Badator Elgetako frontenis txapelketa ere, eta zabalik da izen-ematea

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko mar. 30a, 10:00
Iazko finalen osteko talde argazkia.

Apirilaren 12tik 21era bitartean jokatuko da, eta datorren barikuan –apirilak 5– itxiko dute izen-emate epea.

Hamasei bikotek jokatu zuten Elgetako frontenis txapelketa iaz, eta erdia izan ziren elgetarrak. Aurten, antzerako kopurua izatea espero dute helburu antolatzaileek. Jakinarazi dute bi aste bukaeratan jokatuko dela txapelketa: apirilaren 12tik 14ra eta 19tik 20ra.

Iazko txapelketan Maitena Mañarikua eta Mireia Rubio nagusitu ziren emakumezkoetan eta Unai Hernaltes eta Gontzal Azkarraga-urizar gizonezkoetan.

Aurtengo txapelketari dagokionez, oraingoz, bi bikotek eman dute izena. Interesatuek fronteniselgeta@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar dute. Prezioa 15 euro da bikoteko.

Bazkaria ere bai

Finala apirilaren 21ean izango da, eta bazkaria ere egingo dute. "Txapelketan izena emateko azken eguna apirilaren 5a da. Bazkaria Ozkarbi elkartean egingo dugu, eta beharrezkoa da aurrez izena ematea", azaldu du antolakuntza taldeko kide Iratxe Bravok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak