Barre ederrak egin nituen atzo Tenpluan Mikel Martinez eta Patxo Telleriaren (alias Ez dok hiru Biko Teatroa) azken antzezlanagaz, Larru Haizetara.
Sexuaren inguruko komedia da, "Euskara sencilloaren manifestoa"ren estilokoa, hau da, berba-jokoez jositakoa, arina eta oso dibertigarria. Neuk hain gustukoak ditudan berba-joko horiekiko lana, alegia. Antzezlanean, holako batean, "Arazo" berbagaz errima daben berbak botatzen hasi ziran: "Gatillazo", "embarazo",... Arazo-"embarazo"! Bertsolari finak Mikel eta Patxo, Ai ama!
Eta "Ai ama!" (Alberdania, 1999) da, izan be, amaitu berri dodan Arantza Iturberen liburuaren izena eta, esan daigun, sentsibilizauta nago gaiagaz. Maiatzean umea ekarriko dogu mundura (Maiderrek ekarriko dau, zehazki esanda), eta jada interjekzino hori bururatzen jat nonoz, baita atzoko ikuskizunean be.
Haurdunaldia ez da inolako gaixotasunik, baina doministikuen artean sartu dot mezu hau. Jauna gurekin!
Idatzi artikulu bat