Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/10/11 07:50:47.724 GMT+2

Eztanda autobidean

Atzo eguerdian gure amak sekulako ezustekoa izan zuen, etxean bakarrik zegoela, Mondragoen. Gorraize handia duenez, entzun baino sentitu egin zuen izugarrizko eztanda, eta jakin zuen ohi baino dezente handiagoa izan zela, lurra besteetan baino dardar handiagoa egin zuelako.

Balkoira irten zenean konturatu zen balkoi guztietan zegoela norbait, denak jakinmin berak jota. Aurrekoetan bezala, dinamita izan zen eztanda eragilea, baina atzokoan kalteak handiagoak izan ziren, teilatuetan eta beribiletan, harriak oso urruti zabaldu baitziren.

Eibar-Gasteiz autobidea egiten ari dira inguru horretan, eta takian-potian entzuten dira horrelako eztandak. Kontua da kasurik gehienetan enpresak jakinaren gaineran jartzen duela Udaltzaingoa eztanda egin aurretik, trafikoa geratu eta behar diren neurriak hartzeko. Atzo, berriz, abisurik ez eta tiroa, itzela, inoiz baino handiagoa.

Nork: Joxe Aranzabal.2006/10/11 07:50:47.724 GMT+2
Etiketak: dinamita mondragoe autobidea | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Joxe, adierazpenak jaso ditugu goiena.net-en: kaltetuen adierazpenak momentuan bertan hartuta, batzuk mp3an, beste batzuk irudi eta guzti... bertako jendea zelako anabasa egon den kontatzen... Albistea luze eta zabal jorratu du Goienak bere lau medioetan. Horiek denak jaso ditugu Interneten. Goienkariko argazkiak atera dira beste medio batzuetako portadetan, beste telebista batzuek gure irudiak erosi dituzte... Goienako kazetariak bikain ibili dira. Gura baduzu Elorriotik ere ikusi zenezake telebistako laburpena :-) Eta goiena.net berria datorrenean gehiago. Ia.

Hementxe duzu dena: goiena.net Noski, faroak ere aipatzen du atzokoa eta horri ere egin diogu lotura. Goiena.net-en medio digitalak iraurtzen ditugu :-)

Nork: Iban Arantzabal.2006/10/11 12:11:06.203 GMT+2
http://www.goiena.com

Oso lan ona egin duzue, Iban! Zorionak! Benetan ari zarete talde multimedia moduan lan egiten.

Eragozpen bakarra telebista irudiak izan dira: ADSL daukat etxean, baina oso motel ikusi ditut, eten askorekin, ondo trinkotuta ez baleude bezala.

Segi gogor, bide horretatik jende asko oraintxe konturatuko baita zer nolako indarra duen Goienak, eta profesionaltasuna.

Nork: Joxe Aranzabal.2006/10/11 22:28:04.587 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/faroa

Errenferentziak:

...tanda autobidean". Gertakari honi buruz entzunda neukan zerbait baina gehiago jakitzeko blog horretan klick egin nuen, eta hara non! joxeren FAROA zen. Oso interesgarria iruditu zait notizia kontatzeko erabiltzen duen estilo bi...

Erreferentzia: Aurkiko blogak - Soni montana 2006/10/16 15:10:08.664 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak