MarĂa Sant Gil (i Polles) bazterrak nahasten dabil Batasuna-k datorren asteburuko batzarra iragarteko kartelean The Organization-en ikurra paratu ei daualako, beste batzuen artean.
Egunkarira jo dot eta berton leidu dot baietz, suge kiribildua agertzen dala kartelean, baina ezetz, ez dala ETA-ren ikurra baizik eta OME-rena, Osasunerako Munduko Erakundearena alegia. Aldarria, hots, ETA-ren aldekoa baino osasunaren aldekoa dala. Eta poztu egin naz, batik bat osasungintzan nabilelako, eta Doministikuen atal honetan sartu dot albistea.
Hala eta guztiz be, hiru gauza garrantzitsu ei dago bizitza honetan, eta Batasuna-k lelengoaren alde egin dau soilik. Ulertzen dot bigarren gauza garrantzizkoaren aldeko aldarria egin ez izana, diruaren aldekoa hain zuzen be. Horretako Euroa edo Dolarraren ikurra ipini behar izango eban kartelean, eta hori ez zan izango gauza polita. Baina bizitza honen hirugarren gauza garrantzitsuaren aldeko ikur ederra ondo egongo zan, bada, afixan: bihotz gorria. Amodioaren sinboloa.
San Balendin eguna datorren hilean izango dala kontuan izanda...
Erantzunak
Ez da beharrezkoa, osasunazaleak bihotz gorrikoak direla badakigu eta... Beraz... Batasuna ere osasunazalea al da? (edo zein da ikur horren zergatia?)
Nork: Parrokianoa.2006/01/14 22:57:23.248 GMT+1
http://www.osasuna.es/web_eusk/club/sadar.asp
"Serio demonio"koen arabera (JK Lakasta, Zaldieroa, Txikiteroa eta Rikardo tabernaria), horixe izango da Batasunaren hurrengo manifaren leloa.
Nork: patxi lurra.2006/01/15 14:49:26.879 GMT+1
www.goiena.net/blogak/patxi