Sevillara joango dira Intxortako Lehoiak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko mar. 31a, 13:30
Intxortako Lehoiak lagunarteko kide batzuk San Mamesen 2019an.

Mallorcaren aurkako partida jokatuko du Athleticek apirilaren 6an, Espainiako Kopako finala, eta han izango dira elgetarrak.

Intxortako Lehoiak lagunarteak antolatuta, Athleticeko 65 zalek Sevillara (Espainia) joateko aukera izango dute apirilaren hasieran; horietatik 25 dira elgetarrak. "Hasierako ideia zen lagunarteko kideentzako plana egitea, baina eskaria ikusita, toki gehiago eskaintzea erabaki genuen". Hala, elgetarrak ez ezik, gasteiztarrak, amurrioarrak eta laudioarrak izango dituzte lagun, besteak beste, Elgetakoek.

Hilaren 5ean hartuko dute Gasteiztik Sevillarako autobusa, eta apirilaren 7ra arte izango dira han. Gainera, Intxortako Lehoiak lagunarteak jakinarazi du azken urteetan antolatutako jarduerak direla eta, elkarteko kideendako doakoa izango dela bidaia. Joan ezin daitezkeenek, berriz, Elgetako Bolatoki tabernan jarraitu ahal izango dute finala, "ekintza berezi bat" prestatu baitute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak