Final Four-ean izango da Ointxe

Gontzal Belategi Zubia 2024ko api. 29a, 15:53

Final-Four-era sailkatu da MU, Ibarran jokatu zen partida irabazi ostean. 60 eta 57amaitu zen La Salleren aurkako partida.

Ibarra kiroldegian jokatu zen Mondragon Unibertsitatea eta La Salleren arteko saskibaloi partida. Lehia estu baten ostean 60 eta 57 gailendu ziren Ointxeko neskak, hala Final-Four-erako sailkatu dira. "Orain Final-Four-a irabaztea da gure helburua, gozatuko dugu eta asko hori gure izaerarekin bat baitoa, baina dugun helburua irabaztea da", zioen Iñaki Ogaranek, Arrik, taldeko entrenatzaileak.

Puntu bakarreko aldearekin amaitu zen lehenengo zatia,  markagailuan 18 eta 17. Partida oso lehiatua izan zen Ibarran bizitakoa, izan ere bigarren zatia berdinduta amaitu ostean, puntu bakarreko aldearekin iritsi ziren neskak atsedenaldira.

Hirugarren zatia ere irabazita, aurretik jarri ziren arrasatearrak, eta azken laurdena galdu zuten arren ez zen nahikoa izan bilbotarrentzat. Azkenean, hiru puntuko aldeagatik irabazi zuten Mondragon Unibertsitateko neskek, 60 eta 57. "Gakoa defentsan egon da" aitortu zuen Arrik: "Nahiz eta momentu zailak izan, asko zaindu dugu gure uztaila, eta erreboteetan oso ondo aritu gara. Itzelezko esfortzua egin dute neskek".

"Helburuak beteta"

Ligako azken partida dute oraindik aurretik jokalariek, hala ere,  Final-Four-erako sailkapena eskuratua dute: "Merezimendu osoz, eta liga erregular on bat jokatu ostean, helburuak bete ditugu". 

Ligako azken partidan "maila berdina" emango dutela aitortu zuen entrenatzaileak, eta igoera faserako neskak "gertu eta oso ondo" ikusten dituela ere adierazi zuen: "Talde bat ikusten dut, fisikoki eta mentalki sendoa". Hala ere, eta helburua play off-a irabaztea den arren, prozesuaz gozatuko dutela dio entrenatzaileak, haren hitzetan, "emaitzak etortzen badira gure lanaren fruituak izango dira, baina prozesua disfrutatu behar da".

Bestetik, jasotako babesa ere eskertu zuten Ointxeko kideek, harmailak gainezka egon baitira etxean jokatutako azken partidan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak