2. ziztada + 4

Abuztuaren 4.ean sartu zidaten ziztada. Oporretara joan aurretik. Azken astea minez pasa ondoren ziztada hartzera gustora joan nintzen. Ziztada hartu eta Galizira joan ginen Baionako kanpinera, baina minak ez zitzaizkidan pasa beti bezain azkar. Galiziko aste osoa orkatileko minez pasa nuen. Galizitik Portugalera pasa ginen, eta han beste astebete igaro genuen. Portugalen hobeto ibili nintzen, Remicaderen eragina heldu zen eta berriz ere oinez ondo ibiltzen hasi nintzen, minik gabe. Bi aste horietan bizikletaz, asko jota, 100 kilometro egingo nituen, beraz, bizikletaren atalean ez dago ezer esatekorik. Aiako igoerarako preparazioa aurtengoan ez da oso egokia izan…

Ez dakit Remicaderen eragina gutxitzen hasi ote zaidan.
Propolia hartzea oporretan desmadratu egin zait, eta hurrengo ziztadararte ez dut hartuko propolirik (irailaren 29an tokatzen zait). Ea zer gertatzen den.

Dena den propoliak psoriasisean eragin ona daukala iruditzen zait, Azken periodoan hanka azpiak ez zitzaizkidan zartatu, baina orkatilean min bereziak edukitzen ditut, eta ez dakit propoliak horretan eraginik ba ote daukan (ez nuke nahiko!). Ikusiko dugu froga honekin zer gertatzen den. Behar bada seigarren zazpigarren eta zortzigarren asteetara mugatu ahal izango dut propoliarena, nork daki? Nik frogak egingo ditut, bizitza luzea da-eta!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude