2008/01/17 05:56:10.946 GMT+1
Tximinoaren bizkarra

Meza ematen duen tximino baten inguruan eraiki zuen Le due Zitelle (Bi neskazahar) nobela laburra Tommaso Landolfi idazle italiarrak, 1946. urtean. Mezu honetan entzun ahal duzue Landolfik nola kontatzen duen tximuaren zeremonia eta irakurri, blog honi dagokionez, idazleak esan nahi izan zuenaren interpretazio kixmitarra.
Podcast-a entzuteko klikatu gailuan:
Nork: elilaztan.2008/01/17 05:56:10.946 GMT+1
Etiketak:
landolfi
jesukristo
zittele
kixmi
literatuta
fundamentalismoa
jesu
kristo
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Tommaso Gandolfi Bi neskazahar ( Le due zitelle ):
Tximinoa sagrariora hurbildu zen zuzenean eta zalapartaz ireki zuen, ateari danbatekoa emanez. Une batez, barrura zeharka begira egon zen, oiloak legez; besoa sartu zuen eta konsagraturiko ostia eskukada bi atera zituen eta berehala jan.
Ostia konsagratuak jan ondoren, tximinoak bi edo hiru itzuli grotesko egin zituen aldarearen bazterretik, erakustaldiaren ondoren ikusleen txaloak espero balitu bezala. Gero, sagrariora hurbildu zen eta konsagraturiko ostia bakarra atera zuen eta aldarearen gainean erortzen utzi zuen; ondoren, zurtoinetik horizontalki helduta, kaliza sakratua; hura ere erortzen utzi zuen, begiekin jarraitu gabe; azkenean, eskuinarekin, korporal sakratua. Hau, ordea, besoan gorde zuen. Aldarearen ertzera mugitu zen orain, eta, ezkerrarekin, ardo sakratuaren ontzia atera zuen. Bularraren kontra estutu zuen. Behin itzulita, begirada okerrez geratu zen, azken bi objektuok eskuetan, zer egin jakingo ez balu bezala, edo, hobe esanda, eskuak beterik jarraitzen jakingo ez balu legez. Azkenean, korporala indarrez astindu zuen eta horrela zabaltzen lortu ondoren, bere oinetara bota zuen.
Kaliza sakratua hartu zuen berriz, ardo-ontzia astindu zuen, tapoia kentzeko, eta ardo sakratua isurtzen hasi zen. Era bitxian egin zuen hori: ontzia bularretik urrundu gabe, kaliza hurbildu zuen hara eta, ondoren, gorputz osoa atzera botata eta pixka bat okertuta, lortu zuen likido sakratuaren tanta batzuk ontzi batetik bestera pasatzea. Hori eginda, kuxkurtu egin zen eta ontzi sakratua kontu handiz jarri zuen hanken artean. Ondoren, mugimendu bortitz batez altxatu eta lizunkeriaz-edo ardo-ontzia hartu zuen eta zuloa zurrupatu zuen. Berehala, ezpainak itsatsi zituen han eta geratzen zen ardo sakratua edan zuen.
Ez zen asko, ardo sakaratu hura, baina eragina ia berehalakoa izan zen. Ez zuen tximinoa benetan mozkortu, baina arranditsu eta handiuste bihurtu zituen animaliaren keinuak, are zakar eta barregarriagoak. Ardo-ontzia bertan behera utzi zuen, lurrera botata. Bi eskuekin bultzatu zuen gero, amorruz. Kuxkurtu egin zen kaliza sakratua jasotzeko. Aldarearen erdi-erdian utzi zuen. Kontsagraturiko ostia ere hartu zuen eta haren gainean jarri zuen, estalki modura. Besoan oraindik zintzilik zuen korporal sakratua hartu zuen, azkenik, baina ez bi objektuok estaltzeko, baizik eta sorbalda gainean botatzeko. Horrela jantzita, kalizaren inguruan hainbat itzuli egin zituen, dantza moduko urratsekin; hankak elkartuta, salto egin zuen azkar, oinazpiak aldarearen kontra gogor kolpatzen.
Kaliza sakratura hurbildu zen eta hartu egin zuen fededunentzako lekuari bizkarra emanik, hau da, sagrarioari begira; altxatu zuen, berriz utzi zuen; bira erdia egin zuen, besoak ireki zituen, baina ukondoak gorputzetik gehiegi urrundu gabe, eskuak zabalik; kaliza sakratua hartu zuen berriz, berriz altxatu zuen. Zelatan ziren bi emakumeek ez zuten hasieran ulertu, ez zuten ulertu nahi izan... Irakurle, errua ez da nirea: tximinoa meza esaten ari zen.
Orduan, kontsagraturiko ostia alimaleko grinaz irentsi zuen eta ardo sakratua edan. Eta hemen berriz egiten dut zalantza. Ez dakit eskubidea ote dudan dena esateko eta jende zintzoa asaldatzeko; baina ezinbestekoa da gau ikaragarri hartako azken izugarrikeria kontatzea. Larritasunak behartuta, kaliza sakratua bota zuen tximinoak. Aldarean itzulika, ertz baten kontra jo zuen ontziak eta... hala edo nola esan beharko dut bada, txiza egin zuen aldarean.
Nork: elilaztan.2008/01/15 18:24:19.861 GMT+1
Nork: .2008/01/30 11:02:48.272 GMT+1