Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/11/12 09:55:09.158 GMT+1

BOLUNTARIOTZA

Atzo egiten ari naizen Kultura eta Solidaritatea Graduatuaren barruan boluntariotzaren inguruan hitz egin genuen. Izen bera daukan arloa daukagu.

Nire ustean gauza eta termino asko nahasten ditu irakasleak. Baina entzun behar denez...

Jada ez dakit boluntarioa, solidarioa,... edo zer naizen. Gauzak solidaritatea eta gupidagatik egiten omen ditugu, ez beste ezergatik. Harrigarria...

Begiralea izan naiz aisialdi talde batean umeei gupida diedalako? Solidarioa naizelako? Bertso-eskolan irakasle izan garenok gupida izan dugu? Jai-batzordeetan egon garenok berdin?

Edo agian da, etxean ikusi duguna egiten saiatzen gara? Etxean horrela hezi gaituztelako, balore horietan. Gure gurasoen bidea jarraitu dugulako, konpromiso maila altua izan dugulako, "militanteak" izan garelako hein batean.

Orain hau guztia krisian dago. Krisian, gehien bat profesionalizatu dituztelako. Lehen musutruk egiten zena, orain soldata baten menpe dago, eta ez da maila berean lan egiten.

Nork: nahikari.2008/11/12 09:55:09.158 GMT+1
Etiketak: unibertsitatea boluntarioak hausnarketak skouta | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/11/08 19:26:46.754 GMT+1

FIRIN-FARANeko KAMARAK

Azken asteotan Firin Faran programa ikusten aritu naiz. Gai guztietaz hitz egiten dute eta kolaboratzaile talde fina dauka Estepan Aldamiz-Etxebarriak gidatutako programa.

Aste honetan bereziki zorabiatu naiz programa ikusten. Zenbat buelta ematen ditu kamarak? Solaskideak ez dira zorabiatzen? Telebista itzali eta ohera joan nintzen.

Askoz hobea izan behar da kamara finko bat izatea, etxetik ikustea zorabioa da.

Nork: nahikari.2008/11/08 19:26:46.754 GMT+1
Etiketak: telebista eitb hausnkarketak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/11/01 18:52:42.317 GMT+1

HALLOWEEN GUREAN

Fotokopia batzuk eta lan bat enkuadernatu behar nuen atzo arrastian. Zegoen eguraldiarekin ez neukan gogorik ateratzeko, baina ez zegoen beste erremediorik eta irten nintzen.

Banekien inguruko ikastetxe pribatuetan Halloween ospatzen zutela ikasleekin, baina ez nekiena zen nire auzora ere hedatzen ohitura. Bueltan nentorrela, oinezkoentzako kale batean, ume kuadrilla irten zitzaidan mozorrotuta eta oihukatuz: "¡susto o caramelos!".

Karameloak ez nituen eta sustoa ez zidaten eman. "Sermoi" txikitxu bat botatzea bururatu zitzaidan, baina barretxu bat bota nien eta etxerako bidean jarraitu nuen.

Ziuraski ume moko horiek ez dute jakingo Santa Agedako ohitura, San Juanetakoa,... Pena bat.

Nork: nahikari.2008/11/01 18:52:42.317 GMT+1
Etiketak: halloween hausnarketak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/30 12:21:01.181 GMT+1

eitb.com-ekin nazkatuta!

Ez daukat ohiturarik irratia entzuteko, baina txoritokia ganoraz jarri dudanetik mahai berriarekin, lanean nagoen bitartean irratia jartzen "saiatu" naiz.

Ez daukat musika aparaturik bertan, musika entzuten dudanean portatilaren bidez egiten dut.

EITBk aukera ematen du Euskadi Irratia internet bidez entzuteko. Hiru egun daroadaz klikatzen eta klikatzen eta bakarrik bost minutu irauten ditu!

Ez dakit zein izango den arazoa, baina nazkatzen hasita nago. Berriro bueltatu beharko naiz musika entzutera.

Nork: nahikari.2008/10/30 12:21:01.181 GMT+1
Etiketak: irratia eitb internet | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/10/28 14:51:45.293 GMT+1

RAJOY ETA ATHLETIC

Macua, Rajoy eta Basagoiti por ti.

Teleberri saioan ikusi nuen lehenengo irudia eta larunbateko egunkari guztiek irudia erakutsi zuten lehenengo orrialdeetan edota portadan.

Rajoy jaunak bisita egin zion Basagoiti jaunari eta zer hoberik San Mamesera joatea baino? Katedrala bisitatu zuten eta gainera kamiseta eraman zuen opari, jokalariek sinatuta, noski.

Zergatik nahastu behar dugu politika eta kirola? Ez al dago nahikoa arazo Euskal Herrian? Jokalariek ba al zekiten norentzat zen kamiseta hura?

Bazkide bezala, ez nago batere ados egin dutenarekin.

Nork: nahikari.2008/10/28 14:51:45.293 GMT+1
Etiketak: athletic rajoy politika futbola | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/24 11:13:39.643 GMT+2

BILBOBUS ETA HIRUGARREN ADINA

Komunikabideetan pasa den astean hasi ziren kontu honekin: nahitaez utzi beharko zaie eseritzen erreserbatutako eserlekuetan hirugarren adineko pertsonei Bilbobuseko busetan.

Normala izan daiteke, nagusiak direlako eta beharrezkoa dutelako. Batzuen kasuan bai, beste kasu batzuetan ez.

Adibide batzuk (metroan jasotakoak):

- Larunbat gaua, goizeko ordu biak. 60-70 inguru izango zituzten andreek eta Deustuko geltokian igo ziren. Komentatu zutenagatik, Gardenean egon ziren dantzan. Begiradarekin hil gintuzten, baten batek ere esan zuen pertsona nagusiei utzi behar zaiela eseritzen. Arrasti osoa dantzan eman dute, eta eseritzen utzi behar diet ni baino askoz osasun hobea duten andreei?

- Haurdun dagoen emakume gaztea, kristoako tripa, gutxi geratuko saio erditzeko. Metroan sartu da, andra batek erditik kendu du eta sprint ederra egin du bere aurretik pasa eta eserekua kentzeko. Haurdun dagoen andreak ez du eserlekua behar?

Eta horrelak mila adibide daude. Denak ez dira berdinak, baina...

Nork: nahikari.2008/10/24 11:13:39.643 GMT+2
Etiketak: adinekoak bilbobus kanpaina | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/10/23 18:06:24.679 GMT+2

IJITUAK

Aspaldi ez nintzela Zuriñerekin topatzen, ikastolan izandako andereñoa. Orain Artaza-Romo BHIn dabil beharrean, DBH 1eko ikasleekin.

B eredukoak, tartean bi ijitu eta makarra bat (bai, makarra hutsa!). Makarra, ba beno, beti topatu izan dugu baten bat gela guztietan. Harritu nau ijituena.

Anai-arrebak dira. Neskak hamalau urte ditu eta mutilak hamairu. Neskak esan dio urtarriletik aurrera ez dela eskolara joango. Ezkondu behar du. Badakigu ijituak goiz ezkontzan direla, baina jakinda DBH hamasei urterekin bukatzen dela, harritu naiz.

Gurasoek esan diote ezkondu behar duela, nola egongo da hamabost urterekin eskolan eta mutil guztiak bera begira! Pentsatzen duzu inguruan ezin dela horrelakorik egon, baina ematen du baietz.

Garai batean Txurdinagan ibili nintzen bertsolaritza irakasten eskoletan eta batzuk ijituak ziren. Ijitu "eleganteak": gurasoek uzten zieten ikasten, bizitza normala izaten,... Elenganteak baino, arruntak eta integratuak.

Ez dakit hezkuntzaren arazoa den neska horren ezkontza, ijitu kulturarena, gurasoena,...

Nork: nahikari.2008/10/23 18:06:24.679 GMT+2
Etiketak: eskola ijituak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/19 18:51:31.814 GMT+2

NAFARROA OINEZ, GERO ETA ERDARA GEHIAGO

Nafarroa Oinezetik bueltatu berria naiz. Gurasoekin joan naiz egun pasa. Zirkuituari buelta eman, kamisetak erosi, bokata jan eta buelta etxera.

Aspaldi ez nintzela Nafarroa Oinezera joaten, zortzi bat urte gutxi gorabehera. Eta harritu naiz. Inoizko erdera gehien entzun dut. Ez gurasoen ahotik eta jende nagusiaren ahotik. Asko eta asko euskararen alde daude, baina ez dute aukerarik izan ikasteko, baina horra joaten dira beraien laguntza ematera.

Gazteak izan dira harritu nautenak. Zenbat erdera euren artean. Fijatzen joan naiz ibilbide osoan, eta %90 bat erderaz.

Agian, gure garaian beste kontzientzia bat genuen. Ikastolen aldeko jaira gindoazen, euskaraz hitz egiten genuen eta mozkortxua ere harrapatzen genuen. Baina euskaraz!

Nork: nahikari.2008/10/19 18:51:31.814 GMT+2
Etiketak: ikastolak euskara nafarroaoinez erdera | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/10/08 15:29:07.965 GMT+2

GOIAN BEGO, GOTZON

Bagenekin pattal samar zebilela azkenaldian. Gotzon Garatek gaur utzi gaitu.

Euskaltzalea, filologoa,... denetarik egin zuen Gotzonek euskararen alde. Harrotasunez azaltzen zuen nola maitemindu zen euskararekin. Beti prest unibertsitateko ikasleak laguntzeko euskararekin harremana zuen edozertan.

Euskal Filologia karrera sortu zuen Deustuko Unibertsitatean goiko mandatariei ezer esan gabe. Gaur egun, filologo asko irten dira bertatik.

Asko da Gotzonek utzi diguna. Goian bego, Gotzon.

Nork: nahikari.2008/10/08 15:29:07.965 GMT+2
Etiketak: filologia unibertsitatea garate gotzon | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/06 18:01:32.552 GMT+2

BOTA!

Bi urte igaro ondoren, berriro dator Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Motorrak berotu genituen eskualdeetako txapelketeekin eta orain benetako ordua da, txapelerako bidea hasi da.

Gure eskola indartsu dabil eta ordezkaritza zabala izango du: Arrate Illaro, Itxaso PaiaFredi Paia, Xabi Paia, Peru Vidal eta Jone Uria.

Lehen saioa Mendexan izango da igandean. Txapelketa hasi da, bota bertsoa!

Zorte on danori!

Nork: nahikari.2008/10/06 18:01:32.552 GMT+2
Etiketak: bertsolaritza txapelketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak