Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/12/27 14:16:45.216 GMT+1

Agur Internet Explorer 5 Mac-erako

Hiru urte nabigatzailea eguneratu gabe izan ondoren, Mac-en 5. bertsioan oraindik, Microsoft -ek 2003ko ekainean esan zuen bezala 2005eko abenduaren 31an kendu egingo du Internet Explorer nabigatzailearen Mac -erako euskarria. Eta zein da Microsoft-en gomendioa? Harritzekoa benetan Microsoft-ek bere webgunean dioena. Macintosh erabiltzaileei Apple etxearen Safari nabigatzailea erabiltzea gomendatzen diete. Zurrumurruak egon dira sarean. Microsoft-ek Opera Software enpresa, Opera nabigatzailearen garatzailea, erosi nahi zuela. Orduan zergatik Safari gomendatu? Mac erabiltzaileentzat ez dio kalte handirik egingo neurria, akaso despistaturen bat, gehienak Safari, Firefox edo Opera erabiltzen dute.

Internet Explorer Mac-erako adibidearekin gogoratzekoa: Software jabedunen enpresek ez dute jarraipen bermerik ematen. Fidakorragoak dira garatzaile gutxi batzuk emandako fondoekin sortzen duten softwarea enpresa sendoena baino.

Software jabedunen enpresek ez dute jarraipen bermerik ematen

Iturria: Forever Geek - Important Information for Internet Explorer for Mac Users

Nork: imamon.2005/12/27 14:16:45.216 GMT+1
Etiketak: firefox apple opera zurrumurruak mac safari internet microsoft | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (2)

Erantzunak

Zurrumurruak ugari izan ziren. Hasieran Googlek Opera erosiko zuela esaten zuten, eta ondoren Microsoft-ek erosiko zuela, baina bai bata eta bai bestea gezurra zirela argitu zuten ondoren. Operako zuzendariak esan zuen ez dutela inongo eskaintzarik jaso.

Nork: Arkaitz.2005/12/29 21:53:51.320 GMT+1
http://www.mutilmedia.com

Zurrumurruak alde batera utzita. Apple enpresak garatutako nabigatzailea bada, zergatik gomendatzen du Microsoftek Safari?

Nork: Imamon.2005/12/30 12:36:29.495 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/klikbikoitza

Errenferentziak:

...">Klik Bikoitza klikatu eta klikatu 2006/01/22 12:02:41.082 GMT+1 Agur Windows Media Player Mac-erako Abenduaren 31an esan zigun agur Internet Explorer 5 Mac-erako. Oraingoan Micro...

Erreferentzia: Agur Windows Media Player Mac-erako - Klik Bikoitza 2006/09/23 16:15:29.291 GMT

...n duten softwarea enpresa sendoena baino. Iturria: Klik Bikoitza - Agur Internet Explorer 5 Mac-erako This entry was posted on Tuesda...

Erreferentzia: Appleberri » Blog Archive » Agur Internet Explorer 5 Mac-erako 2007/08/27 12:13:50.521 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak