Arrasate Irratiaren helburua da entzuleei ahalik eta informaziorik bizkor, gertuko eta zehatzena helaraztea eta, era berean, entzuleendako zerbitzu eta entretenimendu lana egitea.
Udal irratia izanda, eduki asko herriko erakundeetatik eratorrikoak izan daitezen ahalegintzen gara, irratiaren zerbitzu izaera indartuz eta, aldi berean, herritarrak udal erakundeetara gerturatuz.
Adibidez, tarte finkoa dute dagoeneko Arrasate Irratian Gazte Bulegoak eta Sexologia bulegoak. Halako tarteen bitartez, albiste formatuan ez datozen baina herritarrendako interesgarriak izan daitezkeen udal edukiak ere lantzen dihardugu.
Egunerokoari dagokionez, astelehenetik egubakoitzera bi orduz zuzenean izaten gara: 10:00etatik 12:00etara, Igo Autobusera irratsaioan. Asteburuetan, berriz, errepikatu egiten dira horretarako egokiak diren edukiak.
Orain arte moduan, esatari bik (Ubane Madera eta Jon Berezibar) eta teknikari batek (Gaizka Vitoria) jarduten dute irratsaioa lantzen. Baina haiei laguntzeko eta irratsaioa borobiltzeko Goiena Komunikazio Enpresako beste lau kazetarik ere jarduten dute eguneroko horretan: Xabier Urtzelai (kirolak), Iker Barandiaran (musika eta elkarrizketak), Aitziber Aranburuzabala (pertsona nagusiei begira) eta Leire Kortabarria (Goienkaria).
2008/01/22 16:43:38.098 GMT+1
Aurkezpena
Nork: irratia.2008/01/22 16:43:38.098 GMT+1
Etiketak:
arrasate-irratia
aurkezpena
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat