Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/06/23 12:23:07.397 GMT+2

Mistery tour

Ez zaigu ahaztuko joan zen larunbatean eginiko txangoa. Erremellurin eta Bastidan izan ginen Maddalen, Juanito, Izarne, Oier eta bostok. Erdimozkortu ginen biziaren ardoarekin eta KIXMITRON ikusi genuen.

kixmitron

Hor dago, Erremelluriko baselizako Paradisua koadroan. Hor dago tximinoa eta hor dago KIXMITRON hitza. Harrigarria da ikustea hilzorian dagoen margolari batek bere azken koadroari ematen dizkion azken zertzeladak KIXMITRON logoa margotzeko erabili dituela. Bizitzari buruzko ukitu ironikoa dago hor, ziurrenera,Ameztoiren humore sakonetik aterata. Baina ez dugu inoiz jakingo benetako esanahia.

kixmitron2

Txangoaren bideoa egin dut. Hemen duzue ikusgai. Oierrek esan bezala, mistery tour bat izan zen, benetan.

Nork: elilaztan.2006/06/23 12:23:07.397 GMT+2
Etiketak: bideo bixenteameztoi kixmitron paradisu | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

-Eta zuk, zerbait ikusten duzu?

-Nik... tximuen erreserba.

Nork: txistea.2006/06/24 10:56:02.320 GMT+2

Neri, zahartzen naizenean, galdetu egingo didate egunen batean igual zer egin ez izanaren pena dedan, eta zalantzarik gabe hau erantzungo det:

  • Pena, Erremellurira jun ez izana.

Mundiala bideoa. Epilogoa ere ez da makala.

Oier gizarajoak, hilda segitzen du... Noiz berpiztuko dezue?

Nork: Patxi.2006/06/25 22:37:21.727 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com

Oier! Oier! Hor al hago?

Mesedez, mintza hadi gurekin!

Kolpe batekin baietz adierazi ezak, eta bi kolpekin ezetz!

Hor al hago Oier?

Nork: elilaztan.2006/06/26 12:12:40.923 GMT+2

Gaur irakorri dittudaz zuen mezuak.

Ez dakit zelan esan... zera, nik blog honen harpidetzia bloglinesen daukat, eta karpeta berezi baten daukadaz beste mailla oso altuko blogistekin batera: Markos Zapiain, Xabier Mendiguren, eta Julen Gabiriakin batera. Karpetian izena "rolletes" da. Ez txarto ulertu, zera... mezuak gustatzen jataz (bestela ez nintzake harpidetuta egongo) baiña, joño, oso mezu trinkuak zertzen dozuez, eta, ba... denporarik ez dana irakortzeko, ta...

(hi isilik Patxi, karpeta berian sartzeko bidian hago eta; baiña kasu honetan mezuen ugarittasunangaittik)

Ez hasarratu nerekin! ;-)

Nork: oier g.2006/07/05 21:04:07.383 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/orakulua

Ufa! Oierrek ere hildakoen artetik itzultzea lortu du, azkenean.Bere kabuz egin du, gainera.Zeozerk huts egin zuen. Berpiztearena gehiago praktikatu behar dugu, halako hutsik ez gertatzeko etorkizunean.Erantzukizun handia da.

Nork: eli.2006/07/07 10:54:40.259 GMT+2

Oier, ze pena karpeta horretan ez egotea, neri "rollete" hitzak gauza onak baino ez dizkit iradokitzen...

Zurekin hasarratu? Nekez Oier!

Nork: Patxi.2006/07/16 22:46:44.942 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com

Mistery Tour Prossimamente su Questo schermo seo company

Nork: eddie.2007/09/25 20:16:10.877 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak