Aspaldian irain arrazistak ugaldu dira futbol zelaietan. Eto´o, Kameni, Cole eta beste askok jasan behar izan dituzte horrelakoak azken aldian. Anoetako estadioan, gure atzean, badira filonazi nazkante batzuk ere. Atzo bertan, Realekoak animatu nahian-edo, perla hau dedikatu zioten Real Madrileko Robinhori:
- Darle una hostia de una vez a ese puto negrooooo!!!
Lee Chun Soo ere ez zen beraien gustukoa, besteak beste.
Italian, atzoko Messina eta Inter taldeen arteko partiduan, Messinako Zoro izan zen aukeratutako biktima. Partiduko bigarren zatia jokatzen ari zela, Zorok baloia eskutan hartu eta aldagelarako bidea hartu zuen haserre, Interreko zaleen irainekin nazkatuta. Azkenean, Interreko Adrianok eta beste zenbait jokalarik jokatzen jarraitzeko konbentzitu zuten Zoro.
Interrek barkamenak eskatu dizkio Zorori eta hurrengo jardunaldian, protesta modura, bost minutuko atzerapenarekin hasiko dira Calcioko partidu guztiak.
Ea Zorok gola egiten duen partidu horietan guztietan.
Erantzunak
Gero ta egoera traketsagoa da batzuena. Realean, Inglaterran eta leku askotan emoten dire holango kasuek, baita San Mamesen bebai. Aurten behin baino ez naz egon ta honakoa entzun nendun: aber si no mete gol es negro ese de mierda!!!
Komentario horrek Sevillako Kanoute aurrelariari egiten eutson erreferentzia. Igual pentsauko dabe irainkeriekaz edo, hiru puntuak lortu al direzela.
Atzokoa Italiakoa ere penagarria oso. Horrelako zaleei galaso behar jake futbola telebistan ikustea be, ez futbola bakarrik, kirol oro bebai. Kirola ez da kolore bakarreko kirola, kirola kolore anitzen gozamena da. Galdu eta irabazten jakin behar dana gozamen soziala, inongo bazterketarik bakoa.
Itzela zure bloga.Xtzierto nire blogean Athletik-eko kritika txiki bat in dot Mallorcan partiduan previan. Arratiarrak atara behar Athletik zulo beltzetik....3 gol, nork eta Luis prietok...
hemen dekozu helbidea: http://littera.deusto.es/alumni/c0405/2masagar/weblog
Benga ba, egongo gara hurrengo artikuluen edo.
ok izan
Nork: manex.2005/11/28 19:26:44.877 GMT+1
Aupa Edu:
Gero eta biolentzia gehiago ikus-entzuten da futbol zelaietan. Gogoan dut Athletic-aren kontrako derbi bat. Joan den urtean edo aurrekoan. Ustez abertzalea zen gure aurreko mutil bat Etxeberriaren kontra kristorenak esaten. Atentzioa deitu zion gurekin zegoen neska batek (Amaiak) eta isildu egin zen mutila. Ni ere sartu nintzen eztabaidan. Amaiak arrazoia zuelako. Eta mutilari esan nion bera baino bi lerro aurrerago bi haur zeudela haren irainak-eta entzuten.
Kanpoko atezainak baloia ateratzen duenean ere, Anoetan entzuten da, batzutan, "Hijoputa, maricón, tu madre se casó con un negro" edo horrelako zeozer.
Michel Real Madrileko jokalaria guregana zetorrenean, harroputz halakoak gutarrak, "Michel, Michel, Michel, maricón, maricón..." abesten zioten.
Igandeko marikoia, berriz, Guti izan zen.
Zer guaiak garen, tios! Laostianekoak gara, bai!
Edu: nik ere ikusi nuen Zoro jokalariarena "Maracaná 05" telebista-saioan. Txalotzekoa da Zoro-k egindakoa.
Espainiako ligan Eto´o ere noizbait kexatu izan da, ezta?
Enpin, porca miseria!
Nork: iturri.2005/11/29 17:28:42.755 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/iturri
Nik ere Edun alboan esertzen naizenez entzun nion perlatxoa "neska" honi. Astero botatzen dittu halakuak eta askotan Realeko jokalarien kontra. Nere ustetan edukaziño falta baino psikologo falta dauka honek. Datorren urtian gainera % 25eko rekarguakin aguantau bihar, manda huevos!!! Etxeberriak be kristonak jasan dittu, errealzale asko pasau in dira berakin. Michel ta Gutik ere piropo asko entzun dittue, baina beraiek ere nahiko probokatzaileak izan dira askotan. Ez da Etoo, Zoro edo Robinhoren kaso berbera, hauek ezer egin gabe iraina mingarriak entzun behar. Bestalde igartzen da Iturri ez zaiola Peña Mujikari asko inguratu (astebukaera honetan Edu ta biokin etorri beharko litzake Santenderrera), berak aipatutako kantua horrela baitio: Mamon, hijoputa, maricon, tu madre se casó por dinero..... lo de si era negro está por ver. Mathiasen kopilotuaren Anoetako kopilotuak dixit. Ondo izan!!
Nork: Jorginho.2005/12/02 18:45:38.924 GMT+1
Kaixo hirukote,
Harmailetan bakarrik ez, zelaian ere badira kalamidadeak.
Italian, atzoko Livorno-Lazio partiduan, Di Canio Lazioko jokalariak agur faxista egin zien bere taldeko jarraitzaileei.
Aurreko baten 10.000 euroko isuna jarri zioten gol bat agur faxistarekin ospatzeagatik.
Nork: edu.2005/12/12 15:26:25.758 GMT+1