Debagoiena

Arritxu Barruso 2007/04/17 08:04

Ahozko ondarea jasotzeko artxiboa

Dokumentu Akzioak

Eskoriatza, Aretxabaleta eta Leintz Gatzagako udalek ahozko ondarea jasotzeko artxiboa sortu dute. 2004an jarri zen martxan proiektua eta dagoeneko 1.000 pasarte inguru daude sarean.

Badihardugu Euskara Elkarteak Deba ibarreko eta inguruko herrietako ahozko ondarea batu nahi du eta eskualdeko fonoteka osatu. Leintz bailara izan da proiektua martxan jarri duen lehenengo eskualdea.

Bailaran ahozko ondarea jasotzeko egitasmoa lehendik ere bazegoen martxan baina 2004an Badihardugu elkarteak lehendik hasitako lana aurrera eramateko ardura hartu zuen.

Soinu artxiboak

Azken urte hauetan 94 pertsona elkarrizketatu dituzte eta 413 soinu artxibo sortu dituzte. Guztira 1.040 pasarte dira Interneten erakusgai daudenak, helbide hauetan:

http://eskoriatza.badihardugu.com

http://aretxabaleta.badihardugu.com

Ondare kulturala

Hizlarien perfila ezagutzeko aukera  ere badago eta hizlari bakoitzaren pasarteak ere ikusi daitezke, baita bere biografia txiki bat ere.

Proiektua euskalkiaren ondarea jasotzeko helburuaren jaio bazen ere, arduradunek diote, hizkuntzaz aparte izugarrizko ondare kulturala jaso dela.

Proiektuaren aurreneko pausua informazioa biltzearena izan da, baina etorkizunerako batutako informazio hori oso baliotsua izan daiteke, libururen bat argitaratu edota ikastetxeekin elkarlanean belaunaldi gazteei bailarako tradizio, usadio eta berbak erakusteko.

Erantzuna gehitu

Formulario hau betez erantzun bat bidal dezakezu.

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Ahozko ondarea jasotzeko artxiboa

Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagako alkateak proiektuaren aurkezpenean. Argazkia handitu


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak