Lehendakarigaiei eta zerrendaburuei elkarrizketak, Goiena telebistan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko api. 11a, 11:21
Ezkerretik eskuinera eta goitik behera: Pradales, Otxandiano, Itxaso, Echeveste eta Larrea.

Hilaren 21ean izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta jarraipen berezia egiten dihardu Goienak. Debagoienean antolatzen diren ekitaldien berri emateaz gain, eduki bereziak eskainiko ditu.

Txomin Madina kazetariaren gidaritzapean, lehendakarigaiei eta zerrendaburuei elkarrizketak egingo dizkie Goienak, Gipuzkoako beste euskarazko tokiko telebistekin elkarlanean. Eta, hain justu, gaur, hilak 11, izango da lehena: Imanol Pradales EAJko lehendakarigaia izango da lehen elkarrizketatua. Bihar, berriz, Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaiaren txanda izango da eta astelehenean, hilaren 15ean, Denis Itxaso PSE-EEko Gipuzkoako zerrendaburuarena. Hilaren 16an, martitzenean, Miren Echeveste Elkarrekin Podemoseko Gipuzkoako zerrendetan bigarren hautagaia dena izango da elkarrizketatua eta, azkenik, hilaren 17an, Andeka Larrea Sumarreko Gipuzkoako zerrendaburua. 21:00etan eta 23:00etan emango dira elkarrizketa horiek guztiak Goiena telebistan, eta 21:00etan izango da ikusgai goiena.eus-en ere.

Bestalde, apirilaren 18an, eguenean, EH Bilduko Rebeka Ubera, EAJko Aitor Urrutia eta PSE-EEko Alberto Alonsoren arteko debatea eskainiko du Goiena telebistak, Goiatz Aranak aurkeztuta. 21:00etan eta 23:00etan izango da hori ere.

Hauteskunde gaua

Hauteskunde gauean, saio berezia izango da, zuzen-zuzenean, Goiena telebistan eta goiena.eus-en. Goiatz Aranak eta Txomin Madinak aurkeztuta, hauteskundeetako emaitzen eta egunak emandakoaren berri emango da, 19:45etik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak