HEDABIDEAK

Debagoiena da Goiena Komunikazio Taldearen ingurune naturala eta tokiko bost hedabide desberdinek osatzen dute: paperean argitaratzen diren Goiena Aldizkaria eta Puntua astekariak, Goiena Telebista ikus-entzunezkoen emisioa egiten duena, Interneten azken berrien presentzia bermatzen duen Goiena.eus webgunea eta Arrasate mailan emititzen duen Arrasate Irratia.

ZERBITZUAK

Lau multzo nagusitan banatzen da Goiena Komunikazio Zerbitzuen eskaintza:

  • Publizitatea taldeko hedabideetan.
  • Bideo zerbitzu integrala: ikus-entzunezkoen ekoizpenera zuzendua.
  • Diseinua eta kanpainak: formatu desberdinetara egokitzen diren diseinu eta komunikazio ekintzak.
  • Sarea: Interneteko presentzia bermatu eta handitzeko webguneen garapena eta sare sozialetako publizitatearen kudeaketa.

TOKIKOM

Euskarazko toki komunikabideen elkartea da Tokikom. Gaur egun 26 bazkide ditu eta Euskal Herriko geografian zehar hedatzeko gaitasuna du bere bazkideei esker. Toki komunikabideen baturari beste hedabideek lortu ezin dezaketen irismena du, euskarazko lehen hedabidea bihurtuz.

SOLUZIOAK ESKAINTZEN DITUGU

Zure negozioak bere helburuak lortu ditzan komunikazio ekintzak aurrera ateratzen laguntzeko