Horace Andy

Reggae musikako ahotsik berezienetakoa izan arren, Horace Andy ez da inoiz oso ezaguna izan Reggae munduan oso berandurarte. 90. hamarkadan lortu zuen osperik handiena Massive Attack taldearekin zenbait abeztitan parte hartu zuenean.

Horace Hinds da bere jaiotzezko izena, baina Coxsone Doddek Bob Andyrekin abeztiak idazteko zuen parekotasunagatik Horace Andy ezizena jarri zion. 1951an jaioa, Horace Andy Jamaikako reggae abezleen bigarren generaziokoa da. Horace Andy beste abezleetatik bereizten zuena oso laister geratu zen agerian: bere ahots tenore altua. 21 urtekin Horace Andy musika eskenako beteranoenetarikoa zen eta bazituen grabatuta “Skylarking,” “The Love of a Woman” eta “I Found Someone” abezti arrakaztatsuak beste batzuen artean. 70. hamarkadaren erdi aldera gehien eskatzen zen abezlaria zen eta Bunny Leerekin grabatu zituen hainbat abezti hamarkada honetan zehar.

Bunny Lee utzi ondoren, Horace Andy New Yorkera joan zen Everton Dasilva ekoizlearengana. Honek askatasun gehiago eman zion eta grabatutako abeztiak itzelak izan ziren, Agustus Pablorekin, Horsemouth Wallacekin… ez ziren asko saldu diska horiek 80. hamarkadan eta “In the Light” orain oso diska preziatua da reggaea maite dutenengatik.

Geroago, 80.hamarkadako bigarren zatian, Lloyd Barnesekin aritu zen baina ez zuen maila handiko ezer atera denbora honetan. 1990. urtean ordea, Horace Andy Massive Attack taldearen Blue Lines diskan ahots apartak abeztu zituen eta horregatik bandak 1994. urtean ateratako ondorengo diskan ere abeztera gonbidatu zuten eta baita 1998.urteko Mezzanine diskan ere. Horace Andy bere bakarkako lanak egiten segitzen zuen bien bitartean: Bob Marleyen omenezko LPa edo Blood & Fire berrekoizketa “In the Light” abeztiarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude