Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/10/15 16:01:22.044 GMT+2

"El País" hurrengo igandean aldatuko da

Azkenean, urriaren 21ean kaleratuko da El País egunkariaren diseinu berria. Gainera, elpais.com webgunea eta berritu egingo dutela aditzera eman dute igandean kaleratu duten aldaketei buruzko gehigarrian.

Argitaratu duten informazioen artean bereziki harritu nauen kontua izan da birdiseinua bi talde independentek egin dutela aldi berean lan eginda. Batetik, egunkariaren gorputza, Palmer & Watson prentsa diseinuan espezializatutako talde eskoziarrak egin du eta, bestetik, igandeetako Domingo gehigarria eta EL Pais Semanal astekaria Oscar Mariné diseinatzaile eta ilustratzaile madrildarraren ardurapean egon da.
El País Semanal
Aurreratu dituzten bitxikeria batzuk:
  • Dagoeneko ohikoak bilakatu diren lau multzo handitan banatuko dute informazioa: 1. Nazioartea, nazionala eta ekonomia; 2. Iritzia; 3. Gizartea, kultura eta kirola, eta 4.  Tokiko informazioa.
  • Igandeetako EPS, berriro ere, El País Semanal deituko da.
  • Times letra mota alde batera utziko dute eta, batez ere, Majerit (Madril, arabieraz) erabiliko dute hemendik aurrera. Neurrira egindako tipografia honen diseinugilea Mario Feliciano portugaldarra izan da.
  • Mantxetan, azentua jarriko diote El País hitzari (kontu honen gainean eztabaida ugari egon da erdal blogosferan).
  • Mantxetaren azpialdeko lelotxoan ere aldaketak daude. Lehengo lema, Diario independiente de la mañana baztertu eta El periódico global en español (!) izango da  El País, igandetik aurrera. (Egunkarietan agertzen diren leloei buruzko post kuriosoa, hemen).
  • "Global" kontzeptuarekin lotuta egin nahi dute elpais.com-en "goitik beherako" aldaketa: bideo gehiago, izenburuak postaz jasotzeko aukera, norberak diseinua pertsonalizatzeko bidea...
Ba, horixe, aldaketa mordoxkatxoa "globala" izan nahi duen egunkarian.

Antza denez, aldatuko ez den kontua izango da, ustez, periferian bizi garen askori ematen diguten tratua. Segurutik, gertutik gertura ezagutzen dugun kontuen gaineko informazioak -paperezkoan zein digitalean- irakurtzerakoan ernegatzen jarraitu beharko dugu.

Nork: Goio A..2007/10/15 16:01:22.044 GMT+2
Etiketak: prentsa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

"Antza denez, aldatuko ez den kontua izango da, ustez, periferian bizi garen askori ematen diguten tratua. Segurutik, gertutik gertura ezagutzen dugun kontuen gaineko informazioak -paperezkoan zein digitalean- irakurtzerakoan ernegatzen jarraitu beharko dugu".

Segurutik horrela izango da gehienetan, baina badago El Paisek berak aurreratu duenaren artean atentzioa deitu didan gauza bat:

"LAS PÁGINAS de información local -urbana o regional-, que ahora se sitúan después de la información de España, vuelven a agruparse en forma de cuadernos centrales del diario. El formato independiente permite hacer propuestas informativas y gráficas más claras y audaces, ganar visibilidad y latir más cerca de las preocupaciones y los problemas de los ciudadanos y ofrecerles mejores propuestas de entretenimiento, ocio y enriquecimiento cultural. Es el espacio de lo hiperlocal, donde se escucha el sonido de las calles y se realzan las particularidades y diferencias de las diversas partes del país, y que no choca, sino que complementa la visión global que ofrece el periódico".

Herri prentsarekin lehiatzeko asmotan ote dira orain? Ikusiko dugu zer nolako edukiak aukeratzen dituzten ze, euskaraz argitaratzen dituzten astelehenetako orriak gehitzeko aukera badao diseinu berriarekin irabazten aterako gara.


Nork: Desplazatua.2007/10/15 17:20:58.505 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/marijo

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak