Behin Atxaga onartuta euskaltzain gisa, nire ustez hurrengo euskaltzaina, Patxi Altuna ordezkatuko duena, Luistxo Fernandez izan beharko litzateke. Ados bazaude, utzi erantzun bat mezu honetan.
Euskaltzaindia odol berria sartu guran dabil akademian bertan, filologiatik harago lan egiten duen jendea. Andres Urrutiak adierazi duenez, idazleak, itzultzaileak, kazetariak eta irakasleak, besteak beste, sartu behar dira Euskaltzaindian, edo horrela ulertu diot nik, behintzat.
Nire ustez, Euskaltzaindiak behar du errebultsibo bat, norbait lagunduko diona egokitzen ezagueraren gizartera, paperaren morrontza utzi eta sareari zukurik handiena aterako diona, euskaldun guztiok balia gaitezen euskal akademiaren lanaz, eta uste dut Luistxo Fernandez izan daitekeela, beste batzuekin batera, errebultsibo hori.
Luistxo Fernandez Eibarren jaio zen orain berrogei urte, eta gaur egun bertan egiten du lan, CodeSyntax enpresan, nahiz eta Donostian bizi den, ezkonduta eta bi seme-alabarekin. Kazetaritza ikasi zuen EHUn, eta kazetari lanetan aritu zen Argian, Euskaldunon Egunkarian eta Arrasate Pressen, oker ez banabil. Orduko uztaren zenbait ale argitaratu zituen Tetris liburuan. Bestalde, Euskaldunon Egunkariak argitaratutako lehen bi estilo liburuetan ere parte hartu zuen.
Zergatik Luistxo
Idazle moduan ere, utzi digu perla bat, Kontaktua, Elkar argitaletxeak kaleratua. Eta saiakeran, Etxepare porno da bere lanik deigarriena, non aztertzen baititu euskararen arrastoak Interneten.
Eta justu alor horretan, Interneten, Luistxo Fernandezek sekulako lana egin du, eta itzelezko aupada eman dio euskarari sarean.
- Eibartarrak posta zerrenda. Berak sortu zuen, konpainia onean beti, Eibartarrak posta zerrenda, eta hor jarri zituen lanean ehunetik gora lagun, ez denak eibartarrak, posta elektronikoari txinpartak ateratzen.
- Aurki. Hemen ere, lagun onak zituela, euskarazko lehen bilatzailea sortu zuen, doan, Eusko Jaurlaritza dirua parrastaka xahutzen ari zen bitartean Microsoften ez beste inoren mesedetan.
- Sustatu. Luistxo Fernandez izan zen Sustatu.com euskarazko lehen blogaren bultzatzailerik sutsuena, eta ni naiz horren lekuko.
- Blogak.com. Bere lankideekin batera, plataforma hori sortu berri du, nahi duenak sor dezan blog bat euskaraz.
Nik Internetez dakidan gehiena Luistxo Fernandezi zor diot. Eta zorte itzela izan dut, batez ere Sustaturen inguruan, berarekin batera lan egiteko. Berak erakutsi zigun nola erabili posta zerrenda, baita blogak eta bestelako programak ere. Eta aldi horretan deskubritu dut Luistxok sekulako trebezia duela irakasteko, eta taldeak suspertzeko. Bere inguruan sortu da euskarazko blogosfera, eta inork baino jende gehiago animatu du blogari izatera.
Maite dut Anjel Lertxundi, eta maite dut Mariasun Landa. Baina uste dut garaia dela Euskaltzaindia jabe dadin zer estrategia diren egokienak Internet euskararen mesedetan erabiltzeko. Horregatik ausartu naiz Luistxo Fernandez proposatzera. Sarelariok (eskerrik asko, Andu), ados bazaudete proposamen honekin, utzi erantzun bat mezu honetan, eta adierazi garbi zuen iritzia.
Beste hautagaiak

Erantzunak
Guztiz ados. Eta Atxagaren ordez Lertxundi sartuko nuke.
Nork: 3ARRANO.2006/02/20 08:16:09.517 GMT+1
http://www.3arrano.com
Ez nago ados.
Nork: Luistxo.2006/02/20 10:34:42.575 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/luistxo
Ni ere ados nago. Euskaltzaindiak aintzat hartu behar ditu teknología berriak. Eta Luistxo oso pertsona egokia iruditzen zait Euskaltzaindia eguneratzeko.
Nork: Josu.2006/02/20 10:49:00.331 GMT+1
Bai, bai eta bai! Euskarazko kazetaritzaren 1. Kongresuan eman zuen hitzaldia eta gero batzuk Luistxozale amorratuak bihurtu ginen: Berak arauak jarri ezkero gustua emango du Euskaltzaindiari kasu egitea!
Nork: gorka.2006/02/20 10:58:36.316 GMT+1
http://www.eremulauak.com
Erabat ados. Aire berritze bikaina.
Nork: Serafin.2006/02/20 11:05:28.479 GMT+1
Erabat ados. Aire berritze bikaina.
Nork: Serafin.2006/02/20 11:05:31.512 GMT+1
Guztiz ados. Pertsona egokia iruditzen zait Euskaltzaindia teknologia berrietara eguneratzeko.
Nork: Imamon.2006/02/20 11:31:44.625 GMT+1
www.goiena.net/blogak/klikbikoitza/
Ados.
Gaur egun, Euskaltzaindian, esparru teknologikoan -eta euskarak esparru horretan duen paperan- aditua den baten batek egon beharko luke. Luistxo pertsona egokia begitantzen zait.
Ez dakit Akademiak jaramon handirik egingo dizuen Debagoieneko "presiño-taldeari", baina probatzearren.... ;-)
Nork: Xabi.2006/02/20 12:04:19.216 GMT+1
http://www.blogari.net/toponimia
Ni ere guztiz ados. Gogoan ditut oraindik Euskaltzaindiaren ez-dakit-zenbagarren kongresuan, Euskaldunan, Euskaltzaindiaren webguneari buruz esan zituenak...
Nork: dENiS.2006/02/20 12:46:34.185 GMT+1
Bai zera! falta zena...
Nork: Ander.2006/02/20 13:01:13.784 GMT+1
Noski baietz.
Nork: iturri.2006/02/20 13:49:48.059 GMT+1
http://www.eiba.org/blogak/iturri
Ba nire ustez -eta meritu bakar bat ere kendu barik- Lustxok ekarpen handiagoak egin ditzake kanpotik barrutik baino. Gainera entzuna daukat Euskaltzaindiako bilerak oso txarrak direla triglizerido eta kolesterolerako... ;-)
Nork: Jozulin.2006/02/20 14:15:08.543 GMT+1
whttp://ww.blogak.com/jozulin
Nik uste, euskararen premiak hobeto asetuko lituzkeen pertsonak daudela.
Bi izen emango ditut, Luistxori ezer kendu gabe, Euskara eraginkorraren inguruan egiten dabiltzan lanarengatik (eta itzalarengatik bigarren kasuan) askoz interesanteago iruditzen zaizkidanak.
JOXERRA GARZIA
eta
ANDONI EGAÑA
(Kike Amunarriz ere sar nezakeen, baina printzipioz, goiko biak)
Nork: Josu.2006/02/20 15:22:01.363 GMT+1
http://kaiolumazikinez.blogspot.com
esatea be....
Nork: ramon.2006/02/21 11:36:04.939 GMT+1
neuk nire etxe alboko kioskeroa proposatzen dut.
Nork: iban.2006/02/21 11:36:45.767 GMT+1
nik nire auzoko gaztaina-saltzailea
Nork: joseba.2006/02/21 11:37:30.674 GMT+1
Nik Xabier Kaltzakorta
Nork: media.2006/02/21 11:38:06.293 GMT+1
Neu be konforme! Hori bai, iñoiz eziñ izangolitzake Altunan ordez sartu, aukeraketia euskalkiz egitten dabelako, eta Luisek bizkaieraz egitten dan esparrukua da.
Nork: leire.2006/02/21 13:01:31.369 GMT+1
www.eibar.org/blogak/leire
guztiz ados noski! Primeran iruditzen zait teknologia berriak euskaltzaindian sartzea
Nork: Andoni.2006/06/05 13:52:40.068 GMT+2