Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/05/04 07:43:51.599 GMT+2

Akzionekoa

Goienkaria, 2007.05.04

Bada urte t’erdi osaba Xanti ehortzi genuela. ANVko gudari izan zen gerran, Akzionekoa esaten zuen berak. Gorriak ziren Intxaustitarrak, eta gorriak ikustea tokatu zitzaien, gerra ondorenetan.

Hil baitzen, ez da iritsi Xanti egunotako ANVren revivala ikustera. Gustura egingo zukeen barre, begiak zimurtuta, eman diguten ikuskizunarekin: Garzon galdezka ea ETAk sortu ote duen bera baino 30 urte zaharragoa den ANV; edo, urte luzez xume izan den alderdia, nola agertu den, derrepente, hautagaiz gainezka, fitxaje berri ospetsuak eginda.

Bihotz oneko ere bazen Xanti. Eta, barre egin ondoren, ontzat emango zukeen jokaldia, aurrerabidean ate guztiak ez ixte aldera. Garzonek eten ez duena, ez zukeen trabatuko osaba Xanti Akzionekoak.

Nork: mikel.2007/05/04 07:43:51.599 GMT+2
Etiketak: euskalerriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...utsa 2008/09/19 08:00:28.256 GMT+2 ANV, agur Asteon jarri dute legez kanpo alderdi zaharra. Hurbilekoa nuen umetan, osaba Xanti Acciónekoa baitzen. Alderdi modernoa zirudien jeltzaleen aldean, eta horregatik nuen gustuko. Tra...

Erreferentzia: ANV, agur - Piperrautsa 2008/09/20 06:16:13.882 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak