Istiluak eta pertsona baten kontrako salaketa VOXek Arrasaten egindako agerraldiaren ostean

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko api. 14a, 09:48

17:00ak aldera hasi ziren istiluak, atzo. VOX-eko dozena bat lagunek mahaia jarri zuten Arrasateko Herriko Plazan. Tartean zen Gipuzkoako hautagai Andres Paramio. Handik gutxira gerturatu ziren hainbat lagun, beste batzuen artean Faxistak kanpora, Sin escolta no sois nada edo Alde hemendik, utzi bakean oihukatzera.

Dozena bat ertzain jarri ziren talde bien artean, eta 19:15ak arte luzatu zen egoera. Oihuak izan ziren alde batetik eta keinuak eta grabaketa saioak bestetik, Herriko Plazan gertaerak jarraitzera etorritako gero eta jende gehiago pilatuz.

VOX-eko kideek 19:15ean jaso zuten plazan jarritako mahaia, eta ertzainez inguratuta irten ziren alde zaharretik. Istiluak areagotu egin ziren une horretan. Tentsioak gora egin zuen eta Zurgin kantoia eta Ferrerias kalearen arteko bidegurutzean gaiztotu egin zen egoera. Kristalezko edalontzien eta botilen jaurtiketak egon ziren eta ertzainek kolpeak banatu zituzten.

Segurtasun sailetik jakinarazi dute pertsona bat dagoela zigorrerako proposatua herritarren segurtasunaren kontrako legea hausteagatik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak