Ezagun batzuk eginiko galdera bat erantzuteko idatzi dut hau, galdera hau zelarik: ea zergatik ipini nion hain izen kursia blogari.
Nire aurreko eta lehen blogak, Blogger-en gordeta zegoena, Farozainaren lehiatila zuen izena eta nahiko blog pertsonal eta txikia zen, lagun hurko gutxi batzuk bakarrik bisitatzen zutena. Mundu honetan berria nintzen eta ez nuen aparteko anbiziorik, eguneroko pertsonal digital bat zen.
Batzuk hasi ziren orduan animatzen, blog publikoago bat idazteko animatzen (aintzinako bloga hobea zela esaten zuten berberak hain zuzen) eta behin nire egoa puztuta, Goienan gordetzea erabaki nuen.
Nik izen berdinarekin jarraitu nahi nuen, baina Joxe Aranzabal ahalguztidunak idazten duen Faroa blogaren izenarekin berdintsuegia zenez, izenez aldatzea erabaki nuen.
Ez zen lan makala izan, erakargarria eta gustukoa nuen izen bat topatu behar nuelako. Horrelako batean Zubia izena otu zitzaidan; kontzeptu politekoa zen, pertsonen artean lorturiko nolabaiteko feeling edo behintzat kontaktuari erreferentzia egiten ziona. Era askotakoa izan zitekeen: ni eta irakurlearen artekoa, blogarion artekoa, bloga irakurri eta berdina sentitu/ezagutu duten bi irakurleren artekoa... Zubiak eratzea zen -eta da- nire helburua.
Baina arazo bat zegoen, izena jenerikoegia zen, zabalegia. Horregatik zehaztea erabaki nuen, baina kontaktuaren kontzeptu hori galdu gabe. Itsaso ondoan bizi nintzenez izen hau erabaki nuen eta, era honetan, aurreko blogaren eta honen arteko izenen konexioa itsasoa izango zena, zubi hau eta nire lehengo Farozainaren lehiatila itsasertzean baitzeuden. Esan eta egin.
Azkenik, nire goiko banner-a egitean Bizkaiko Zubiaren irudi bat jarri nahi nuen, baina interneten topaturiko irudi denak edo copyright-dunak edo nire gustukoak ez zirenez (beno, eta ez nuen gogorik joan eta nik nire kabuz argazkia ateratzeko),bannerra Wikimedia Commons-eko irudi batetik abiatuta egin nuen.
2007/09/04 15:02:58.650 GMT+2
Zergatik dauka blogak horren izen kursia?
Nork: mikel.2007/09/04 15:02:58.650 GMT+2
Etiketak:
aurkezpena
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)



Idatzi artikulu bat