Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/12/29 18:41:04.127 GMT+1

AZKEN ORDUKO ALDAKETA, 10:00tan plaza barrenian pelotarako.

Nork: osaskasibar.2008/12/29 18:41:04.127 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/12/28 13:43:27.016 GMT+1

Igor Azkaratek Uruburuko etxe tasatua hartu dau. IÑUZENTE !!!!!

Akeliñek azkenian Uruburuko etxe tasatua aukeratu du bizitzeko. Duda batzuk izan arren, Irualde Bat-ek egiñiko azken eskeintza onartu du.
Irualdekoek libre giza saldu dute etxea, baina, Akeliñi egin dioten azken eskeintzan %15 jeitsi diote etxe tasatuaren prezioa. Hau da Akeliñek udaletxeak ipiñitako prezio tasatua baiño gutxiago ordaindu du eta gaiñera etxe librea da.

Domingo Iturbe 13

Zorionak Akel.

Nork: fakafaka.2008/12/28 13:43:27.016 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/12/23 15:21:27.812 GMT+1

Gabon zahar egunian bazkaixa

Gabon zahar egunerako plana:
  • 10:30tan plaza barrenian.
  • 10:45tan Uberako frontoian pilota exibiziñoia ( Baltxon, frontoian enkargua hire esku)
  • 14:30tan Ozkarbixan berakatz-zopa. Emon hemen izena eta boluntarixuak eskertzzen diaz sukaldian.
  • Bazkal ostian impuesto revolucionario, fakafakarako diru bilketa.
  • Ondoren karta jokua, beste zerga bat  batzundako.     

    Txitxiburduntzi1
OHARRA: Aurten kamara barrixa erosi dou, baita BVillandako mallota ( Asto karrerian fakafaka ordezkatzen apurtu zebalako ), fakafaka.com, flickr,.... diru premiñian gagoz !!!!!

Nork: osaskasibar.2008/12/23 15:21:27.812 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (17) | Errenferentziak: (0)

2008/12/23 13:19:56.311 GMT+1

Enrike Elkoro Bizkaiko txapeldun

Enrike Elkoro eta Jabi Artaraz Bizkaiko Cluben arteko pala txapeldunak izan dira. Enrikek Zornotzako Clubarekin jokatzen dau eta gipuzkoar bat bizkaiko txapeldun izan da. Orain Euskadiko edo Euskal Herriko txapelketan hartu bihar dau parte Bizkaia ordezkatuz.
Txapeldun 1 Zorionak bikote.

Nork: osaskasibar.2008/12/23 13:19:56.311 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/12/21 15:21:50.204 GMT+1

Billa eta Elkoro III finaletik at

Billa eta Elkoro III semifinaletan galdu ein dabe Etor Garate eta Unai Alkortaren aurka. Partidua parekatua izan da eta azkenian 22 eta 17 galdu dabe fakafakako kideak Elgetako 41/2 txapelketan. Animo mutillak datorren urtian finalera.

Billa eta Elkoro III

Nork: osaskasibar.2008/12/21 15:21:50.204 GMT+1
Etiketak: pilota pelota | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/12/13 14:28:45.952 GMT+1

Abenduko urtebetetzea

Enrike Elkoro..........................................Abenduak 13

Zorionak.

Nork: osaskasibar.2008/12/13 14:28:45.952 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2008/12/09 18:22:14.419 GMT+1

Gibel jana 2008

Aurten be gibel jana ospatu dugu kuadrillako mutikuok. Aurtengua 9. aldia izan da. Goizian 5 batu giñan pelota saiorako, bazkaltzeko ordea bastante gehixau!!! Eguna betiko bezala juan zan, gibela, karta jokua eta gero Durangora.

Gibeljana 2008 046
Argazkiak Txispik ateratakuak diaz.

Nork: osaskasibar.2008/12/09 18:22:14.419 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/12/07 17:25:11.593 GMT+1

Egutegixa egin bihar dogu, 2009kua

Egutegixa09 2009ko egutegixa egitteko asmua daukagu. Baiña ondo legoke jendiak zenbat egutegi bihar dittuan eskatzia. Erantzun mezu honetan ia zenbat bihar dozuezen. Gutxi gorabehera 5 euro kostauko dira aurten be. Krisixa badago, baiña egunen fan-etorrixa kuadrillako kalendarixuan begiratzia ez dago txarto, ez?

Baiña gogoratu

- Batenbatek gura badau argazkiren bat sartzia erantzun mezu honetan.

- Eskaerak blog honetan egin bihar dira.

Nork: iarantzabal.2008/12/07 17:25:11.593 GMT+1
Etiketak: egutegixa kalendarixua | Permalink | Erantzunak (23) | Errenferentziak: (0)

2008/11/30 16:36:04.409 GMT+1

eskiei oskar tokatu zaie

bai, oskar suerteko dago, eskixak tokau jakoz eta aurten oingoz etxiakin eta Itziarrekin batera hiru loterixatxo berantzako, zorionak Oskar. kuadrillako gaiztuen berbetan,"erabiltzen ez dakixen beste herreminta bat, zer egin bihar ete jok?".
Eskixekin zer egin asmatzen dabenian,  ez dau etxe problemaik eukiko pirineoak ezagutzeko eta edurtzan bustialdi batzuk hartzeko, aukeran,  Sabiñanigora, kantoinera edo  luz-era, pirenera.
JOS_2342

Nork: Peru, akelin eta Iñazio.2008/11/30 16:36:04.409 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/11/23 15:34:55.863 GMT+1

Bodegara fan giñan kuadrillako lau

RodaBa bai, bodegara fan giñan zapatuan. Barikuan Esne Beltza ikusi eta domekan ardau baltza edan. Hau mezuau ohetik asko ez dala jaiki eta idatzittakua da.

Gaizkan automobil barrixan juan giñan bodegara. Elgetan urten eta hartu giñuan Burgos alderuntz lehenengo paradia Haron egitteko. 11:00-tan TONDONIA bodegan egon giñan, bueno, Lopez de Herediana. Ez giñuan barrutik ikusi, baiña erakusketa bat ikusten egon giñan: Porche 911 ta ardaua. Lopez de Herediak jarrittako erakusketa bat zan. Ikusi eta gero ardau trago bat emoten zeben, ondo. Gero, 12:00xetan RODA Bodegia ikustera fan giñan. Bodega elegantia eta ardau ona. Dana dala, olixuarekin geratu giñan danok aluzinauta. Oso olixo ona dastatu giñuan eta olixojan ederra egin 10€ pagauta buruko. Handik 14:00ak aldian urten eta Harora fan giñan trago batzuk hartu eta bazkaltzera. Bazkal ostian kafia hartu eta musian egin giñuan. Handik Elgetara. Eta Elgetan poteua zelako baju dagon ikusi ostian, gabian, Eibarrera fan giñan. Holaxe eguna, politta eta Villak ondo antolatua. Gabekua ba gabeko gauzak, badakizue. :-)

Nork: iarantzabal.2008/11/23 15:34:55.863 GMT+1
Etiketak: gaizka villa bodega altube iban arantzabal | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak