Otala Zelaiko kroserako izen-emate epea zabalik dago

Mirari Altube Arrese 2024ko api. 26a, 16:34

Korrikalariak, iaz, abiatzen.

Maiatzaren 12an, domeka, egingo da Joseba Mardoren oroimenezko 44. Otala Zelaiko herri krosa. Ohi legez, neska-mutikoek zelaiaren bueltan jardungo dute lasterka eta helduek Urkulu urtegiari bira eman beharko diote. Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago (aurrez 8 euro ordainduta, egunean bertan 15 euro); Ibarra kiroldegira jo daiteke edo www.herrikrosa.eus atarian.

Haurren lasterketek emango diote hasiera goizari. Adinaren arabera hiru multzotan banatuta egingo dute lasterka: 10:00etan, benjaminak (2014-2015), 500 metro; 10:10ean alebinak (2012-2013), 1.000 metro; eta 10:20an infantilak (2010-2011), 1.500 metro.

Helduak 11:00etan abiatuko dira zelaitik; 8.410 metro egingo dituzte urtegiaren bueltan eta hasiera puntura itzuliko dira. Sari banaketa ekitaldia ondoren egingo dute, 12:30ak bueltan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak