2008/10/25 19:31:00.683 GMT+2
Bizirik gaudela! Aspaldian idatzi ez badut ere ez da bizikleta albo batera lagata daukagulako, ez horixe. Eguraldiak lagundu egiten digunez, igandero hara eta hona pedalei eraginez jarduten dugu. Eta bide berriak ezagutzeko aukerak ere izan ditugu. Oraingo honetan Lasturrerako bidea azalduko dut, baina ez Itziarko gainetik, ez. Bide hau Deba eta Elgoibar arteko sasiola auzoan hartu behar da eta handik Lasturrera doa:
Ibilbidea ez da lau-laua, sasiolako horretan badago aldapatxo politta, baina tira gure edaderako ezer gaindi ezinik ez... Profila irudi honetan ikus daiteke:
Aspalditik nekien Lasturretik Deba eta Elgoibar artera zihoan bidea bazela, gainera Lasturdik aurrera doan errekak irteerarik ere ez zeukala entzuna neukan, eta urak lur azpitik bidea egiten zuela... Eta azkenean inguru horiek neronek ikusi ahal izan ditut. Ederra parajea, batere kotxerik gabe, lasaitasuna paregabea, eta konpainia ezin hobea (seiko pelotoia!). Jardunak putada bakarra izan zuen: Zarautza iritsi baino 200 metro lehenago, mollako parean Antonio erori eta min hartu zuela. Baina tira, mutil gogorra da eta ez zuen ezer handirik izan.
Nork: makazaga.2008/10/25 19:31:00.683 GMT+2
Etiketak:
getaria
zumaia
lastur
ziztazale
deba
iblibidea
profila
bizikleta
itziar
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/28 12:04:56.475 GMT+2
Zarautz-Matxinbenta map
Aurten ere egin dugu gure egutegiko bideriik mitikoena: 1400 metro igotzea eskatzen duen ibilbidea!

Berriz ere bost bildu ginen, Imamol bajan baitzegoen (annimo Imamol, hurrengo urtean berriz ere heu santagedako errege!).
Eta nabaritu da: Santa Agedako gainean esprinik ez zen egon...
Nork: makazaga.2008/05/28 12:04:56.475 GMT+2
Etiketak:
bidegoen
santageda
errezil
iturbur
beizama
ziztazale
matxinbenta
aizarna
zarautz
etumeta
bizikleta
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/23 13:34:02.296 GMT+1
Atzo (2007-XI-22) sartu zidaten nire dosis maitea. Beti bezala eguna iritsi zai egon naiz eta gustora joan nintzen minak kentzen dituen droga miragarriaren bila.
Hala ere, arratsaldean eta gauean nahiko apal egon nintzen, eta goizean gaueko afariko liseriketa amaitu gabe neukala sentitzen nuen... ondoeza.
Espero dezagun kasualitate hutsa izango zela. Birus arraroren baten eragina izan dadila! Ez dut uste afariaren eragina izan denik, afaritara joan aurretik etxean, sofan ordenadorearen aurrean eseri eta lo hartu nuen, eta Marik gaur goizean esan dit ez zidala aurpegi onik ikusi.
Nork: makazaga.2007/11/23 13:34:02.296 GMT+1
Etiketak:
artritisa
ziztazale
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/20 23:47:16.486 GMT+1
Azken asteetan giro ona egin du eta, hotzari kasurik egin gabe, hainbat aldiz joan gara Mutrikura. Izan ere igandeetan eguzkia ikusi izan dugu azken aldian. Bidaia horietako batean Kalbarioko
gainetik barrena joan ginen, baina besteetan Debatik zuzenean joan
izan gara Mutrikura, aldapa gogorrik igo gabe... Lehen ere egin izan dugu bide hori, eta blogean bertan komentatuta daukat
kalbarioko aukerarekin egindakoa, Kalbarioko gainerako
profila ere ikus daiteke sarreran bertan, baina oraingoan bikely-ren bidez ibilbidea markatu dut, eta hemen bertan itsatsi dut:
Nork: makazaga.2007/11/20 23:47:16.486 GMT+1
Etiketak:
profila
zumaia
ziztazale
mutriku
deba
zarautz
itziar
ibilbidea
kalbario
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/09 12:40:54.399 GMT+1
Garaiotik Landara bizikletaz egindako ibilbidea - Tagzania
Araba pixkat gehiago ezagutu nahian autokarabanan bizikleta sartu eta han joan ginen lau egunetako bidaia egitera...
Araia, Agurain eta inguruak bixitatu ondoren Garaioko parkera joan ginen. Han autokarabanentzat gune eder bat dagoenez, bertan gaua egin genuen eta hurrengo goizean lakuaren ertzean bizikletaz bueltaxka emateko aukera aprobetxatu nuen. Hotz egin arren han abitu nintzen goizean goiz (ez hain goiz!)...
Maturanatik Otzaetara doan bidean Landa aldera doan bidegurutzea zegoela banekien, eta Landa aldera joan nintzen, baina Marieta pasa bezain pronto lakuaren ertzetik doan lurrezko pistara sartu nintzen, eta Landarainoko bidea bertatik egin nuen, bakardadean, trafikorik gabe eta inguruko ahateak esnatuz. Gainera egundoko perretxiko piloa ikusi nuen:
- amanita muskaria mordoa, gorri-gorriak eta neurri guztietakoak: arrautzetik irten gabeak, irteten ari zirenak eta baita bere osotasunean txapela zabal-zabal zeuzkatenak ere. Hori bai ikuspegi polita!
- onttoak, baina ez nekien zehazki zein motatakoak ziren eta plastikorik ez neukanez bertan laga nituen (penaz!)
- rusulak, ez ziren, ordea, gibelurdinak... Tellaperretxikuak ziren, mingotsak diren horietakoak
- txanpien modukoak...
Ikusi, ikutu, usaindu, dastatu, denetik egin nuen, baina bildu ez. Ez nuen perretxikorik bildu.
Nire gurpil finekin lurrezko bidean bixi-bixi joatea batzuetan arriskutsu samarra ere izaten da, ez niretzat, gurpilarentzat baizik. Hala ere suertea eduki nuen eta ez nuen zulaturik izan. Baina itzulera ez nuen lurrezko bidetik egin, bada ez bada!
Nork: makazaga.2007/11/09 12:40:54.399 GMT+1
Etiketak:
landa
ziztazale
garaio
araba
bizikleta
ibilbidea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/14 22:45:52.181 GMT+2
Jan eta edan ederki egiten da Nafarroan, eta gorputzari sartutako toxinak botatzeko ibilbide ederrak egin daitezke Alloren inguruan.
Mendiko bizikleta egokiagoa izan daiteke paraje horietan, baina karreterakoarekin ere aukera zabala dago. Horietako bat Jurramendiri itzulia da: 31 kilometroko ibilbidea, trafiko gutxiko bideetan zehar (autobidea kontuan hartu gabe!) eta bista urrutira luzatzeko aukerarekin. Bide hau askotan egin izan dut, eta laua dela dirudien arren ez da horrela. beti aldapatxoak igo eta jeisten doan bidea baita. Alegia, bidean arrastoa lagaktzeko modukoa!
Allotik Arronizerako bideak, gogorra izan gabe, goranzko joera du. Bide oso lasaia da; eskuin aldean Jurramendiko tontorra ikus daiteke, eta ezker aldean lautada handia, olibondoz, mahastiz eta gariz edo garagarrez estalitako lautada. Bide guztian zehar olibondo asko dago, sail berriak ere olibondoz landatu dituzte, nonbait, Trujal Mendiak, Arronizko olio fabrikak dirua ematen du... Olibondoez gain, ardoa egiteko mahatsa ere ugaria da eta Arronizko sarreran baratza mordoa dago: borraja, kardoa, piperra, alkatxofak, esparragoa... Itturri kontserbagileen lonjan zuzenean eros daitezke jaki eder hauek guztiak.
Arroniztik Los Arcos aldera joateko bide berria egin dute, lehen Barbarin, Lukin eta Urbiola herrixketatik igarotzen den bidea hartu behar izaten nuen, dena gora eta behera, baina oraingo honetan bide berria estreinatu dut. Lasaiagoa da, baina Lizarra-Logroño bidearekin bat egiten duenean, Urbiolara joateko aldapa gogorra ido behar da, eta gainera, aurrera egiteko ere bideak gora egiten jarraitzen du. Monjardineko bidegurutzean autobidean sartu nintzen, igande goiza izanik batere trafikorik ez baitzebilen, eta bide bazter zabala baitauka autobideak. Hala ere debekatuta dagoela uste dut (lehen inoiz ikusi gabeko seinale handiak ikusi baititut oraingo honetan) eta hurrengoan Azketatik barrena joan beharko dudala iruditzen zait. Gune honetan mahasti ikaragarriak daude, Castillo de Monjardin-eko bodega handi eta dotorea baitago ondoan.
Autobiden pixkat gora egin ondoren, malda behera ederra dago, eta azkenean, Lodosa eta San Adrianeko irteera hartu nuen. Handik Muniainera joan behar da, berriz gora. Ondoren Aberin dago, bertan Oteitzarako bide zaharra har daiteke, Argaren gainetik bi zubi dauzka, eta paraje dotore horretan arrantzan ere egin daiteke. Nik ez nuen bide hori hartu eta Morentinera jarraitu nuen, eta azkenik, Bigazteluko bidegurutzea pasa ondoren, Allora iristen den bi kilometroko aldapa behera jeitsi nuen, bidea gustora bukatzeko modo dotorea.
Nork: makazaga.2007/10/14 22:45:52.181 GMT+2
Etiketak:
allo
jurramendi
ziztazale
montejurra
urbiola
arroniz
ibilbidea
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/10 01:05:47.894 GMT+2
Iritsi ginen Karakatera, bai horixe! Laukotea bildu ginen goizeko
bederatziak aldera eta pedalei eragin aurretik komeriak hasi ziren:
SuperThoni egundoko motxilatzarrarekin azaldu zen. Eta jakina, motxila
kotxez joango zen norbaiti pasatzeko asmoa zeukan. Alegia, hamar minutu
inguruko atzerapena eragin zigun bezperan edo bost minutu lehenago ez
laga izanak (Imamolek uste dut azaldu ziola nola egiten den).
Motxilatzarra Mariren fregonetan laga ondoren han abiatu ginen Xubi,
Soni, Imamol eta laurok.
Hasieran Zumaiatik joatea erabaki genuen, eta beraz, lehenengo aldapa
Oikiakoa izan zen. Iraetaruntz behera hasi bezain pronto itxafero batek
leher egin zuen, eta denok ea norberaren kurpila izan zen begiratzen
hasi ginen... Soniren kurpila izan zen, eta han hasi zen aldaketa
operazioa. Askatzen asmatu zuen, kamara ere atera zion, eta ordezko
kamara puztutzen hasi zenean arazoak hasi ziren: ezin omen zuen puztu
eta puztutzekoa aldatu zuen, baina harekin ere ezin puztu. Berearekin
frogatzeko esan genion, baina berak ez omen zeukan. Aikejoderse! beste
hirurekin frogatu zuen baina alferrik. Orduan kamarari begiratua bota
eta egundoko zulo eta parrata mordoa zeuzkala ikusi zuen: hori
komentario zaparrada jaso behar izan zuena! usteldutako kamara,
puztutzekorik ez, zulatuak konpontzeko partxe eta disolbenterik ere
ez... Hala ere entzundako guztiak ondo merezitakoak izan ziren...
Azkenean Xubiren kamara jarri eta aurrera jarraitu genuen. Baina... 20
metro egin baino lehen berriz zulatu zuen. Bigarren zulatu honen
arrazoia bereala esan zigun. Frenoaren takoa goregi kokatuta zegoen,
eta llanta ikutu beharrean kubierta zanpatzen zuen. Hala, berriz ere
kamara aldatzera, nirea eman nion, baina berak kamara berria jarri
bitartean aurreko bi zuloak konpondu genituen... badaezpada! Gainera
allen giltza baten laguntzaz frenoaren takoa bere tokian kokatu genion
(asmatu nork ez zeukan allen giltzarik!). Ordurako 10:30ak ziren.
Goizean goiz geratu eta horretarako? ordu eta erdira artean 16
kilometro ez genituen egin.
Honen ondoren Soni tiraka hasi zen, galdutako denbora berreskuratu
nahian-edo. eta Azkoitiraino denok izerdi patsetan iritsi ginen.
Azkoitian lehenengo
aldapatxoa igotzen hasi behar genuen, eta
irteerako iturrian ura hartu ondoren, nire sasoia kontuan hartuta,
igoerarako lasaitasuna eskatu nuen. Bide zaharretik igo genuen
Azkarate: zoragarria. Perretxikoak ere ikusi genituen, baina artean
bidea luzea geneukanez ez genituen bildu. Hasiera nahiko lasaia dauka,
baina bukaeran, hasieran igo ez direnak denak batera igo behar dira.
Handik Elgoibarrera jeitsi ginen, eta igoerataz zoragarria dela esan
badut zer esan dezaket jeitsieraz? Xubik ezagutzen zuen, eta berak
gidatu zuen jeitsiera. Jeitsierari buruz zerbait esatearren mundiala, zoragarria,
zirraragarria, ederra, eta polita dela esango dut. Nik abiadura nahi
nuen, eta bide berritik jeistea proposatu nuen, baina Xubik zaharra
ederragoa zela esan zuen eta ez zuen arrazoirik falta.
Elgoibarren Xubiren lantokia bixitatu behar omen genuen, eta bertara
joateko herria zeharkatu genuen, kaleetan zehar. Esan beharra daukat ez
nuela Elgoibar ezagutzen, eta ezagutzeko gogoa sartu zait
zeharkaldiaren ondoren... Lantokian txakolina eta nekorak ote zeuzkan
galdetu genion, eta ezetz erantzun arren ez nion sinistu. Azkenean ezin
izan genuen jakin ea txakolinik ba ote zeukan... izan ere
industrialdera sartu bezain pronto giltzak ahaztu zituela esan
baitzigun. Hala ere hurrengo urterako Sonik frigo txiki bat lagako omen
dio txakolin freskoa jar dezan guretzat. Ez dut gogoratzen nork esan
zuen nekorak egosteaz arduratuko zela. Azkenean gure barrita
enerjetiko, mandarina eta kakauesak jatearekin konformatu behar izan
genuen. Beste asmakizun bat: nork ez zeukan jatekorik?
Elgoibartik plaentxira. Bidea txarra, trafiko handikoa, eskerrak
laburra den. Eta Plaentxiko sarreran iturri eder bat, bonba, tanke eta
hiltzeko tramankuluak egiten omen zituzten lonja zahar baten aurrean.
Han bidoiak bete, eta plaentxi zeharkatu ondoren
aldaparen hasierara
iritsi ginen. Plaentxi uste baino politagoa iruditu zitzaidan. Munduko
ipurtzuloa omen dena ez zitzaidan hain itsusia iruditu: pare bat plaza
zeharkatu genituen, terrazadun tabernak, jendea kalean, eraikin zahar
eta dotoreak... Beste kokaleku batean balego ederra izatera ere
iritsiko litzateke.
Handik karakatera 8 kilometro besterik ez zitzaizkigun falta, baina a
zer nolako 8 kilometro! Batazbesteko aldapa %7.91, baina okerrena
ez da hori, hasiera erraza izatea da okerrena. Pixkanaka nekatzen du
aldapak, eta ondoren, lehnengo lau kilometroak igaro ondoren zatirik
gogorrena erakusten du: kilometro osoa %10-eko maldarekin, ondoren
berriz lasaitu egiten da, baina ezin asko lasaitu ehuneko 8tik gorako
maldetan... Eskerrak bidea polita den! Zulotik gainerako bidean
ikuspegiaren aldaketa nabarmen aldatzen da. Behean plaentxi, Eibar eta
horrelakoak ikusten dira, eta goian mendiak, alboko zelaietan
galanperna (macrolepiota procera) mordoa, eta horiek parrilan baratzuri
pixkatekin nekea gainditzen lagunduko zigutela pentsatuz igo nuen
aldapatzarra.Gorako kilometro inguru falta zela, Mari, Nerea eta
Jon-ekin egin genuen topo, haiek oinez eta gu bizikletaz abiadura
berean joan ginen, hortik atera kontuak. karakateko maldaren
xehetasunak profilean ikus daitezke:

Nahi izanez gero,
bikeliren bidez lor daitekeen profila ere ikus dezakezue, baina bertako profila ibilbide osoarena da eta ez da oso zehatza...
Egindako ibilbidea azpiko mapan ikus daiteke:
Nork: makazaga.2007/10/10 01:05:47.894 GMT+2
Etiketak:
azkarate
profila
azkoitia
soraluze
ziztazale
plaentxi
azpeitia
karakate
zarautz
bizikleta
ibilbidea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/27 20:52:10.008 GMT+2
Hurrengo astean Karakatera joan behar omen dugu, baina oraindik ez
dakit non dagoen zehatz-mehatz. Deba bailara eta urola banatzen dituen
mendia izan behar du nonbait, ea inork laguntzen didan Zarauztik
bertara joateko bide ederrena aurkitzen!
Nork: makazaga.2007/09/27 20:52:10.008 GMT+2
Etiketak:
ibilbidea
bizikleta
profila
ziztazale
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/15 21:01:07.078 GMT+2
(Oharra: idatzi honi erantzun nahi badiozu, erantzuterakoan
HTML aukera markatu behar duzu, bestela erantzuna ez baita azalduko)
Kuadrila osatatuko dugu Hendaiatik Lac de Leon aldera joateko. Lau seguru omen gara, eta hiruzpalau zalantzan. Bidea dagoenekoz ezagutzen dut,
blogean bertan aipatuta dago, baina blogaren garai zaharretakoa da sarrera, eta bertako mapak oso eskasak dira. Orain google mapen laguntzaz askoz
dotoreago eta zehaztuago jarri dut ibilbidea.
Garai hartan egindako bidea da hor azaltzen dena, baina hurrengo astean egin behar duguna ez da asko aldatuko, bukaerako zatia bai,
port d'Albert eta Leon arteko pista ziklablea, garai hartan ez bezala, orain ezagutzen baitut.
Eguraldia ona izatea besterik ez zaigu falta, egun handirako entrenamendu gogorrak egiten ari baita jendea. Motzean esanda, iganderoko bueltan,
zakilla buelta eta aizarnako igoera egin dugu, eta aspaldian ez ginen hainbeste bildu bizikleta bueltaxka emateko: seiko pelotoia egin ez genuen ba! Eta Bulti deitzea ahztu egin zitzaigulako, bestela zazpi ere izango ginen...
Aurreko igandean ere pedalei eragin genien Imamol eta biok (Igeldotik barrena donostiara eta n634tik buelta Zarautza), baina igledoko bidea zizko eginda dago eta bi zulatu izan nituen. Horregatik ez dut ibilbidea mapan jarriko.
Konpondu dezatela bide zoragarri hori!
Nork: makazaga.2007/09/15 21:01:07.078 GMT+2
Etiketak:
hendaia
lacdeleon
ziztazale
leon
bizikleta
ibilbidea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/08/28 19:43:55.390 GMT+2

Abuztuko azken igandeko jardunak erabakitzen du Aiako erregetza eta aurten
Juan Martin izan da aiara bizkorren igo dena. Baina erregina ere badu Aiak, eta aurtengoan
Maritxu izan
da ohorea irabazi duena. Nabarmena da Uberatarrek urte osoan gogor
jardun dutela egun hau prestatzen. Urtebeteko erregetza disfrutatzen
hasi dira dagoenekoz...
Edadeak ez du barkatu aurten, eta
zaharrenek irabazi dute. Beste guztion artean, orokorrean, denbora
kaxkarragoak egin ditugu, eta aitzakiak izan dira nagusi. Nirea
esango dizuet: gizenegi nago, eta horrela ezin da! Beste hainbat
aitzakia ere entzun izan ditut, eta izenik aipatu gabe zerrendatxoa ere
egingo dut:
- ez dut batere entrenatu
- umea izan dut, eta horrek bizitza irauli dit
- Itsasoa izan da aurtengo denborapasa
- istripua izan nuenetik ez naiz bizikletara igo
- Goizegi gosaldu dut eta gasolina barik geratu naiz
- aurten ere gutxitxo entrenatu dut
- nik ere bai
- ba nik gutxiyo!
- .../...
Guztiok (gehienok) zin egin dugu gehiago saiatuko garela, eta denborak hobetuko ditugula.
Egindako denborak hauetxek izan dira (parentesi artean aurreko urteetako denborak):
2007
2006 2005
1.- Juan
Martin
26:54 (25:32) (27:44)
2.- Imamol
27:20 (25:20) (29:14)
3.-
Pipi
27:57 (23:47)
(---------)
4.- Antonio
29:10 (25:28) (26:36)
5.- Joseba
35:02 (39:08) (32:25)
6.-
Mikel
35:56 (32:22) (33:45)
7.- Xabier
37:47 (---------) (33:45)
8.- Maritxu
38:18 (38:49) (39:11)
9.- Xubi
39:44 (47:23) (39:11)
10.-
Xabin
41:42 (43:49) (55:tapiku)
11.-
Ines
41:47 (38:56)
12.-
Mari
43:07 (39:08) (35:52)
13.- Idoia
44:00 (40:56)
14.-
Iñaki
44:00 (40:56) (39:11)
15.-
Ibon
44:00 (---------) (55:tapiku)
16.-
Aran
1:09:47 (53:18) (--------)
17.- Ainhoa 1:09:50 (53:18) (--------)
18.-
Ibon-E.
----------
(44:22) (55:tapiku)
19.-
Boero
----------
(39:08) (55:tapiku)
20.-
Nerea
----------
(47:23) (----------)
Aurreko urtean parte hartu ez zuten bik igo dute aurten, baina hiruk kale egin dute
Nork: makazaga.2007/08/28 19:43:55.390 GMT+2
Etiketak:
aiakoigoera
ziztazale
denborak
aiakoerregetza
zarautz
bizikleta
aia
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak