2008/04/08 23:06:59.874 GMT+2
Pasa den astean
Irratia.com irrati
digitaleko
110. saioa Kazetaritza: teknologia, erabiltzaileak | OOXML standarra adi-adi entzuten egon nintzen.
Fonera bat
eskuratuko nuen jakiteko. Saio interesgarria izan zen, beti bezala,
baina saioaren amaiera aldian
OOXML formatuaren gaineko eztabaida izan zen eta tartean ISOak aipatu zituzten. Jabik bota zuen galdera:
Guk Mendebaldeko
Sahara jarri dugu. Zer jartzen duzue zuek horrelakorik eskatzen
zaizuenean? Ikerketa tonto bat egin beharko genuke...
Ikerketa txiki bat egiten egon naiz. Geurean oso hedatuta dauden bi komunitateetan egin dut ikertzen,
Fotolog
eta
Myspace guneetan.
Gertuko lagunak non erroldatuta dauden begira egon naiz. Nire Myspace guneko 18 lagunak non
dauden erroldatuta eta hauen lehenengo 10 kontaktuak non erroldatuta
dauden begiratu dut.
Fotologean ez dut izenik eman, baina RSS
bidez jarraitzen ditudan 10 kontuetan begira egon naiz. Eta 10
lagun hauen lagunak non erroldatuta dauden ere begiratu dut.
Ondorioak
Gune askotan Euskal Herria ez denez aukeren artean agertzen
erabiltzaile askok España aukeratzen dute eta herria jartzeko tokian
erreibindikazioak egiteko erabiltzen dute.
Beste batzuk Españatik kanpo erroldatzen diren. Arrazoia zein den
esatea zaila da. Bere burua ez dutelako español ikuste, beste herrialde
batzuekiko atxikimendua adierazteko edo pribatutasuna gorde nahian bere
herriko jendeak ez aurkitzeko beste herrialde batean erroldatzen denik
ere badago.
Eta azkenik, barre eragiten dituzten gune geografikoak aukeratzen
dituzte. Herrialdea edo herria bera bakarrik ez du barregurarik
eragiten kasu gehienetan, baian aurretik zerbait gehitzen badiozu
artikuluaren bukaeran agertzen direnen modukoak aurkituko dituzu.
Erreibindikatiboak
- BASQUE COUNTRY is not, España (13 erabiltzailek aukeratu dute)
- Arrasate-Mondra is not, España (4 erabiltzailek aukeratu dute)
- Euskal Herria ez da, España (3 erabiltzailek aukeratu dute)
Neutralak
Fotolog.com guneak bi aukera berezi eskaintzen ditu. Neutral Zone eta Europa Island asmatu dute. Euskaldun askok erabiltzen duten aukera da.
- ARRASATE!, Neutral Zone (4 erabiltzailek aukeratu dute)
- ARRASATE, EUSKAL HERRIA Europa Island (4 erabiltzailek aukeratu dute)
Beste herrialde batzuekiko atxikimendua
- ARRASATE EZ DA ESPAÑA, Irlanda
- Guantánamo, Cuba
- Sahara
Bereziak
- EUSKAL HERRIA / BASQUE COUNTRY near, España
- Euskal Herria Antigua y Barbuda
- ¡AVE MARIA PURISIMA!, Estado de la Ciudad del Vaticano (Santa Sede)
- Euskadi is not Spain, Cigarrola is not Arrasate, Islas Marshall
- Que te, Kayes, Mali II
- Edonon, Wallis and Futuna
- Eirelogan, Saint Peter Basseterre, Saint Kitts and Nevis
- se dice ortigas, no, Artigas, Uruguay
- Sin city, Neutral Zone
- Ke viene el, Cocos (Keeling) Islands
- Sandwich de queso y…, York, United Kingdom
- fine land, fine beer, Kilkenny, Ireland
- mordor, Pais Vasco, Spain
- eztakit nun dauen, Guam
Oharra:
Hemen plazaratutako datuak ez dute balio zientifikorik. Estatistikoki
ez dira zuzenak. Lagina ez da errepresentatiboa. Kontuan izan!
Nork: imamon.2008/04/08 23:06:59.874 GMT+2
Etiketak:
berri-zakua
myspace
fotolog
errolda
internet
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/07 12:06:39.306 GMT+2
Euskarazko Wikipediak, sarean den euskal entziklopedia aske
handienak, 25.000 artikuluen muga gainditu du. Wikipedia entziklopedia
eleanitza da, eduki askeduna eta dohainekoa, edonork eraiki eta
ekarpenak egiteko aukera ematen duena.
Entziklopedia tradizionaletan ez bezala, Wikipediak bere
komunitatearen ahaleginean uzten du artikuluak sortzea, gainbegiratzea
edota zuzentzea. Komunitate horren partaideei wikilari edota lankide
deritze. Ez dago artikuluak berrikusten dituen lantalde profesionalik,
wikilarien eskuetan geratzen da dena. Ez dago agintzen duen inor,
erabakiak wikilari guztien arteko bozketa bidez ematen baitira, ahal
den adostasun handiena bilatuta betiere.
Proiektu asko sortu izan dira historian zehar Euskal Herrian
auzolanaren bidez. Ez dugu inolako dirurik edo ondasun materialik
jasotzen eginiko lanagatik. Hala ere, ikasten den guztia, gisa honetako
proiektu baten partaide izatea edota Argia Sarien bitartez izandako
aitorpena, hori dena ordainezina da.
Gizartean Internetek leku gero eta garrantzitsuago duenez,
beharrezkoa da euskararentzat sarean proiektu sendo eta oinarrizkoak
izatea. Horien artean dago Wikipedia, gizateria osoaren jakintza doan
eta aske banatzeko sortu zen proiektua. Horretan sinesten dugu:
internauta euskaldunek, dauden lekuan daudela, gizadiaren informazio
ahalik eta osatuena jasotzeko aukera izatea, beste hizkuntzetara jo
behar izan gabe.
Jakintza askean sinesten dugu, jakintza baita aske egiten gaituena, jakintza baita gizarteari emateko daukagun opari onena.
Euskarak Interneten leku garrantzitsua izan dezan ari gara lanean,
euskara garatu eta zabaltzeko beharrezkoa den ingurua baita sarea, eta
horren alde jarraituko dugu lanean. Euskara teknologia berrietan,
sarean, komunikazioaren munduan sustatzen duen baliabidea da Wikipedia;
denon artean, auzolanean, euskaldun guztiok euskaldun guztiontzako
sorturiko edukia biltzen duena.
Zuk ere egin dezakezu jakintza aske eta euskaldunaren alde, edonork
hartu baitezake parte proiektu honetan: ez da inolako gaitasun
berezirik behar, ekarpen guztiak ongietorriak bezain beharrezkoak dira.
Hurrengoan, agian zu, irakurle, edota zure auzokoa, lankidea,
senidea... izango zarete euskarazko jakintza askearen sortzaile eta
sustatzaile.
Gotzon Egia, Mikel Iturbe eta Arkaitz Zubiagak idatzitako artikulua
Nork: imamon.2008/04/07 12:06:39.306 GMT+2
Etiketak:
wikipedia
internet
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/03 22:08:54.435 GMT+2
Fon Wi-Fi komunitatean sartuko naiz hemendik gutxira. Irratia.com irrati digitalak
10 fonera doan banatuko zituztela esan zuten blogean. Zerrendan jartzeko eskatu nien eta eguaztenean egin zuten zozketan sarituetako bat izan naiz.
Eskerrik asko
Xabi Del Rey eta
Irratia.com egiten duzuenontzat.
Nork: imamon.2008/04/03 22:08:54.435 GMT+2
Etiketak:
router
fon
wi-fi
fonero
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/02/20 11:35:05.505 GMT+1

Gaur, 2008ko otsailaren 20a, bost urte betetzen dira
Espainiako Auzitegi Nazionaleko
Juan del Olmo epaileak
Euskaldunon Egunkaria itxi zuela.
Egunkaria libre!
Nork: imamon.2008/02/20 11:35:05.505 GMT+1
Etiketak:
euskaldunon
egunkarialibre
egunkaria
libre
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/02/14 00:24:40.773 GMT+1
Gaur San Balentin eguna da, baina Euskal Herrian ez dago maitasunerako aukerarik.
no time for love
Nork: imamon.2008/02/14 00:24:40.773 GMT+1
Etiketak:
notimeforlove
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/01/29 10:53:14 GMT+1
Euskal ikasleen arteko blog lehiaketara martxan jarri dute. Lehiaketaren web gunean "gazteen artean teknologia berrien erabilera euskaraz sustatzea" eta "euskal gazteek web 2.0 aroan erabilerara ohitu daitezen" dela diote. Guzti hau era arduratsuan eta euskaraz izatea da antolatzaileen
helburua.
Eusko Jaurlaritza eta
Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du.
Alianzo enpresak sortutako lehiaketa da
Ikasi.eu.
Nola parte hartu
Parte hartu nahi duen ikastetxeak
ikasi.eu web gunean izena eman behar du eta arduradun bat izendatu beharko du. Antolakuntzak blog plataforma bat emango dio sarrerak egiteko.
Izen ematea
Izen emateko epea zabalik dago. Baina kontuan hartu lehiaketan epaituko diren edukiak urtarrilaren 14a eta martxoaren 18a bitartean egindakoak izango direla.
Epaimahaia
Hezkuntza, pedagogia eta publizitatean lanean diharduten pertsonak osatuko dute ikasi.eu lehiaketako epaimahaia.
Sariak
- Ikastetxe irabazlearentzat, proiekziorako kanoia.
- Arduradunarentzat PDA agenda elektronikoa.
- Ikasleentzat Kutxaespaziorako bidaia irabaziko dute.
Nork: imamon.2008/01/29 10:53:14 GMT+1
Etiketak:
blog
lehiaketa
blogak
ikasleak
irakaskuntza
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2008/01/26 12:09:05.701 GMT+1

Atzo
eman ziren jakitera Sareko Argia saria 2008. Interneteko Sareko Argia
saria, Euskarazko Wikipediarentzat izan da. Wikipediaren izenean,
administratzaile
maila duten bi lagunek (
Unai Fernández de Betoño
eta
Mikel Iturbe) eta
burokrata maila
duen
Julen
Gomezek jaso dute saria.
Zorionak guztioi!
Nahiz
eta saria administratzaileek jaso, saria euskarazko wikipedia egiten
eta osatzen duten/dugun guztiendako da. Beherago epaimahaiaren azalpena
irakur dezakezue. Ea sari honek balio duen bultzada bat emateko
euskarazko wikipediari.
Epaimahiaren azalpena
Hau da epaimahiak saria emateko arrazoiak:
2008ko SAREKO ARGIA saria ematea erabaki dugunean proiektu
honen
zenbait birtute nabarmendu ditugu. Internet mailan munduan sortu den
ekintzarik garrantzitsuenetako batean parte hartuz, euskara eta Euskal
Herria sendotu ditu Interneten eta aldi berean munduan puntakoa den
jarduera batekiko sinergiak eragin ditu euskaraz.
Ehunka herritar ari dira parte hartzen proiektuan; seguru gehiago
ugarituko direla ondoko hilabeteetan. Horregatik, ez da harritzekoa
erabiltzaileen kopurua ere asko handitu izana.
Burutzen ari den lan txalogarriagatik 2008ko SAREKO ARGIA SARIA
Euskarazko Wikipedian ari direnentzako da.
Guztien izenean, hiru arduradun etorri zaizkigu saria jasotzera, Mikel
Iturbe, Julen Gomez eta Unai Fernandez de Boroño.
Gainerako sarituak
Hauek izan dira gainerako sarituak:
Prentsa idatzia: Imanol
Murua Uria
Publizitatea: “Euskarazko
komunikabideak? Behar duzuna
eta askoz gehiago” Eusko Jaurlaritzako
Kultura
Sailaren kanpainak.
Telebista: Mihiluze
(ETB1)
Irratia: Arratsaldekoa
(
Euskadi
Irratia)
Merezimenduzkoa: Emilio Lopez
Adan
Beltza
Iturria: Argia
Nork: Imamon.2008/01/26 12:09:05.701 GMT+1
Etiketak:
saria
argia
wikipedia
internet
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/01/24 22:12:52.863 GMT+1
Blogeko alboko zutabean aldaketatxo bat egin dut. "Imamon sarean" atala
gehitu diot. Menu moduko bat da sarean nondik nora ibiltzen naizen
jakin dezazuen. Kuxkuxeroak bazarete eman buelta bat gune hauetatik eta zertan nabilen jakingo duzue.
-
Bildu.net:
Laster-markak gorde, elkarbanatu eta etiketatzeko sistema bat da.
-
Euskaltube:
Bideoak igotzeko zerbitzua.
-
Flickr:
Argazkiak elkarbanatzeko webgune bat eta on-line komunitatea da.
- Irratia.com komunitatea: Lehenengo euskal irrati digitaleko komunitatea.
-
Myspace: Hau oraindkik ez dakit zertarako balion duen, baina hor nago.
-
Youtube:
Bideoak igotzeko zerbitzua.
-
Twitter:
Sare
sozial eta microblogging
zerbitzua da.
- Zabaldu:
Interneten aurkitutako albiste interesgarrienak zabaltzeko aukera
ematen duen sistema da.
Nork: imamon.2008/01/24 22:12:52.863 GMT+1
Etiketak:
menua
bildu
zabaldu
irratiacom
twitter
myspace
youtube
zutabea
euskaltube
aldaketa
klikbikoitza
flickr
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/12/25 13:00:09.705 GMT+1
Eguneraketa: Argazki kamera saldu dut.
Olentzerok argazki kamera berria ekarri dit eta orain harte erabili dudan Olympus E-330 argazki kamera salgai daukat. Argazkilaritzan hasiberria bazara eta diru gutxi gastatuta nahi baduzu hau da zure aukera. Nire flickr kontuan ikus dezakezuen argazki kamera honekin atera ditudan argazkiak. Interesatuta bazaude 500 euroren truke zurea da ekipo osoa. Harremanetarako kontaktu-orriako formularioa bete eta gaian e-330 jarri.
Ekipoa osatzen dute:
Nork: imamon.2007/12/25 13:00:09.705 GMT+1
Etiketak:
e-330
olympus
salgai
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/30 22:10:31.445 GMT+1
Nork: imamon.2007/11/30 22:10:31.445 GMT+1
Etiketak:
18
98
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak