Urte bete joan da Oierri retinoblastoma hura ikus ziotenetik. Apirilaren 19an izan zen, Aita Santu berria aukeratu zuten arratsaldean. Gogoan daukat okulistak esan zigunean bururatu zitzaidana: hau da medikuak zure semeak minbizia duela esaten dizunean. Sentsazio arraroa, egoeratik kanpo ikusiko bazenu bezala.
Tira, kontua da gauzak abiada handian joan zirela orduz geroztik: gaixotasunaz jabetzea, La Pazeko kontsultak, kimioterapia saioak Dena joan zen oso azkar.
Kimioterapiak ez zuen lortu tumorea sendatzea, eta abuztuan operatu egin zuten Oier. Retinoblastoma eta begia. Ondo joan zen operazioa. Ostiral arratsaldean egin zioten eta astelehen goizean Debako hondartzan zebilen umea jolasean. Gaitza errotik kentzea lortu zuten.
Irailaren hasieran, Arrate egunez, Bilboko okularistak bere lana egin zuen, eta Oierrek ondo eta guapo hasi zuen ikasturtea.
Harrez geroko errebisioetan, irailean, abenduan eta apirilean, gaitzaren zantzurik ez da ageri. Hemendik aurrera errebisioak bost hilabetez behin izango dira. Oier primeran dago, berritsu, guapo eta alai. Dena ondo dago, pasa da ufala
Erantzunak
Asko pozten non. Ez dakin ondo zenbat. Biba!
Iban
Nork: Iban Arantzabal.2006/05/03 16:52:22.058 GMT+2
Hau poza, Elena. Sarritan akordatu naiz Oierrekin, esate baterako Bergaratik pasatzean, eta benetan pozten naiz.
Muxu handi bat bioi.
Nork: Julen.2006/05/03 17:47:01.975 GMT+2
Kaixo Elena:
Azken bolada honetan zuri e-mail bidaltzekotan nengoen, baina mezu hau irakurtzea poztekoa izan da.
Gozatu!
Nork: iturri.2006/05/03 18:01:23.965 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/iturri
Ikaragarri pozten naiz. Aupa zuek!
Serafin
Nork: Serafin Basauri.2006/05/03 18:15:15.486 GMT+2
Ez dugu elkar ezagutzen baina pozteko ezta beharrik ere, zorionak!!! Ea dena ongi dihoan eta aprobetxatu orain datozen eguraldi onak.
Nork: newton.2006/05/03 21:12:14.955 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/29A
Neu ere, Oier ezagutu gabe ere, izugarri poztu naiz berriarekin.
Muxu haundi bat Oierri!
Nork: Patxi.2006/05/05 11:16:38.721 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com
Atzo, ostirala, Euskadi Irratian Mezulariak saioan entzun nuen lehen aldiz zure ahotsa. Legazpirako bidean nengoen, Bittoriano Arrazolari eskeini zioten omenaldian parte hartzeko.
Joxe Aranzabalen Faroan izan genuen Oierren berri. Zorionak, Elena!
Nork: Andoni.2006/05/06 12:03:45.997 GMT+2
Zorionak, Elena! Izugarri poztu nau, gainerako blogariok bezala, jakiteak dena ondo doala. Aupa Oier, eta aupa zuek.
Besarkada handi bat.
Nork: Joxe Aranzabal.2006/05/07 18:03:25.708 GMT+2
Eskerrik asko denoi, eta musu bana.
Nork: Elena.2006/05/08 09:46:20.461 GMT+2