Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/02/12 23:43:24.487 GMT+1

Zertarako blog bat?

Historian zehar esan da prentsa askatasuna prentsaren baten jabe zirenentzat bakarrik zela eta ezin dela prentsa askatasunaz hitz egin komunikabide gehienak gutxi batzuren eskuetan daudenean. Baina, azken hamarkada honetan guzti hori errotik aldatu da tresna berri baten demokratizazioarekin: internet. Gaur egun guztiok ezagutzen dugun tresna hau erabiliz posiblea da edonork doan bere iritzia azaltzea edozein pulpitutatik eta ez bakarrik hori, internetek beste komunikabide batzuk baino askoz publiko zabalagora heltzea ahalbidetzen du (horri esker nire moduko edozein mozolok ireki dezake blog bat bere zozokeriak idazteko).

Blog batean bakoitzaren kezkak, ikuspuntu politikoak, istorioak... idatz daitezke inolako mugarik gabe eta gauzarik zoragarriena edonork egin dezakeela da; edonor igo daiteke internet den pulpitura bere ideiak azaltzen eta, mar mar mar...

Orain arteko azalpena nahiko konbentzional eta tipikotopikoa da, baina horrek ez du esan nahi egiazkoa denik edota beste azalpen posiblerik ez dagoenik. Badago beste arrazoiren bat blog bat izateko: EGOA. Bai, ondo irakurri duzu, blogariok askotan egozentrikoki jokatzeko joera dugu eta gustuko dugu gure blogean sartu eta “Ederra dok gero e” esatea edo ezagunen batek gure azken post-a ikaragarri gustatu zaiola aitortzea. Ez dago aurreko kasu bietariko baten aurrean harrotasuna sentitzen ez duen blogaririk (askotan disimulatuta hori bai), isunak jartzerako orduan damua sentitzen duen udaltzainik ez dagoen moduan.

Beraz, laburbilduz, blog hau EZ da nire pulpitu partikularra ene ideiak internet den itsaso zabalean zabaltzeko erabiliko dudana (arrazoi ofiziala), baizik eta nire egoa elikatzeko beste tresna bat.

Espero dut ez zuek gustukoa izatea, baizik eta ikaragarri gustukoa duzuela niri esatea.



Nork: mikel.2007/02/12 23:43:24.487 GMT+1
Etiketak: aurkezpena | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hasiera bikaina benetan, jeje ta beti bezala Mikelek kontatzen dizkizun istorio harrigarri horietako batekin hasia. Horrela jarrai dezazula espero dut, istorio berriak kontatzen eta zure ego hori elikatzen jajaja danok elikatu behar dugu eta!Zorte on ziber-idazle!

Nork: bazengaraia.2007/02/13 21:52:10.799 GMT+1

Epa Mikel, eskerrik asko nire blogeko helbidea gordetzeagatik. Eta hemen diozuna egia osoa da, bakoitzaren ideiak espresatzeko eta Nia handitzeko baliabide ederra da bloga. Ia zentzurarik gabea ("ia" diot autozentzura erabiltzen dugulako gehienetan).
Segi idazten, zure bloga ere ikustekoa da ta.

Nork: Maider.2007/10/03 14:49:24.786 GMT+2
http://maiderertzilla.blogspot.com/

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak