Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/04/03 22:00:00 GMT+1

Lan berria

Bihar lan berrian hasiko naiz Kutxan. Hogei urte eman ditut jendaurrean, eta bihartik aurrera arituko naiz zerbitzu zentraletan. Erabat zehazteke dago nire eginkizuna eta nahiago dut ez ezer aurreratzea.

Hau idaztearen motiboa beste bat da. Familiari jakinarazi nion lan aldaketa duela egun batzuk, eta erantzunen artean deigarri egin zitzaidan Maite ilobarena: 52 urte eta lan berria, a ze bitalidadea!

Horrekin gelditzen naiz: 52 urte eta urdailean tximeletak, bihar lan berrian hasten naizelako. Ez da zahartzeko modu txarra!

Nork: mikel.2006/04/03 22:00:00 GMT+1
Etiketak: pedolibrekoak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Urrunera sumatzen zaizkizun bizi-poza eta jakin-mina zure ilobak dioen bitalitatearekin uztartuz gero, ez daukazu ezelango ardurarik, Mikel.Zorte on eginkizun berrietan!

Nork: Ima.2006/04/04 09:03:25.344 GMT+2

Eskertzen dizut konfiantza, Ima. Lehen eguna luze joan da, baina nire usterik onenak konfirmatu dira. Orain tertulia daukat, kontatuko dizuet.

Nork: mikel.2006/04/04 19:08:36 GMT+2

Errenferentziak:

...iz arduraduna. Horrela burutuko da aurtengo aste santuan hasi zen aldaketa, nire ibilbide profesionalean.AurrekoaUdaberrian aipatu nuen Donostiara aldatu nindutela, batez ere euskara arloan izoztuta zeuden hainbat gai mugitz...

Erreferentzia: Urte berri, ardura handi - Piperrautsa 2006/12/29 09:32:04.509 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak