Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/07/13 13:06:37.785 GMT+2

Camino a Guantánamo

Zuzendariak: Michael Winterbottom, Mat Whitecross.

Aktoreak: Ruhel Ahmed, Asif Iqbal, Shafiq Rasul.

Puntuazioa: ***

Camino a Guantámorekin Micahel Winterbottom eta Mat Whitecrossek fikzioaren bidez errealitatea islatu nahi dute. Zinema erabiltzen dute gertatutako istorio bat ezagutarazteko, eta irudiek duten indarrarekin, honek behar duen sinesgarritasuna eta indarra lortzen du. Zuzendariek filmari dokumentalen itxura eman diote: kamerak filmatzeko momentuan mugimendua du, muntaia egiteko modua, apaindura gutxiko irudiak erabiltzen dituzte. Osagai horiekin, irudiei zuzenean hartutako irudien itxura eman nahi zaie. Aktoreen bitartez, pertsonaiak jasandako odisea birsortzen dute eta, irudiei lotura emateko, istorioaren benetako protagonisten testigantzak erabiltzen dituzte. Camino a Guantánamo oso film ausarta da, fikzioa eta errealitatea, artxiboko eta fikziozko irudiak elkartzen ditu, momentu egokian, denbora pasatzen utzi gabe eta gaia oraindik pil-pilean dagoenean, munduko potentzia handien portaera lotsagarria salatzeko. Zuzendariek ez dute sentimentaltasunean erori nahi, pertsonaiak pertsona arruntak dira, euren bitartez edozeini gerta dakiokeen istorio bat kontatu nahi dute. Ingalaterratik Pakistanera doazen mutil gazte batzuen bidaiaren bitartez, gaur egungo egoeraren orokortasuna, lurralde desberdinetako (Pakistan, Afganistan) giroa eta Guantanamon jasandako tratu lotsagarriak erakusten dituzte. Irudiek duten itxura errealistan datza filmaren indar nagusia.

Nork: azabala.2006/07/13 13:06:37.785 GMT+2
Etiketak: kritikak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak