Gaztetxoendako ere egongo da enduro martxa bihar Elgetan

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko api. 5a, 13:34
Duela bi urteko probaren hasieran.

Piñukuko enduro lasterketako antolatzaileek jakinarazi duten modura, nagusien martxaz gain, 12 eta 16 urte arteko gaztetxoendakoa ere egingo da bihar Elgetan. Azkonabieta eta Goikomendi bitartean egongo da ibilbidea eta bi jaitsiera izango ditu.

Bihar, zapatua, 09:15ean abiatuko da gaztetxeoen Piñukuko enduro lasterketa. Ibilbidea Azkonabieta eta Goikomendi artekoa izango da eta bi jaitsiera erraz izango ditu, antolatzaileek aurreratu duten moduan, eta hiru pertsona nagusi joango dira eurekin batera. Ordu eta erdi inguru iraun dezake probak eta eta edateko eta jateko zerbait eramatea aholkatu dute antolatzaileek, ez delako anoa puntutik pasako. Parte hartu gura duenak bihar goizean bertan, 08:00etatik aurrera, eman dezake izena abiapuntuan bertan, gaztetxe ondoko lautadan. Nagusien lasterketa bertatik hasiko da ordu erdi lehenago, 09:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak