait izan zen lehen oihua.


Jendearen erantzuna berehalakoa. Berak ez entzunarena egin eta tai gabe errepikatzen zituen Spain, Spanish eta antzekoak. Bisen txanda iritsita, kexu, ez genuelako nahiko ozenki oihu egiten kanta gehiago eske. "You don't look Spanish". Madrilen eta Bartzelonan egon naiz eta han ozenkiago dakite garrasi egiten. Benetan zarete espainolak? Jendearen irainak, oihuak... Eta han etorri ziren "Bodies", "Anarchy in the UK" eta beste kanta mitikoak.


Alde egin aurretik gaztigatu zigun gogorrago egin beharko genuela berriro aterako baziren. Eztarria urratu beharrean ibili ginen batzuk ("Anarchy in the UK" abestu ondoren geratzen zitzaigun ahots apurraz), eta orduan etorri zen ziriaren ordaina. Orduan hasi zen esaten Espainiaz hitz egin arren ondo zekiela gu euskaldunak ginela, Euskal Herrian zegoela... "I know you Basques have a dream. Because you have a dream, don't you?". Ez dakit jendeak gauza handirik ulertzen zion, baina berdin du. "This song is for your dream".

Eta han etorri zen kanta berria, euskaldunoi beren-beregi eskainia. Kanta horren eta ondoren etorri zenaren doinuak, estiloak, antz handiagoa zeukaten Public Image Ltd. garaiarekin, abesteko moduak ere bai. Esperimentalagoa, psikotikoagoa. Kontzertua bikain bukatzeko eta guztiok gehiagorako gogoz uzteko modurik onena.
Kontzertuan bizi izan genuenaz ideiatxo bat egiteko, argazkiez gain gaur egungo Pistolsen bideo hau utziko dizuet, "Pretty vacant" itzela, Azkenari hasiera emateko aukeratutakoa. Bai, Rotten eta Jones nahiko lodituta daude, eta Matlockek beti bezain pijo jarraitzen du, baina hala ere... (Ematen du aldatu ez den bakarra Cook dela, morroiak berdin-berdin jarraitzen du!).
<
Nork: asel.2008/09/08 14:36:20.925 GMT+2
Etiketak:
gandorra
pistols
punk
sex
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2008/08/30 09:41:28.770 GMT+2
Utreratik mundura, zentsurarik ez!
Hemendik ere, zentsurari ez! Baina hitzek baino gehiago balio ei dutenez irudiek, bihoaz irudi horiek.
Nork: asel.2008/08/30 09:41:28.770 GMT+2
Etiketak:
muertos
gandorra
punk
cristo
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/08/22 08:47:58.126 GMT+2
Bortxaketa
Gizonon laguntza ez duten bitartean, emakumeek agian talde parafeministak sortu beharko dituzte eta ekintza barrabil-moztaileei ekin klandestinitatetik.
Nork: asel.2008/08/22 08:47:58.126 GMT+2
Etiketak:
gandorra
matxismoa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/08/06 13:07:14.477 GMT+2
Kuba
Habana:




Tope de Collantes:

Trinidad:




Peninsula Ancon:

Valle de los Ingenios (Iznaga sasikumearen dorre ustela):

Cienfuegos:



Nork: asel.2008/08/06 13:07:14.477 GMT+2
Etiketak:
gandorra
kuba
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/07/17 20:51:13.912 GMT+2
The Pogues, punka eta folka eskutik
Zer esan punka eta folk zeltiarra hoberen uztartu duen taldeaz? Zer Shane MacGowan mozkor itzelaz? Edariak berak MacGowan taldetik baztertu zuenean Joe Strummer bera ibili zen tarte batez The Poguesen kantari.
Gogoan dut omenalditxo hau bereziki gogoko izango duen lagun bat... Rum Sodomy & the Lash diskoa gogoratzea nahikoa da berak jakiteko nortaz ari naizen.
Hona hemen, beraz, The Poguesen kanta gogoangarri batzuk. Itzulera arte! Nik whiskya gogoko ez dudanez, hobeto moldatuko naiz han ronarekin...
Jakina, Siam aldetik hainbestetan ibili ostean ezin hau alde batera utzi...
Eta bukatzeko, Joe Strummerekin zein eta "London calling"!!
Nork: asel.2008/07/17 20:51:13.912 GMT+2
Etiketak:
pogues
gandorra
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/07/16 21:13:22.526 GMT+2
Guggenheim berriari ez
Zer izango da hurrena? Turista oldeak erosoago iristeko autobidea irekitzea Bilbotik Sukarrietara? Turistentzako ontzi dotoreak ugaltzea eta haiei bidaia errazago egiteko itsasadarraren ibilbide naturala hankaz gora uztea?
Badakigu norantz goazen? Pentsatu dugu zer etorkizun nahi dugun? Aukera ematen zaigu zer nahi dugun amesteko ere? Politikari orojakileek erabaki dute gure ordez, batzuek horretarako eman bide diete bozka, ezta? Eta betiko moduan, gizartearen bizkar, iritzirik jaso barik, eztabaida irekiari aukera eman barik. Horretarako ez da ez kontsultarik egingo. Badaezpada ere.
Erabat babestuta omen dagoen natura honen geroa dago kolokan...

BAP!!en aspaldiko kanta hartan legez, oraingoan honakoa abestu beharko dugu: tturrukuttukuttu Urdaibai ez ikutu, ttarrakattakatta Guggenheim a la kaka...

Nork: asel.2008/07/16 21:13:22.526 GMT+2
Etiketak:
gandorra
guggenheim
urdaibai
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/07/08 12:22:53.061 GMT+2
Suntsi dezagun Europa
Europak gu suntsitu aurretik, suntsi dezagun guk Europa. Ametsa amesgaizto bihurtu baino lehen (asko ez da falta, telebistak saltzen digun gezurrari esker jabetzen ez bagara ere).

Nork: asel.2008/07/08 12:22:53.061 GMT+2
Etiketak:
gandorra
europa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)