Agian jakingo duzuen moduan, Zientzia astea 2007-ko ekitaldien barnean, euskarazko wikipedian artikulu zientifikoak idazteko lehiaketa bat antolatu da.
Ni, wikilaria izanik, parte hartzea erabaki nuen orain dela egun batzuk, eta nire harridurarako izena eman zuen lehen lankidea izan nintzen. Artikulu hau idazteko momentuan, bost gara parte hartzen ari garen wikilariak. Sari mordoa daude irabazteko, anima zaitezte!
Azkenik, esatea erabaki ona iruditzen zaidala wikipedia jendartean bultatzeko, baina ez dut uste bakarrik lehiaketan geratu beharko litzatekeenik. Eskoletan tresna garrantzitsu hau era egokian nola erabili eta zientziaz gain beste alor batzuetako artikuluak egiteko lehiaketak antolatzea nire ustez oso erabilgarriak lirateke, euskal wikipedia jendartean ezagutarazteko.
Lehiaketarako nire lehen artikulua (ez dakit gehiago egongo ote diren): uhin-partikula dualtasuna (Bai, bada frikia)
2007/10/16 09:29:23.299 GMT+2
Wikilehiaketa
Nork: mikel.2007/10/16 09:29:23.299 GMT+2
Etiketak:
euskara
zientzia_astea
wikipedia
lehiaketa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)



Idatzi artikulu bat