Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/02/19 13:22:38.193 GMT+1

Zurrumurrua: Apple iPhone irudiak

Appleren iPhone mugikorra izan daitekeenaren irudia

Appleren iPhone mugikorra izan daitekeenaren irudia

Irailean Applek iTunes -era konektatzeko Motorola ROKR telefono mugikorra aurkeztu zuenean ez zitzaidan batere gustatu. Gehiago espero nuen edo agian Applen diseinuarekin bat egingo zuen mugikorra espero nuen.

Gaur iPhone modelo kontzeptuala izan daitekeenaren irudiak ikusi berri ditut Techeblog -en. Diseinu atsegina du eta polita iruditzen bazait ere ez nuke erosiko. Tapadun edo zabaltzen diren mugikorrak ez ditut atsegin. Duela urte batzuk tapadun mugikor bat izan nuen eta tapak ez zuen denbora luzea iraun.

Iturria: Techeblog - Apple iPhone Concept

Nork: imamon.2006/02/19 13:22:38.193 GMT+1
Etiketak: itunes motorola apple geek zurrumurrua iphone diseinua rokr | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak