Iruñatik bederatzi kilometrora dagoen herri koxkor horretan bezperan zerutik, plausta, jausi den moduko eraikinean daude kokatuta Oteizaren obrak (Arrasaten dugun eraikin enblematikoekin zerikusirik ez duen horietako bat da, jaungoikoari esker!). Museoa, Javier Saenz de Oizak Oteizaren lagunak diseinatu zuen eta oso bat dator, estiloan, artistaren obrarekin.
Esan bezala, guztiz gomendagarria da museoa, hala ere, txokantea iruditu zaizkit hiru kontu hauek:
- Ez dago formatu handiko obra bat bera ere ez ikusgai. Ez dago eskultura handirik ez museo barruan ezta kanpoaldean! Oso-oso arraroa da hau, ala?
- Ez dago ezer ere ez umeentzat prestatuta. Gaur egun, ia museo guztietan daude umeentzako propio antolatutako ikuskizun edo ibilbideren bat. (Nire proposamena: Oteizaren haserrealdiak 3D ikus-entzunezko beldurgarria).
- Harrigarria Saenz de Oizak arkitektoak zementua tindatzeko erakusten duen afana. Barrualde osoan zementua lur kolorean tindatuta du (ondo geratzen da) kanpoko aldean, berriz, dena beltz (ez hain ondo)...
Erantzunak
Nork: luistxo.2007/11/06 09:17:57.996 GMT+1
http://eibar.org/blogak/luistxo
Banuen aipatzen duzun txikitik handirako estrapolazio horren berri baina, egia esan, ikusgai dauden eskultura handi asko bere bedeinkapenarekin, eskultura utzi aurretik eta zahartzaroan sartu aurretik egindakoak zirela uste nuen...
Eskerrik asko informazioagatik.
Nork: Goio A..2007/11/06 13:36:41.043 GMT+1
Nork: zerutik jausia.2007/11/08 11:22:07.309 GMT+1
:-)
Nork: Goio A..2007/11/08 12:57:48.077 GMT+1
Nork: Joxe Aranzabal.2007/11/15 15:19:09.909 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/faroa/