2008/10/27 14:59:22.486 GMT+1
2008-2009
ikasturteari ongietorria emateko joan zen ostiralean, urriaren 24an, kurtso
hasierako afaria egin genuen. Afaria Larrinoko elkartean izan zen eta bertaratu
ginenok bapo afaltzeko aukera izan genuen. Guztira bederatzi pertsona egon
ginen eta, Txantxiri esker, asko disfrutatu genuen afariaz, giro lasai eta
ederrean. Kurtso amaierako afarian jende gehiago agertzea espero dugu, nahiz
eta sukaldariarentzako lan gehiago izan!
Hemen daukazue afarian izan ginenon argazkia.
Nork: zaharberri.2008/10/27 14:59:22.486 GMT+1
Etiketak:
asteburuetako
zaharberri
afaria
ekintzak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/10/20 10:24:10.437 GMT+2
Euskaltegiek ekin diote beraien martxari: aditzak, esaldiak, gramatika, perpausak, sinonimoak... Hilean behin, Zahar Berriri esker, ikasleek klaseetako errutinatik askatzeko aukera dute. Autengo lehen ekintza argazki proiekzio bat izan da, iaz bezala. Ikasleek beraiek erakutsi zituzten argazkiak eta baita hauei buruzko azalpenak eman ere. Holanda, Zaragozako Expoa, Extremadura, Huelva, Errusia... hobeto ezagutzeko aukera izan genuen bertaratutakoek. Argazki asko eta politak ikusi genituen.
Hona hemen diapo-emanaldian ateratako argazki batzuk:


Nork: zaharberri.2008/10/20 10:24:10.437 GMT+2
Etiketak:
zaharberri
euskaltegiko
ekintzak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/10/14 13:17:14.494 GMT+2
Ikasturtea hasi eta berarekin batera, martxan ditugu dagoeneko Zahar Berrik antolatzen dituen hileroko Euskaltegiko Ekintzak.
Iaz bezala, aurten ere, euskaltegietako ikasleen oporretako argazki bildumak eta hauen azalpenak ikusi eta entzunaz hasiko dugu ikasturtea.
Horretarako ez ahaztu aste honetan bertan, urriaren 16ean, ohikoa ohiturari jarraiki ostegunez, duzula hitz ordua! Iaz bezala, ekintza bera goiz zein arratsaldez errepikatuko da; goizeko ekintza 9:30etan eta arratsaldekoa berriz 6etan izango direlarik. Biak ere, AED-ren txokoan.
Bertan ikusiko dugu elkar!!

Nork: zaharberri.2008/10/14 13:17:14.494 GMT+2
Etiketak:
mintzapraktika
zahar
berri
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/09/30 12:31:58.419 GMT+2
Urriaren 24ean, ostiralez, Zahar Berrik ikasturteari hasiera eman asmoz, afaria antolatu du. Beraz, badakizu! Gurekin batera lagun artean gustura izan eta osteratxoa egin nahi baduzu, utzi lotsa eta zatoz gurera!! ANIMATU!!
Afarirako ordua eta lekua aurrerago zehaztuko ditugu.

Nork: zaharberri.2008/09/30 12:31:58.419 GMT+2
Etiketak:
ikasturte
afaria
hasierako
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/09/30 12:13:09.762 GMT+2
Nork: zaharberri.2008/09/30 12:13:09.762 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/09/25 11:33:03.453 GMT+2

Beste behin, udako oporrak pasatuta, ikasturteari hasiera eman nahian aspaldian albo batera utzitako blog hau astindu eta haize freskoz gatozkizue!
Iaz aritu ziren Berba lagun talde gehienek aurten ere gure artean jarraituko dutela jakiteak, benetan pozten gaitu eta, horregatik, guztiei gure ZORION eta ESKERRIK beroenak. Izan ere, euren partehartzerik gabe gure egitasmoak ez luke aurrera egiterik izango!!
Bestetik, zalantzan zaudeten guztiok animatu nahi zaituztegu!! Eta euskal giro ederrean, lagun arte berrian ongi pasatuz, ekintza ezberdinetan parte hartzeko aukera ezin hobea baituzu gure artean!!
Beraz badakizue! Zeren zain zaudete? ANIMATU eta dei iezaguzu!!
Nork: zaharberri.2008/09/25 11:33:03.453 GMT+2
Etiketak:
ikasturte
mintzapraktika
hasiera
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/07/07 17:27:26.090 GMT+2
Uztaila hasi eta ikasturtea bukatu. Hainbatek bezala Zahar Berriko Berba lagunek ere, uda garaia eta abuztuko oporren aitzakian egunerokotasuna alde batera utziaz, iraila - urria etorri bitartean eten aldia izango dute. Gehientsuenak “opor luzeak” hartu eta kanpora jo alde, edo beste batzuk, deskantsatzeko aprobetxatuz, taldeek ere deskantsua hartu eta bueltan indarberriturik berriz ekingo diote.
Urtean zehar izandako ekintza, lehiaketa, irteera eta ikastaroak atzean utzi ondoren, uztailean oraindik ere, elkartzeko azken parada izan dute. Neguan horren preziatua den kafe beroa alde batera utzi eta freskagarri zein pasten inguruan batu dira. Urteko gora-beheren gainean jardun, udarako planen nondik norakoak eta hurrengo ikasturterako proposamenak egiteko aukera. Baita partaide guztiei euren borondate on zein gogoa eskertu eta saritxoak banatzeko parada ezin hobea ere!
Nork: zaharberri.2008/07/07 17:27:26.090 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/13 18:16:53.207 GMT+2
Astean izan genuen ipuin kontalaria, ezin hobea!!
Euskal ipuin, kondaira eta mitologia mundura modu liluragarrian barneratu gintuen guztiok ere Dorok. Ez zen, barre eta algararik falta izan eta gerturatu ginenon partehartzea polita izan zen. Ez dakit, sorginkeria edo lamien lakioa, zer izan ote zen, baina Dorori adi-adi, goiz zein arratsalde magikoa pasa arazi zigun.
Mila esker Doro!
Bertan ikusitako ipuinaren bideoa ikus-entzuteko:
Nork: zaharberri.2008/06/13 18:16:53.207 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/10 15:03:57.875 GMT+2
Bihar, ekainak 11, Udal Euskaltegian Doro ipuin kontalaria izango dugu. Lehenengo saioa goizeko 09:15ean izango da eta arratsaldekoa, berriz, 18:00etan.
AEK-ko ikasleak eta baita Leintz Udal Euskaltegikoak ere gonbidatuta daude, eta dagoeneko badakigu AEK-koak etorriko direla. Beste norbaitek etorri nahi badu, aurrera. Egon seguru saio atsegina izango dela.

Nork: zaharberri.2008/06/10 15:03:57.875 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/10 09:38:40.783 GMT+2
Horra jarraian mintzaegunean izango dugun egitarauaren planoa:

Nork: zaharberri.2008/06/10 09:38:40.783 GMT+2
Etiketak:
mintzaeguna
2008
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak