Hiru autok talka egin dute AP-1ean, Bergaran

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko api. 15a, 08:44

07:45tan izan da istripua AP-1ean, Bergaran, Gasteizko noranzkoan, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Hiru autok egin dute talka, eta pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute zaurituta. Eskuineko erraila itxita dago, eta lau kilometroko auto-ilarak sortu dira; AP-8raino iritsi dira, gainera. Hala, arretaz gidatzeko eskatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak