Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/09/15 11:01:46.284 GMT+2

Goienkaria eta Goiena.net-en gaineko txostenak

Goienak kudeatzen dituen Goienkaria eta Goiena.net hedabideen gaineko txostenak idatzi ditut. Bi komunikabide hauen gainean zer edo zer gehiago jakin nahi baduzu hemen har ditzakezu dokumentuak, pdf formatuan:

Nork: Goio A..2008/09/15 11:01:46.284 GMT+2
Etiketak: goiena net goienkaria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/11/28 22:51:44.020 GMT+1

"El País" izan behar zuena

Bukatu berri dira Bartzelonan ÑH04 Espainiako eta Portugaleko prentsa-diseinuaren gaineko jardunaldiak.

Oso jardunaldi gomendagarriak izaten dira. Lehiaketako irabazleei sariak emateaz gain (Goienkaria-k sari ugari irabazi izan du lehiaketa horretan) hitzaldiak, aurkezpenak eta mahainguru interesgarriak egoten dira kongresu horretan.

Irakurri dudanagatik El País egunkariaren "birdiseinua" izan omen da gai aipagarrienetariko bat.

El País
Argazki bitxi hau Maquetadores blogean sareratu dute. Bertan ikusten da nolakoa "izan behar zuen"  El País-en diseinu berria, hau da, nolako zen Palmer&Watson diseinugile talde eskoziarrak egindako proposamen grafikoa. Antzik ere ez gerora egin behar izan zutenarekin!

Jardunaldietan esandakoaz edo El País aferean interesatuta zaudenok informazio mordoa duzue Cuatro tipos blogean.

Nork: goioarana.2007/11/28 22:51:44.020 GMT+1
Etiketak: el-pais prentsa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/11/27 19:54:56.662 GMT+1

Iragarkiak hil du telebistako izarra

Itxuraz, gero eta gutxiago ikusten da telebista. Internetak eta enparauak sekulako kaltea egin omen diote orain arte telebistak zuen monopolioari.

Egongelaren ondoko geletako pantailetatik etorri omen zaio lehia handia telebistari baina, telebistak berak (edo, hobeto esanda arduradunek eta programatzaileek) izango du (dute) galera horretan erru zatiren bat, ala?

Programa txar asko eta publizitate larregi: nahaste inposiblea!

Ez da, segurutik, bakarra izango baina, publizitatea da, gaur egun, telebistak duen etsairik handi eta arriskutsuenetariko bat. Guztien artean, jakina, iragarki ugari dago ikusteko modukoak baina, hainbeste jarraian (eta hainbestetan) botata!

Saio interesgarria bada ere zaila egiten da publizitateak eta kateen auto-publizitateek etengabe egiten dituzten mozketa horiek eramatea, atera kontuak programa txarra izanda!

Bitxikeri bat. Gutxi es mucho euskararen aldeko kanpainako iragarkiak ez ditut behin ere telebistan ikusi. Iragarki horiek Interneten ikusi ditut, nik nahi izan dudalako eta nik nahi izan dudan unean.

Aitortu beharrean nago Ukan birusaren kontra hamaika eta bi bota eta gero, asko gustatu zaizkidala kanpaina horretarako egindako spot-ak. Antzera gertatu zaio aspaldiko lagun honi.

Horrelako zer edo zer behar du telebistak: "Iragarki gutxi es mucho". Publizitatea gozatzeko gogoa piztu. Bestela, bereak egin du.

Nork: Goio A.2007/11/27 19:54:56.662 GMT+1
Etiketak: telebista publizitatea ukan birusa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/11/19 22:32:19.677 GMT+1

Zure irribarrea ezaguna egiten zait...

Aurreko baten Gijónen paseatzen ari ginela irribarre handi bat bota zizkidaten erakusleiho batetik. Oso ezaguna egin zitzaidan keinu oker hura baina, aldi berean desberdin sumatu nuen, aldatuta moduan...

Naturgas Asturias

Gerora enteratu naiz Naturgas EAEan egoteaz gain Asturiasen, Katalunian, Gaztela Leonen, Murtzian, Madrilen eta Valentzian ere badagoela. Besteetan ez dakit zein itxura eta koloreekin azaleratzen den energia enpresa hau baina, txokatuta geratu nintzen: Asturiasen urdin barik gorri kolorekoa da Naturgas.

Akaso, marketing kanpaina zehatzen bat izango zen, ez dakit. Izan ere, ez da oso ohikoa marka berak kolore desberdinak hartzea zer eta tokien arabera.

Bitxia iruditu zitzaidan aukeraketa. Zergatik erabakiko ote zuten gurean urdin kolorea eta Asturiasen, ordea, gorria erabiltzea? Bestela ere gorriegiak bagarelako hemen edo, akaso, asturiarrak iraultzaileak izan ohi direlako eta beraiek merezi izan dutelako gorria? (Ikurriñaren eta Asturiasko banderaren koloreak, behintzat, ez dute aintzakotzat hartu banaketa erabakitzerakoan!).

Galdetzen hasita, nola deituko diote Asturiasen hemengo Naturgaseko "Telefono urdinari", "Telefono gorria"? eta "Zutik lurrean kondenatu zaren langile tristea..." entzungo ote dute erantzunaren zain dauden bitartean?

Behin koloreen egokitasuna zalantzan jarriz gero, kontu asko jarri daitezke zalantzan, adibidez, Nafarroan ikusi genuena ikusi eta gero merezi du PSNk kolore gorria? Ba, ez.

PSN-PSOE urdina

Nork: Goio A.2007/11/19 22:32:19.677 GMT+1
Etiketak: naturgas psn asturias | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/11/13 19:56:15.959 GMT+1

Oteizaren hutsunea

Oteiza Museoari buruzko aurreko mezua ikusterakoan gogoratu dut Oteizaren gainean Pello Zabalak Goiena Telebistan kontatutako anekdota ederra...

Arantzazu
Oteiza Arantzazuko elizaren aurrealdean omen zegoen jarri berri zeunden eskulturei begira frantziskotar bat arrimatu eta berbetan hasi omen zitzaionean. Horma handiari harriduraz begiratututa zera esan omen zion fraide gazteak:
- Las esculturas me gustan, pero, todo ese espacio vacio, no se...
Orioko artista sutan jarri omen zen eta guztiz haserretuta zera erantzun:
- ¿VACIO?. ¿COMO QUE VACIO?. !LLENO DE NADA!
Batzuk, botila erdi hutsik ala erdi beteta dagoen eztabaidatzen ari garen bitartean, beste batzuk, ala, hordago handira! Chapeau!

Nork: Goio A..2007/11/13 19:56:15.959 GMT+1
Etiketak: arantzazu oteiza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/11/05 23:30:12.440 GMT+1

Oteizaren museoan

Egun batzuk dela Altzutzara joan ginen Oteizaren museoan bisitaldia egitera. Ederra da museoa: ez handi, ez txiki, neurri-neurrikoa, arte-lan esanguratsu eta zoragarri ugari ditu ikusgai, dokumentazio ugari begi bistan, ikus-entzunezko interesgarriak (hunkigarria da ikustea Orioko artista guztiz apalduta esaten "La vida me sienta mal" bideo baten) eta, gainera, Oteizaren  etxea, biltegia eta tailerra zena ikusteko aukera dago.

Iruñatik bederatzi kilometrora dagoen herri koxkor horretan bezperan zerutik, plausta, jausi den moduko eraikinean daude kokatuta Oteizaren obrak (Arrasaten dugun eraikin enblematikoekin zerikusirik ez duen horietako bat da, jaungoikoari esker!). Museoa, Javier Saenz de Oizak Oteizaren lagunak diseinatu zuen eta oso bat dator, estiloan, artistaren obrarekin.

 Oteizaren museoa

Esan bezala, guztiz gomendagarria da museoa, hala ere, txokantea iruditu zaizkit hiru kontu hauek:
  • Ez dago formatu handiko obra bat bera ere ez ikusgai. Ez dago eskultura handirik ez museo barruan ezta kanpoaldean! Oso-oso arraroa da hau, ala?
  • Ez dago ezer ere ez umeentzat prestatuta. Gaur egun, ia museo guztietan daude umeentzako propio antolatutako ikuskizun edo ibilbideren bat. (Nire proposamena: Oteizaren haserrealdiak 3D ikus-entzunezko beldurgarria).
  • Harrigarria Saenz de Oizak arkitektoak zementua tindatzeko erakusten duen afana. Barrualde osoan zementua lur kolorean tindatuta du (ondo geratzen da) kanpoko aldean, berriz, dena beltz (ez hain ondo)...

Nork: Goio A..2007/11/05 23:30:12.440 GMT+1
Etiketak: museoa oteiza | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

2007/10/24 22:06:08.215 GMT+2

Eraikin enblematikoak

Aurretik esango dut aspalditxo aluzinatuta naukatela arkitektoek eta antzeko gremiokoek.

Beraiek egin eta gu (kasu askotan) sufritzen dugun eraikuntza mordoetan behin eta berriro argi eta garbi utzi nahi izaten dute ez dagoela estetika-diseinu-armonia-gustu-arte... edo antzeko ikasgairik karreran edo, baldin badago, erraz gainditzeko maria horietako bat dela, bestela, nola ulertu egiten duten zenbait gauza?

Mikel Irizarrek idatzi zuen Goienkaria-ko zutabean eta izen bereko Piperrautsa blogean Arrasateko erdialdean eraiki duten "tramankuluaz". Aipatzen du herritarrek horrelakoen aurrean hartzen duten jarrera ironiko eta gupida gabea: diru mordoa balio izan duen eraikuntzari Gasolindegia izen jarri eta listo!

Gasolindegia
Nik dakidala, Gasolindegia ez da ia inoiz erabiltzen. Azoka plazan saltzen ibiltzen diren baserritarrak horra ez doazela esan dute. Ez behintzat pulmoniaren gastuak noren kontura joango diren argitu arte!

Ez da, ordea, Gasolindegia gurean egin den eraikuntza xelebre bakarra...  beno, egia esateko, gure azken eraikin enblematikoa, berez, ez da zehatz-mehatz eraikina, izan ere, eraikin enblematiko mordoaren elkargunea izango den gunearen ataria da: Garaia ikerkuntza gunearen ataria, hain zuzen. Hemen dago, eta labur esateko, XXI. mendeko eraikin mordoari sarrera emango dion XVIII. mendeko ataria da.

Bi zatitan dago banatua lana, batetik,  sarreraren ezkerraldean zulodun xafla herdoilgaitz luze bat dago (azken egunetan hizkiak gehiago nabarmentzeko-edo pintura beltzez margotu dituzte). Estruktura handiegia eta zakarregia da honelako punta-puntako gune modernoa izan nahi duen baterako baina, beno, hainbestean...

Garaia Ikerkuntza Gunea 1
Okerrena, hortik metro gutxira dago, eskuin aldean, autoentzako biribilgunea aprobetxatuz egin duten "instalazioa": beira zatiekin eta zuri eta beltz errekarri txikiekin gunearen logo erraldoi bat margotu dute tontor handi baten, eta gutxi balitz, harrien gainean Garaiaren letrak bota dituzte.
Hau ere zakarra eta handiegia da, eta gainera, gaizki errematatuta dago!

Garaia Ikerkuntza Gunea 3
Hurrengo 50 urteetan ikusi beharko ditugu egunero-egunero bi mamotreto hauek? Ez, mesedez!

Nork: Goio A..2007/10/24 22:06:08.215 GMT+2
Etiketak: gasolindegia arrasate eraikuntzak garaia | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/10/21 13:27:19.354 GMT+2

"El País"-en aldaketa txepela

Lehenengo begirada baten oso txepela eta dezepzionagarria iruditu zait El País-en egindako aldaketa.

El Pais berritua
Argitu, txukundu, dotoretu, arindu, berrantolatu... horiek guztiak egin dute (behin astekotan gutxienezkoa, ala?) baina, hortik aurrerakoetan oso ausardi gutxi erakutsi dute: aldaketarik gabeko aldaketa da. Beldurrez egindakoa, nortasun gabekoa eta irakurlea lasai uztea nahi duen horietakoa.

Diseinua txukuna da, jakina, baina, ez da berdina horrelako diseinuaz kaleratzea egunkari berri baten 1. zenbakia edo prentsa-diseinua, duda barik, nazioarteko erreferentea izan den egunkari handi bat. Baliabide eta aukera aldetik edozer egiteko (edo edozein kontratatzeko) ahalmena duen medioak ez du erakutsi, inondik inora, 30 urte dela hain ondo funtzionatu izan zion originaltasuna. Ez da, honezkero, El País izango hurrengo urteotan nonahi kopiatuko den egunkaria!

El Pais Semanal aldizkaria eta Domingo gehigarria, beste hainbeste: dezepzionagarriak, nobedade gabekoak (berrikuntza bakarra, akaso, askoz ez zutela azalaren eta kontrazalaren publizitatearen arteko desberdintasun nabarmenik aurkituko).

Eta beste guztiarekin bezala, mantxetan ditxosozko azentua jartzearen kontuarekin ere oso txepel ibili dira: behin horrelakoetan hasita Telefónica-ren estiloko irtenbide sortzaileago bat espero nuen!

Elpais.com-en, bestalde, ez dut aldaketa askorik sumatzen...

En fin, gainbegiratu azkar honetatik nota jarri behar izanez gero, hauxe: Txukuntasunean: 7; Ausardian: 0. Nota finala: ez nahiko.

Ah! Gaurko aleak erloju bat zekarren opari. Etxean uzten den horietako bat da: bost zentimo ordainduko ez nukeen letraz eta marrazkitxoz betetako antzinako Swatch zatar eta merke haien estilokoa. Orduen zenbakien ordez hizkiak ditu erlojuak: "E L P A I S F U T U R O". Beste txepelkeri ba!  Egunkari honetan, azkenaldian editorial kontuak dauden moduan egonda, gutxien gutxienekoa, Che-ren aurpegiarekin apaindutako erlojua oparitzea izango litzateke!

Swatch Revolucion1

Nork: Goio A..2007/10/21 13:27:19.354 GMT+2
Etiketak: prentsa | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2007/10/18 19:12:11.937 GMT+2

Umeak bezala

El Pais-El Mundo

Nola, zu, "El periódico global en español" izango zarela? Ba, ni, gehiago! Ni, "El líder mundial de la información en español" izango naiz, ala!
 (Quinta tinta-n ikusita).

Nork: Goio A..2007/10/18 19:12:11.937 GMT+2
Etiketak: prentsa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/10/15 16:01:22.044 GMT+2

"El País" hurrengo igandean aldatuko da

Azkenean, urriaren 21ean kaleratuko da El País egunkariaren diseinu berria. Gainera, elpais.com webgunea eta berritu egingo dutela aditzera eman dute igandean kaleratu duten aldaketei buruzko gehigarrian.

Argitaratu duten informazioen artean bereziki harritu nauen kontua izan da birdiseinua bi talde independentek egin dutela aldi berean lan eginda. Batetik, egunkariaren gorputza, Palmer & Watson prentsa diseinuan espezializatutako talde eskoziarrak egin du eta, bestetik, igandeetako Domingo gehigarria eta EL Pais Semanal astekaria Oscar Mariné diseinatzaile eta ilustratzaile madrildarraren ardurapean egon da.
El País Semanal
Aurreratu dituzten bitxikeria batzuk:
  • Dagoeneko ohikoak bilakatu diren lau multzo handitan banatuko dute informazioa: 1. Nazioartea, nazionala eta ekonomia; 2. Iritzia; 3. Gizartea, kultura eta kirola, eta 4.  Tokiko informazioa.
  • Igandeetako EPS, berriro ere, El País Semanal deituko da.
  • Times letra mota alde batera utziko dute eta, batez ere, Majerit (Madril, arabieraz) erabiliko dute hemendik aurrera. Neurrira egindako tipografia honen diseinugilea Mario Feliciano portugaldarra izan da.
  • Mantxetan, azentua jarriko diote El País hitzari (kontu honen gainean eztabaida ugari egon da erdal blogosferan).
  • Mantxetaren azpialdeko lelotxoan ere aldaketak daude. Lehengo lema, Diario independiente de la mañana baztertu eta El periódico global en español (!) izango da  El País, igandetik aurrera. (Egunkarietan agertzen diren leloei buruzko post kuriosoa, hemen).
  • "Global" kontzeptuarekin lotuta egin nahi dute elpais.com-en "goitik beherako" aldaketa: bideo gehiago, izenburuak postaz jasotzeko aukera, norberak diseinua pertsonalizatzeko bidea...
Ba, horixe, aldaketa mordoxkatxoa "globala" izan nahi duen egunkarian.

Antza denez, aldatuko ez den kontua izango da, ustez, periferian bizi garen askori ematen diguten tratua. Segurutik, gertutik gertura ezagutzen dugun kontuen gaineko informazioak -paperezkoan zein digitalean- irakurtzerakoan ernegatzen jarraitu beharko dugu.

Nork: Goio A..2007/10/15 16:01:22.044 GMT+2
Etiketak: prentsa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak