Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/21 20:42:12.124 GMT+2

Etxeko zerbitzaria, bai ala ez?

Aspalditik nabil kontu honekin bueltaka. Etxean erabiltzen ez dudan Pentium II zahar bat dut? Mahai bat okupatuta daukat eta ez diot erabilpenik ematen. Zerbitzari bat ezartzea pentsatu dut, baina zerbitzari bat behar dut?  Zertarako?

Erabilera

Erabiltzekotan fitxategiak partekatzeko erabiliko nuen gehien bat. Argazki asko ateratzen ditut (koadrilakoak eta musika taldeei). Nazkatuta nago CDak grabatu eta EZGAEk dirua lapurtzeaz. Fitxategiak partekatzeko guneak begiratzen egon naiz, baina debalde direnak fitxategi bakoitzeko muga dute. Beste batzuetan izena eman behar da gunean fitxategia jeisteko...

Erabiltzen ez dudan ordenagailuari GNU/Linux banaketaren bat instalatu eta zerbitzari bat montatzea pentsatzen nago.

Arazoa: sistema eta sare informatiko kontuetan ez naiz abila, baina zerbait berria ikasteko balioko du sikiera.

Laguntza

Sistema eta sare informatikoetan abilak zaretenoi laguntza eske nator. Ez, ez dizuet eskatuko etxera etorri eta zerbitzaria instalatzeko, nik egin nahi dut eta.

Baina zalantza batzuk ditut:
  • zein arazo ikusten diozue etxean zerbitzari bat jartzeari? 
  • Erraz egin daiteke ezagutza handirik gabe?

Nork: imamon.2008/10/21 20:42:12.124 GMT+2
Etiketak: infromatika zerbitzaria sarea etxea | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/09/16 10:01:50.977 GMT+2

Burning taldearen kontzertua Aramaion

Burning

Pasa den egubakoitzean, irailak 12, Burning taldeak Aramaion kontzertua eskaini zuen. Herriko plaza goraino bete zuten madrildarrek. Kantu ezagunenak eskaini zituzten. Seguruenik ezagutuko dituzue Mueve tus caderas edo Que hace una chica como tu en un sitio como este bezalako abesti mitikoak.

Mueve tus caderas


/>

Que hace una chica como tu en un sitio como este


/>

Nork: Imamon.2008/09/16 10:01:50.977 GMT+2
Etiketak: aramaio argazkilaritza kontzertua burning | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/09/08 22:47:47.517 GMT+2

Nota bat utzi didate auto barruan

Nota

Pasa den astean autoa garajera eraman konponketa bat egiteko. Egubakoitzean eguzki-babeslea jeitxi eta sarrera ilustratzen duen nota aurkitu nuen. 25 Hits of Mondra Underground Sounds Vol. 1 bilduma nuen irrati-CDan sartuta eta antza langileren batek gustuko du.

Nork: Imamon.2008/09/08 22:47:47.517 GMT+2
Etiketak: musika autoa nota renault scenic | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

2008/09/05 16:15:46.602 GMT+2

Canon PowerShot G5, argazki kamera berria

Abuztu aurretik jaso nuen nuen ebay enkante gunean erositako argazki kamera, Canon PowerShot G5 bat.

Lehen nuen argazki kamera konpaktua, Canon PowerShot S200, ez zebilen oso ondo. Kolpe bat jaso eta uretara jausi zen, baina oraindik argazkiak ateratzeko moduan badago ere ez da oso fidagarria, gainera bateriaren iraupena oso mugatua da. Azkenengoz Kobetasoniken erabili nuen. Etxera bueltatu eta argazkiak deskargatu ondoren atera nituen guztietatik (ehundik goroa) bakarra salbatu zen. KISS taldearen argazki hau, beste guztiak desenfokatuta zeuden. Gertatutakoa ikusi nuenean konpakta berri bat behar nuela konturatu nintzen.

Bi gauza bakarrik eskatu nizkion kamera berriari:
  • Ahal zela kontrol manualak izatea.
  • Compact Flash txartela erabiltzea.
Interneten barrena argazki kamera modelo ezberdinen ezaugarriak begiratu ondoren Compact Flash txartela erabiltzen zuten kamera gutxi zeudela konturatu nintzen. Konpakta gehienak espazioagatik txartel txikiagoak erabiltzen zituzten.

Ebayn barrena Canon PowerShot G5a aurkitu nuen. Modeloa zaharra bada ere (2003 urtean kaleratu zen lehengoz) eskatzen niona zuen. Modelo berriagoek G7 eta G9a SDHC txartel mota erabiltzen dute. Gainera Canon 40D kamerak erabiltzen duen bateria mota berdina erabiltzen du. Hori izan zen G5 modeloa erosteko beste aitzakietako bat. Bilaketa bat egin eta enkantean 125 eurotan  argazki kamera, 3 bateria eta txartel bi eskuratu nituen.

Nork: Imamon.2008/09/05 16:15:46.602 GMT+2
Etiketak: argazkilaritza powershot kamera canon g5 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/07/15 10:57:21.034 GMT+2

Argazkilaritzak presentzia handiagoa izango du blogean

Goiena.net komunitatean bloga zabaldu nuenean Teknologia Berrien eta Interneteko gaiak jorratzen dituen blog pertsonala izatea erabaki nuen. 2005. urtea zen eta blog gutxi zeuden euskaraz, Teknologia eta Internet gaia jorratzen zituztenak gutxi batzuk ziren.

Klik Bikoitza bloga, pertsonalagoa egitea erabaki dut. Horretarako txikitatik izan dudan zaletasunak presentzia gehiago izango du blogean. Orain arte Flickr Badge izan dut alboko zutabean, erakusleiho moduan. Aurrerantzean argazki bat atera eta Flickr-en argitaratzen dudanean sarrera bat idatziko dut blogean.

Bloga ez da araziki bloga bihurtuko, baina testuaz aparte beste motatako edukiak ere sartu nahi ditut blogean.

Nork: imamon.2008/07/15 10:57:21.034 GMT+2
Etiketak: klikbikoitza argazkiak argazkilaritza bloga | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/06/19 23:31:43.628 GMT+2

Pixka bat es mucho (morro)

Asteon Sustatun hainbat albiste irakurri nituen. Lehendabizi (posteko bakarra) Firefox nabigatzailearen 3. bertsioa argitaratu zela. Bigarrena Jaurlaritzak Microsoften alde egin duela. Ustez euskararen aldeko ekitaldi bat aurkeztuko dute ekainaren 25ean, Donostian. Klik egin euskarari izeneko kanpaina. Blogaren idazleak aspaldi egin zion klik euskarari, Klik Bikoitza alegia.
Hirugarrena BiscayTIK proiektua Microsoft enpresari esleitu diola Bizkaiko Foru Aldundiak.

Agian pixka bat baino gehiago egiten ari ginen euskararen alde, baina software librearen munduan, sarean eta elkarlanean. Software librearen ereduak euskarari aukera handiak ematen dizkio. Hona hemen, adibide modura, software zein Web 2.0 aplikazio batzuk zerrendatuta:



Software jabedunaren ereduak gurea bezalako hizkuntza bat bakarrik izango du kontuan dirua tartean dagoenean, bestela galdetzeko Joxe Rojasi Mac OS X euskaraz proiektuarekin zer gertatu zen.

Mundu guztian Firefox nabigatzailearen azken bertsioa deskargatzen zegoen bitartean, Arrasaten, Microsoftek Garaia Berrikuntza Gunean teknologia zentroa izateko hitzarmena sinatu zuten Mondragon Taldeak, Gipuzkoako Diputazioak, Garaia Berrikuntza Guneak eta Microsoftek.

Gogora datorkit Txopik Enpresa Digitalak antolatutako "Enpresa 2.0" izeneko jardunaldietan egin zuen Sare gizartearen erronkak aurkezpenean erabili zuen adibide bat: Katedrala eta bazarra. Eta bazarra da etorkizuna!

Agian pixka bat baino gehiago kostatu zaigu Microsoftekin egindako akordioa. Garaian izango duen teknologia zentroan zenbat gastatu dugun ez dute argitu, baina dagoeneko Microsoftekin pixka bat baino gehiago gastatu dugu. Bizkaian 45 milioi euroko inbertsioa, horietatik Microsoftek 17.4 milioi jasoko ditu. Badakizue, Pixka bat es mucho (dinero).

Honekin lotutakoak: Micro$oft Arrastera datorrela zenbait gogoeta

Nork: imamon.2008/06/19 23:31:43.628 GMT+2
Etiketak: euskara pixkabatesmucho arrasate pixkabatesmuchomorro kexa pixkabatesmuchodinero microsoft | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/03 20:01:47.514 GMT+2

Barcamp euskalduna. Ni banoa, eta zu?



Gaur, ekinak 7a (8an ere bai, behar bada, Sustatun irakurrita), lehenengo Barcamp euskalduna, Basquecamp egingo da Larrabetzuko, Hori Bai Gaztetxean. Ni bertan izango naiz Appleberri zer den azaltzen, baina batez ere besteek esaten dutena entzun eta zerbait ikasteko.

Zer da Barcamp bat?

Euskarazko wikipedian begiratzen badugu honako informazio hau aurkituko dugu:
BarCamp erabiltzaileek sortutako "deskonferentzia" (ekitaldi irekiak eta parte hartzaileak) nazioarteko sarea da. Kolektiboki antolatzen dira. Hitzaldi edo elkarrizketa sortatan antolatzen da eta edukiak parte-hartzaileek prestatzen dute.

Antolakuntzarako Barcamp.org gunean, Basquecamp wikia sortu dute  eta edozeinek parte har dezake bertan bere proposamenak egiteko.

Informazio gehiago: BasqueCamp

Nork: imamon.2008/06/03 20:01:47.514 GMT+2
Etiketak: basquecamp informatika barcamp larrabetzu internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/08 23:06:59.874 GMT+2

Internet eta erroldak

Pasa den astean Irratia.com irrati digitaleko 110. saioa Kazetaritza: teknologia, erabiltzaileak | OOXML standarra adi-adi entzuten egon nintzen. Fonera bat eskuratuko nuen jakiteko. Saio interesgarria izan zen, beti bezala, baina saioaren amaiera aldian OOXML formatuaren gaineko eztabaida izan zen eta tartean ISOak aipatu zituzten. Jabik bota zuen galdera: Guk Mendebaldeko Sahara jarri dugu. Zer jartzen duzue zuek horrelakorik eskatzen zaizuenean?  Ikerketa tonto bat egin beharko genuke...

Ikerketa txiki bat egiten egon naiz. Geurean oso hedatuta dauden bi komunitateetan egin dut ikertzen, Fotolog eta Myspace guneetan.

Gertuko lagunak non erroldatuta dauden begira egon naiz. Nire Myspace guneko 18 lagunak non dauden erroldatuta eta hauen lehenengo 10 kontaktuak non erroldatuta dauden begiratu dut. Fotologean ez dut izenik eman, baina RSS bidez jarraitzen ditudan 10 kontuetan begira egon naiz. Eta 10 lagun hauen lagunak non erroldatuta dauden ere begiratu dut.

Ondorioak

Gune askotan Euskal Herria ez denez aukeren artean agertzen erabiltzaile askok España aukeratzen dute eta herria jartzeko tokian erreibindikazioak egiteko erabiltzen dute.

Beste batzuk Españatik kanpo erroldatzen diren. Arrazoia zein den esatea zaila da. Bere burua ez dutelako español ikuste, beste herrialde batzuekiko atxikimendua adierazteko edo pribatutasuna gorde nahian bere herriko jendeak ez aurkitzeko beste herrialde batean erroldatzen denik ere badago.
Eta azkenik, barre eragiten dituzten gune geografikoak aukeratzen dituzte. Herrialdea edo herria bera bakarrik ez du barregurarik eragiten kasu gehienetan, baian aurretik zerbait gehitzen badiozu artikuluaren bukaeran agertzen direnen modukoak aurkituko dituzu.

Erreibindikatiboak

  1. BASQUE COUNTRY is not, España (13 erabiltzailek aukeratu dute)
  2. Arrasate-Mondra is not, España  (4 erabiltzailek aukeratu dute)
  3. Euskal Herria ez da, España (3 erabiltzailek aukeratu dute)

Neutralak

Fotolog.com guneak bi aukera berezi eskaintzen ditu. Neutral Zone eta Europa Island asmatu dute. Euskaldun askok erabiltzen duten aukera da.
  1. ARRASATE!, Neutral Zone (4 erabiltzailek aukeratu dute)
  2. ARRASATE, EUSKAL HERRIA Europa Island (4 erabiltzailek aukeratu dute)

Beste herrialde batzuekiko atxikimendua

  1. ARRASATE EZ DA ESPAÑA, Irlanda
  2. Guantánamo, Cuba
  3. Sahara

Bereziak

  • EUSKAL HERRIA / BASQUE COUNTRY near, España
  • Euskal Herria Antigua y Barbuda
  • ¡AVE MARIA PURISIMA!, Estado de la Ciudad del Vaticano (Santa Sede)
  • Euskadi is not Spain, Cigarrola is not Arrasate, Islas Marshall
  • Que te, Kayes, Mali II
  • Edonon, Wallis and Futuna
  • Eirelogan, Saint Peter Basseterre, Saint Kitts and Nevis
  • se dice ortigas, no, Artigas, Uruguay
  • Sin city, Neutral Zone
  • Ke viene el, Cocos (Keeling) Islands
  • Sandwich de queso y…, York, United Kingdom
  • fine land, fine beer, Kilkenny, Ireland
  • mordor, Pais Vasco, Spain
  • eztakit nun dauen, Guam
Oharra: Hemen plazaratutako datuak ez dute balio zientifikorik. Estatistikoki ez dira zuzenak. Lagina ez da errepresentatiboa. Kontuan izan!

Nork: imamon.2008/04/08 23:06:59.874 GMT+2
Etiketak: berri-zakua myspace fotolog errolda internet | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2008/04/07 12:06:39.306 GMT+2

Euskarazko Wikipediak 25.000 artikulu

Euskarazko Wikipediak, sarean den euskal entziklopedia aske handienak, 25.000 artikuluen muga gainditu du. Wikipedia entziklopedia eleanitza da, eduki askeduna eta dohainekoa, edonork eraiki eta ekarpenak egiteko aukera ematen duena.

Entziklopedia tradizionaletan ez bezala, Wikipediak bere komunitatearen ahaleginean uzten du artikuluak sortzea, gainbegiratzea edota zuzentzea. Komunitate horren partaideei wikilari edota lankide deritze. Ez dago artikuluak berrikusten dituen lantalde profesionalik, wikilarien eskuetan geratzen da dena. Ez dago agintzen duen inor, erabakiak wikilari guztien arteko bozketa bidez ematen baitira, ahal den adostasun handiena bilatuta betiere.

Proiektu asko sortu izan dira historian zehar Euskal Herrian auzolanaren bidez. Ez dugu inolako dirurik edo ondasun materialik jasotzen eginiko lanagatik. Hala ere, ikasten den guztia, gisa honetako proiektu baten partaide izatea edota Argia Sarien bitartez izandako aitorpena, hori dena ordainezina da.

Gizartean Internetek leku gero eta garrantzitsuago duenez, beharrezkoa da euskararentzat sarean proiektu sendo eta oinarrizkoak izatea. Horien artean dago Wikipedia, gizateria osoaren jakintza doan eta aske banatzeko sortu zen proiektua. Horretan sinesten dugu: internauta euskaldunek, dauden lekuan daudela, gizadiaren informazio ahalik eta osatuena jasotzeko aukera izatea, beste hizkuntzetara jo behar izan gabe.

Jakintza askean sinesten dugu, jakintza baita aske egiten gaituena, jakintza baita gizarteari emateko daukagun opari onena.

Euskarak Interneten leku garrantzitsua izan dezan ari gara lanean, euskara garatu eta zabaltzeko beharrezkoa den ingurua baita sarea, eta horren alde jarraituko dugu lanean. Euskara teknologia berrietan, sarean, komunikazioaren munduan sustatzen duen baliabidea da Wikipedia; denon artean, auzolanean, euskaldun guztiok euskaldun guztiontzako sorturiko edukia biltzen duena.

Zuk ere egin dezakezu jakintza aske eta euskaldunaren alde, edonork hartu baitezake parte proiektu honetan: ez da inolako gaitasun berezirik behar, ekarpen guztiak ongietorriak bezain beharrezkoak dira. Hurrengoan, agian zu, irakurle, edota zure auzokoa, lankidea, senidea... izango zarete euskarazko jakintza askearen sortzaile eta sustatzaile.

Gotzon Egia, Mikel Iturbe eta Arkaitz Zubiagak idatzitako artikulua

Nork: imamon.2008/04/07 12:06:39.306 GMT+2
Etiketak: wikipedia internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/03 22:08:54.435 GMT+2

FONero bihurtu naiz

Fon Wi-Fi komunitatean sartuko naiz hemendik gutxira. Irratia.com irrati digitalak 10 fonera doan banatuko zituztela esan zuten blogean. Zerrendan jartzeko eskatu nien eta eguaztenean egin zuten zozketan sarituetako bat izan naiz.

Eskerrik asko Xabi Del Rey eta Irratia.com egiten duzuenontzat.

Nork: imamon.2008/04/03 22:08:54.435 GMT+2
Etiketak: router fon wi-fi fonero | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak