Gaur egun, diseinu ezberdina dute ostiraletan debalde banatzen den Goienkariak eta kioskoetan erosita edo urteko harpidetza ordainduta etxean jasotzen den Asteleheneko Goienkariak.
Orain, ostiralekoa berritzen ari gara, baina asmoa da, behin hau bukatuta, astelehenekoarekin jarraitzea, biak itxuraz bateratu eta diseinu berdinarekin kaleratzeko epe laburrean.
Esan bezala, diseinu berdina edukiko dute biek, baina bakoitzaren nortasuna mantentze aldera, egongo da argitalpen biak desberdinduko duen ezaugarri bat: kolorea.
Ostiralerako, mantxeta inguru berria ari gara lantzen oraingo egunetan, eta lana aurreratuz, dagoeneko erabaki dugu zeintzuk izango diren egun bakoitzerako erabiliko ditugun kolore nagusienak...

Ostiralekoan, kolore nagusia urdina izango da. Astelehenekoan, berriz, gorria. Goiko irudian ikus dezakezue kolore bakoitzak mantxeta inguruan ematen duen itxura...
Erantzunak
Urteberri on, bikote! Oso ondo zabiltzate. Niri, behintzat, izugarri gustatu zait nola bereiztu dituzuen astekari biak. Besarkada bat.
Nork: Joxe Aranzabal.2006/01/10 21:56:20.076 GMT+1
Argazkirik ez dut ikusi hemen, baina jartzeko aukera izango da, ezta? Gustatzen zait nola erabiltzen duen Noticias de Gipuzkoa egunkariak.
Nork: Iban Arantzabal.2006/01/12 09:36:48.651 GMT+1