Gaur urte bat bede du Klik Bikoitza blogak. Balantzea egiteko eguna da eta esan beharra daukat oso pozik nagoela. Urte honetan gauza asko izan ditut hizpide idatzi ditut blogean. Onak (1, 2 eta 3) eta txarrak (1, 2 eta 3). Batzuetan blogean idaztea kostatzen bazait ere gustura egiten dut. Gainera, blogak lagun berriak ezagutzeko (Mutilmediako koadrila, Sergio, Teketen, Bertol etab.) aukera eman dit. Egin beharrekoak
Oraindik badut para bat gauza idazteke. Erdi ahaztuta nuen, Kontrakoak erakartzen du sarreraren II. Atala idatzi behar dut. Azalduko dut Appleren iPod kanpainaren efektua nola lortzen den. Creative Commons lizentziapean dagoen irudi egoki baten bila ibili nintzen, baina ez dut aurkitu. Dagoeneko gehiegi luzatu denez, nik aterako dut argazkia. Beste sarrera bat (hau pixka bat teknikoago) ere idazteke daukat, Airport Extreme GNU/Linuxpean nola dablien azaldu behar dut.
Beste sarrera baten, buruan hainbat gauza nituela esan nuen. Bloga sortu nuenetik buruan nuen gaza bat izan da. Urte bat pasata uste dut badela ordua blogari aurpegia garbitu eta beste itxura bat emateko. Gaur arte gorde dudan sekretuetariko bat (sekretu bat gorde dut, dena ezin da kontatu) azalduko dizuet. Denbora gutxi barru (dena ondo badoa aste bat) blogari CSSa aldatuko diot. Jakin-mina dutenentzat irudi bat igo dut nire Flicker-eko galeriara. Hemen duzue Klik Bikoiza blogeko CSS berriaren beta bertsioa.
Berrikuntzak
Bukatzeko eskerrak eman nahi dizkiet bloga jarraitzen duzuenoi (blogean idazten dituzuen erantzunengatik), Goiena.net atariko Telematikakoei (ni jasateagatik) eta Code & Syntax -ekoei (SPAM trackback-ak ezabatzeagaitik).
Eskerrak



Erantzunak
CSS berria primeran! Izaera berdina galdu gabe gorputz gehiago du orriak. Ni ere antzeko zerbait ari naiz prestatzen...
Nork: Julen.2006/03/11 11:17:24.591 GMT+1
http://murgilduta.net
Zorionak lehen urte honengatik! Eta animo datozen urteetan gauza interesgarriak publikatzen jarraitzeko
Nork: Jon.2006/03/11 13:21:58.731 GMT+1
http://www.mutilmedia.com
ZORIONAK!
Askotan irakurtzen dut zure bloga eta egunean jartzen naiz informatika kontuekin. Jarraitu gu informatzen!
Nork: Nahikari .2006/03/11 16:56:43.668 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/begietatik
Zorionak urtebete honegatik!! Beste hainbat etor daitezela eta bitartean jarraituko dut zure bloga irakurtzen.
Nork: Ricardo.2006/03/11 17:06:01.381 GMT+1
http://www.blogari.net/filoblogia
Zorionak urtebete honengatik!! Horrela jarrai ezazu!!!
Nork: Aitor.2006/03/11 21:43:23.043 GMT+1
http://www.mutilmedia.com
Zorionak!!!
Jarraitu horrela hemendik aurrera ere! CSS berriak oso itxura ona du: txukuna eta praktikoa.
Nork: 3ARRANO.2006/03/11 23:09:30.975 GMT+1
http://www.3arrano.com
Zorionak++ eta jarraitu horrela, Klik Bikoitza beti izango da erreferentzia bat bai teknologi nahiz euskal blogosferan.
Nork: newton.2006/03/12 19:12:04.011 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/29A
Aupa zu eta Zorionak!!
Nork: Eneko.2006/03/12 23:25:46.070 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/prospektiba/eu
ZORIONAK!!!! Nork esango luke iada urtebete pasa dela. Poliki-poliki aurrera goaz eta geroz eta blogari gehiago daude. Zorionak denoi! CSS-a oso oso polita geratzen ari zaizu. Ea noiz jartzen duzun.
Nork: maider.2006/03/13 12:06:26.399 GMT+1
Eskerrik asko zuen erantzunengatik eta CSS berria gustatzen zaizuelako. Buruhauste handiak ematen hari zait CSS honek. Ea lehen bait lehen arazoak konpondu eta berria jartzen dudan.
Nork: imamon.2006/03/13 13:36:54.042 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/klikbikoitza