Deagoieneko herri aldizkariak Goienkariaren barruan argitaratzen hasteaz bat, hauen mantxetak apurka-apurka diluitzen joan direla aipatzen nizuen aurreko mezuan.
Bat egitea
Bestetik, hala ere, hartzaileengan nahasmen apur bat ere ekarri du bategite horrek. Esaterako, arrastear batek Arrasate Press jasotzen bazuen etxean, Goienkariaren barruan argitaratzen hasi zenez geroztik, zer jasotzen zuen Goienkaria ala Arrasate Press? Biak jasotzen zituen. Baina, zelan deitu behar zion jasotzen zuen horri?. Bietara deitzea gauza naturala da, mantxeta nagusia Goienkaria izan arren.
Bategite horrekin, edukiaren aldetik, herriko aldizkariek eta bailarakoak irabazi bazuten ere, komunikazioaren aldetik nahasmena sortu zuen irakurleengan.
Izena errotuta?
Joxe Arantzabalek kontu honen gainean idatzi du Faroa bere blogean. Zera dio: Debagoienean inork gutxik ikasi du Goienkaria izena esaten. Arrasaten batzuek Arrasate Press deitzen diote oraindik, beste batzuek Goiena, zenbaitek Goienaren periodikue .
Hori kontuan izanda, Joxek proposatzen du Goienkariari izena aldatzea. Ostera, ez du ezer aipatzen edo ez du iritzirik ematen zerari buruz: Goienkaria edizio bakarrekoan herri aldizkarien izenei eutsi behar diogu ala horien ordez herriaren izena ipini behar dugu? Horixe da debate garrantzitsua; bestea, bigarren mailakoa da.
Arrasate Express eta Bergara
Joxek dio inork gutxik ikasi duela Goienkaria izena esaten.
Hori ez da egia.
Benetan sinistuta dago Joxe hori horrela dela? Nik kontrakoa uste dut. Nire ustez oso errotuta dago Goienkaria gurean eta ezaguna da kanpoan ere.
Joxek Goienkariari leporatzen dion arazo hori, beste hainbat hedabideri ere leporatu diezaiokegu: Goienari, nire amak deitzen dio Guena; Berrigararen ordez, Birgara, Bergara eta denetik entzun izan dut nik; Arrasate Pressen ordez: Press, Arrasate, Arrasate Express El Diario Vascori, Diarixua deitzen diogu askok eta askok; Kontuolatik deitzen duzula esan eta, "Nondik? A, Goienkaritxik!" erantzuten dute Antzuolakoek sarritan; ez dut imajinatu nahi jaio berri den Noticias de Gipuzkoari nola deituko diogun/dioen jendeak Adibideak ugariak dira. Akaso, aipatutako horiek ere ez dute asmatu izenarekin? Ez daude errotuta? Uste dut hori ez dela kontua.
Goiena Telebista edo Arrasate Telebista?
Goiena Telebistari, gaur egun oraindik ere, batek baino gehiagok deitzen dio ATB (Arrasate Telebista edo Arrasateko Telebista) bai Arrasaten eta baita Bergaran edo Oñatin ere. Zergatik da hori? Goiena Telebistaren aurretik zelako Arrasate Telebista.
Gauza bera gertatzen zaio Goienkariari: Goienkaria sortu aurretik baziren Arrasate Press, Berrigara, Goibekokale, Aretxagazeta
Goienkariak badauka beste arazotxo bat eta da esateko oso erraza ez dela. Hori, hala ere, bigarren mailako arazoa da nire ustez.
Nire iritziz arazoa konponduko da neurri handi batean Goienkariaren barruan herrietako informazioa herriaren izenaren azpian sartzen dugunean eta ez herri aldizkariaren izenaren azpian.
Zein da zuen iritzia: izena aldatu behar zaio Goienkariari edo herri aldizkarien izena erabiltzeari utzi eta herriarena erabili behar dugu?
Erantzunak
Goienkaria izenak badu arrakasta. Izena produktu baten nortasunaren funtsean dago, eta ondo dabilen produktu bati ez zaio nortasun-ikurra aldatu behar. Goenkale, Guena, Berrigara edo dena delakoa deitzen diona ez da aldizkariz nahasten ari, badaki zein produktutaz ari den. Makina bat produktu daude merkatuan izen arraroak edo zailak dituztenak eta jendeak ikasi ditu, edo, ikasi ez baditu ere, garrantzitsuena da produktua identifikatzen duela eta ez izena. Horiek, beste arrazoi askoren artean, ikusten ditut izena ez aldatzeko.
Hori baino eztabaida garrantzitsuagoa iruditzen zait erabakitzea herriko izenekin zer egin. Ni kentzearen aldekoa naiz. Ez diot zentzurik ikusten aldizkari baten, herri bakoitzaren tarteak izen bereizi bat izateari. Kohesioa apurtzen du eta ez du inongo zentzurik irakurle berrientzat. Askoz naturalagoa eta praktikoagoa da herri bakoitzaren tarteari herri horren izena ipintzea.
Nork: Leire.2005/11/25 11:13:16.367 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/arrosaklatan
Goienkaria izen luzea da. Goienarekin lotua dago eta egunkari edo aldizkari izatearekin. Zentzua badu, beraz. Baina Goienkaria izena ez da erraz, ez da erakargarria eta jendeari ez dakit gustatuko zaion, baina niri ez zait gustatzen. Gusturai, eta nire gustuari kasu eginda aldatu egingo nuke, faborez.
Nork: Mendiluze.2005/11/25 14:37:46.485 GMT+1
Zuk diozu: "Bategite horrekin, edukiaren aldetik, herriko aldizkariek eta bailarakoak irabazi bazuten ere,...". Ez nago ados horrekin. Gure kasuan, Eskoriatzako herri aldizkaria (Ze Barri) eduki aldetik oraingoa baino hobea zela uste dut. Bestalde, orain izena aldatzeak ez du merezi. Nahasmen handiagoa ekarriko lukeela iruditzen zait. Hirugarren izen bat ikasi beharra?
Nork: Jontxu.2005/11/26 13:45:15.372 GMT+1
Gure kasuan, Eskoriatzako herri aldizkaria (Ze Barri) eduki aldetik oraingoa baino hobea zela uste dut.
Guztiz ados.
Nork: 3ARRANO.2005/11/26 17:22:13.235 GMT+1
http://www.3arrano.com
Izen kontu honen gainean hauxe da nire iritzia.
Aldizkarien gaur egungo izenekin jarraitu ala herrien izenak jarri?
Aldizkarien izenak zentzuak zuten aldizkarien zeundenean.
Produktu bateraturuntz bagoaz izen xelebre horiekin jarraitzeak ez du zentzu praktikorik. Nola jakingo du, adibidez, Antzuolar batek Txirritola jartzen duenean Aramaiori buruz ari garela? edo elgetar batek Ze barri? irarkurtzeran Eskoriatza esan nahi dugula? Edo arrasatear batek Goibeko irakurtzeran Elgeta irakurri behar duela? Irakurlea alperrik nahastea dela uste dut.
Gure herri aldizkarietako izen gehienak oso itxiak dira. Bakoitzaren herritik kanpo ez dute zentzurik: Kontuola, Txirritola, Ze barri? Urlatik, Goibeko... niri, gaur egungo egoeran, horiekin jarraitzea gauzak zailtzea eta alperrikako lana hartzea iruditzen zait. Non dago arazoa, izen horien ordez, Antzuola, Aramaio, Eskoriatza, Gatzaga edo Elgeta jartzeko? Nostalgia?
Beste kontu bat da, mantxeta horiekin urtean zehar tokian tokirako produktu desberdinak ateratzen jarraitzea (urtekeriak? jaietakoak? zenbaki bereziak?) baina, gaur egun, samurrenera jo beharko genukeela uste dut.
Beraz, nik, herri aldizkarien izenak, ahal dela, beste gauza batzuetarako gordeko nituzke eta oraingo produktu bateratu honetan ez nituzke erabiliko.
Goienkaria-ri izena aldatu?
Egia da Goienkaria izen zail samarra dela baina, uste dut eztabaida honen abiapuntua exageratu samarra dela.
Badago jendea oraindik ere ez duela izena ondo esaten baina, ez dut uste multzo hau gehiengoa denik ezta hurbiletik ere. Aldiz, uste dut jende gehienak (bertakoak eta kanpotarrak) ezagutu, identifikatu eta, kostata, bereganatu duela izen zail hau.
Edozein marka merkatuan kokatzea oso zaila da eta argitalpen bati izena aldatzea gauza serioa dela uste dut, gainera, ez dut egoera hain larria ikusten halako saltsatan sartzeko.
Beraz, nigatik, Goienkaria izenarekin jarraitu.
Nork: Goio Arana.2005/11/26 21:05:49.901 GMT+1
Jontxu eta 3Arranori
Zuen informaziorako, zuen herriko aldizkaria ez da "Ze barri", "Ze barri?" baizik. ;-)
Nork: Goio Arana.2005/11/26 21:44:07.949 GMT+1
Tira, zehazki "Ze Barri? Urlatik Landetara" zen, eta gero, Goienkarikoek Gatzagarako beste bat egitea erabaki zutenean, horregatik deitu zioten honi "Urlatik".
Bide batez, oraindik ez baitut esan, "Goienkaria" izena egokia iruditzen zait. Agian hasieran ez nuke iritzi hau edukiko, baina orain, gehienok izena erraz identifikatzen dugunean, izenez aldatzea akats bat izango litzateke: jendea alperrik nahastea.
Nork: 3ARRANO.2005/11/27 17:05:26.641 GMT+1
http://www.3arrano.com