Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/06/13 23:07:00 GMT+2

Zarauztik mutrikura

Ibilbidearen nondik norakoak

Ibilbidearen nondik norakoak

Igandean, ekainaren 4.ean, ohikoa baino buelta luzexeagoa egin behar omen genuen, eta horretarako ordu erdi lehenago geratu ginen: goizaldeko 8:30tan! Sinestezina bada ere denak garaiz agertu ginen, eta nora jo erabakitzerakoan, nik proposatutako madarixako buelta baztertu egin zuten; egun beroa zetorrela eta aldapa gutxiagoko zerbait egin behar omen gunuen... Azkenean Mutrikura joatea erabaki genuen. Hasiera oso lasaia dauka, batere aldaparik ez baitauka Zumairaino. Han Itziarko gainera doan aldapa hasten da, Ez dauka inongo zailtasunik, eta lasai igo genuen. (beno bukaera kontuan hartzen ez badugu behintzat) Itziar aurreko ikuskizuna latza izan zen: jendea botaka, begiak gorri-gorri, eguzkiaren izpiengandik ihesi baleude bezala... Zer ote ziren haiek? Banpiroak? Gaupaseroak agian? Handik Debara joan ginen, eta ibaia gurutzatu beharrean elgoibar aldera joatea erabaki genuen, bi edo hiru kilometro aurrerago, kalbarioko gainetik barrena, mutrikura joateko asmoz. Kalbarioko aldapa ez nuen ezagutzen, baina Xubik, gazteagoa zenean, sarritan igo omen zuen, eta gogorregia izan gabe oso polita eta lasaia zela esan zigun. Imamol eta SuperThonik ordurako erronka latza botata zeukaten, egun hortako errege kalbarioko gainera lehenengo iristen zena izango omen zen. Eta jakina, bidegurutzera iritsi bezain pronto han aldegin zuten Itziarko banpiroengandik ihesi ari balira bezala! Kalbarioko perfila hauxe da, hasiera lasaia dauka, baina gero % 8ko malda dauka, alegia, ez dela gauerdiko ahuntzaren eztula.

Gu gora iritsitakoan han zegoen Imamol, erregatza lortu ez eta gure zain ordulaurden egin zuela esanaz... Mutrikura jeitsi ondoren bueltako bideari ekin genion, kostako bidetik Debara, eta handik berriz Itziarko gainera. Aldapa hori, nik bezala kiloak soberan dauzkagunontzat, ez da hain gogorra, ez baitauka malda handirik. Horra bere perfila

Hara ere gure super-bikotea aurrea hartuta iritsi zen. Dedio, horiek daukate sasoia!

Bukatzeko, Itziartik Zarautza; dena aldapa behera. Baina, niri iruditu zitzaidanaren arabera, superThoni hustuta iritsi zen kamineroseko aldapatxora. Ez Imamol ordea. Kabroi horrek esprina irabazi ez zidan ba! Amortiguadore gabeko bizikleta horretarakoxe hartu zuen, aldapa horretako esprina irabazteko.

Beno, saio polita izan zen, ia 70 kilometro eta hiru ordutako izerdi jarioa: karakolen moduan arrastoa laga nuen bidean zehar. Beti bezala.

Nork: makazaga.2006/06/13 23:07:00 GMT+2
Etiketak: profila zumaia ziztazale mutriku deba zarautz getaria bizikleta itziar ibilbidea kalbario | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Egoki tabernako aldaparen perfila jartzea ahaztu zaik, zzzale, eta "esprina" Xubik irabazi zuela esatea.

Nork: imamol.2006/06/24 19:49:23.446 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak