Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/04/11 23:40:20.486 GMT+2

Bilbotik New Yorkera Googleren arabera

Bilbon Santutxun bizi den lagun batek eman dit abixua.

Si es que los de Bilbao son como son y en Google lo saben.

Erdialdean bizi den Bilbotar batentzako dago pentsatua. 6.937 kilometro dira eta Googleren datuen arabera gutxi gorabehera 29 eguneko bidaia da. Frantzia osoa zeharkatu behar da eta ondoren "Ozeano Atlantikoaren zehar 5.572 km igeri egin". Frantziako bidesaridun errepide guztiak markatuta daude, baina Ozeano Atlantikoan egon daitezkeen marrazoen arrastorik ez!

Bilbotik New Yorkera Googleren arabera

How to: Nola joan Bilbotik New Yorkera

  1. Zabaldu zure gustuko nabigatzailea eta http://maps.google.es helbidera joan.
  2. "Norabideak" lotura sakatu (bilaketa barraren azpian kokatuta dago)
  3. Abiapuntuko helbidea = Bilbao;     Helmugako helbidea  = New York 
  4. "Nola joan" botoia sakatu.
  5. Irakurri 25. pausoa.
Goian jarri ditudan pausoak jarraitu ezkero mapa eta ibilbidea ikus dezakezue. Nagiak bazarete hurrengo loturan klikatu: Bilbotik New Yorkera Googleren arabera.

Nork: imamon.2007/04/11 23:40:20.486 GMT+2
Etiketak: bitxikeriak bilbo google new-york internet | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bai, egia esan justu oraintxe bertan heldu zait niri ere emaila XD

Nork: mikel.2007/04/12 09:08:36.111 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/zubia

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak